Euskal herriko autonomia estatutua (1936-10-04)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 60,12 KB

1. ERREPUBLIKAREN HASIERA ETA ARAZO POLITIKOA  Erregea kargutik kendu zuen Berenguer jenerala, eta gobernu berri bat izendatu zuen, Aznar jenerala buru zuena. Errepublikanoek eta sozialistek koalizio bat eratu berriz hauteskunde haietara aurkezteko. 1931ko apirilaren 12ko emaitzak erabatekoak izan ziren: probintzietako 50 hiriburuetatik, 41 errepublikanoen eskuetan geratu. ()  Apirilaren 14an, behin behineko lehen gobernuko kideek aurrera egin zuten. Alfontso XIII.A erregeak gau hartan alde egin. ()  Hilaren 15ean, errepublikako behin behineko gobernuak
Gorte Konstituziogileek ahalik lasterrena nahitaez eratu behar zutelako agindua aditzera eman zuen. () 1. Lehenengo uneak    Gobernu berri honek konpondu beharreko arazo asko jaso zituen. ()  *Erregimen demokratiko bat ezarri beharra.*Analfabetismo tasa*Nekazaritzaren erreforma*Langile masek bizi baldintzak hobetzea. () 1930ean Donostiako Ituna egin zuten. Hark itxaropen handiegiak sortu autonomiaren aldeko sektoreengan. Elizak kontra egin Errepublikari, zuen eragin handia galtzeko beldurrez. Armada behin eta berriz ari zen gobernua erorarazi nahian. Nazioarteko giroa ere, erregimen faxistak gero eta indar handiagoa hartzen.  () 2. Behin-behineko gobernua  () Donostiako itunean hartu ziren erabakiak betetzea lehen erabakietako bat. Bete-betean ekin zion  erreformak egiteari alor sozialean, hezkuntzaren alorrean eta alor militarrean. Nekazaritza eta gizarte erreformari dagokionez, era askotako legeak onartu ziren. Baina sindikatuek ez zituzten neurri horiek askietsi, lurjabe handien lurrak hartu nahi bai zituzten. Gobernuak neurriak hartu, armada berrantolatzeko, modernizatu eta arrazionalizatu egin nahi bai zuen, baita militarrek Errepublikari lagunduko ziotela ziurtatu. Antiklerikalismoaren goraldia. Autonomiaren auziak zeresanik eman zuen, autonomia aurreko erregimen bat eratu zuen gobernuak. ()  Hauteskunde berriak ekainaren 28an, %70ek baino gehiagok parte hartu. Eskuina saiatu zen hauteskundeei boikota egiten, baina ez zuen lortu.


2. BIURTEKO ERREFOMATZAILE AURRERATZAILEA (1931-1933)  () Hauteskundeen ondoren legebiltzar berria eratu zen, aurenekoz historian errepublikano sozialista bat burutu izan zuena. Gero, zentroko eta ezkerreko gobernu bat eratu zen. ()  Aldi berri hark errepublikaren ideia aurrezaleetan zeukan oinarria: giza banakoaren askatasunen defentsa, gai sozialekiko interesa sekularizazioa, estatuaren antolamendu autonomikoa onartzea. ()  1. Konstituzioa   () Gorteak konstituzio berri bat idazteko helburu nagusiarekin sortu ziren. Gutun Nagusia idazterakoan argi eta garbi azeleratu zen Espainiako Gizartearen zatiketa handia. Berrikuntza nagusia emakumezkoen sufragio unibertsala izan zen. Alcalá Zamorak dimisioa eman eta Manuel Azaña izendatu. ()  2. Autonomiaren auzia ()  Euskal Herriari dagokionez, 1931ko ekainean, Euskal Herriko udalen ordezkarien bilkura bat Lizarran bildu zen eta autonomia estatutu egitasmo bat onartu zuen (Lizarrako Estatutua), gehienbat karlistek eta EAJko nazionalistek bultzatua, baina gobernuak atzera bota zuen eta ez zuen 1936 arte onartu. ()  3. Sanjurjada ()  Militarren artean ezinegon handia. Sanjurjo jeneralak Errepublikaren aurkako kolpe militarra jo zuen 1932an. Estatu kolpe hark porrot egin. Matxinatuen hondamenak indar handia eman zion gobernu errepublikanoari. ()  4. Erlijioaren auzia ()  Sekularizazioan aurrera egiteak liskar eta ezinikusi handiak sortu. 1932an, gobernuak Jesusen lagundia desegin. Urtebetera, Kongregazio Erlijiosoen Legea onartu zuen, elizaren ondasunak sekularizatu eta elizari irakaskuntzan aritzeko debekua. ()  5. Nekazaritzaren erreforma () Nekazarien erreforma abian jartzea oso kontu korapilatsua eta zaila. Nekazarien ezinegonak areagotu egin arazoak, UGT eta CNT sindikatuak erreforma azkartzeko etengabeko tirabirak egon. Gobernuak goitik behera zapaldu zuen matxinada, 25 nekazari hil. () 6. Krisia  Legebiltzarreko eztabaida oso latza izan zen, gobernua armada kontrolatzeko gauza ez izateaz eta Errepublika indarka defendatzeaz. Gobernuak bere erantzukizuna hartu behar izan zuen, dimisioa aurkeztu 1933an. Gorteak desegin eta hauteskundeetara deitu


3. ERREPUBLIKANOEN KONTRAERREFORMA  Biurteko Erreformazalearen garaian egin ziren erreformek gobernuaren aurkako talde sendo bat eratzea ekarri zuten. Sindikatuen eta langile eta nekazari taldeen ustez, erreforma apalegiak, talde kontserbadoreek, berriz, gobernua urrutiegi joana zela uste zuten. Talde horiek bat eginik, aurre egin zioten gobernuari: CEDA. Arku politikoaren kontrako aldean. FAI izeneko ordezkari nagusia, benetako iraultza ezarri ahal izateko. ()  1933ko hauteskundeak gizonezkoen eta emakumezkoen sufragio unibertsala. %67k eman zuen botoa, CEDAko zentro-eskuineko koalizioak irabazi zuen. ()  1. Biurteko Kontserbadorea!! Gobernu berriaren asmo nagusia aurreko aldiko erreforma guztiak ezezteko neurriak hartzea zen. Nekazaritza erreforma moteldu. Sanjurjadan parte hartu zuten militarrei amnistia eman. Elizari irakaskuntzan aritzeko eskubide itzuli. Autonomiaren aurkako politika ezarri zuen, Kataluniako Generalitatekin liskarra sorrarazi. Bai politika horrek eta bai CEDAren eragin gero eta handiagoak erradikalizatu egin zituen ezkerreko aldeak. Giro politiko eta soziala gero eta latzagoa. () 2. 1934ko urriko iraultza!! 1934ko urrian CEDA gobernuan sartu zen. Ezkerrak ez zuen ongi ikusi, CEDAren buruzagi Gil Robles Errepublika desegiten ahalegindu zela uste baitzuten. 1924ko urriaren 5ean, greba orokorrerako deialdia egin zuen ezkerrak. Honi eman zitzaion erantzuna oso ezberdina izan zen. Gobernuak ez zuen errepresioa gelditu, aurkariak zapaltzen jarraitu zuen, sozialismoaren eta ezkerreko ideien aldeko iritziak indar handia hartu zuen giro hartan. () 3. Biurteko kontserbadorearen amaiera!!Ezkerreko alderdiak errepublikanoei eta erregionalistei hurbildu zitzaizkien, eta, denak elkar harturik, ekintza jakin batzuk bideratu amnistia lortzeko. CEDA gobernuan sartu zenez geroztik, politika askoz atzerakoiagoa. Giro horrek indartu egin zuen Espainiako eskuin murturra, Rivera buru zuen Falange-ren politikari. Langileen alderdiek, III. Internazionalaren bitartez, faxismoaren aurkako Frente Popular izenekoa sortzea erabaki zuten, alderdi liberalak eta ezkerrekoak bildu ziren.


4. 1936ko hauteskundeak, gerraren atarian!!! Hauteskunde haiek 1926ko urtarrilean egin ziren. Errepublikaren lehen garaiko erabakiak eta lorpenak defendatzea eta 1934ko gertakizunetan atxilotutakoen amnistia lortzea zen helburu. Eskuina, berriz, ez zen eskaintza bateratu. Hauteskunde kanpaina, gogorra izan, Espainaiako eskuinak matxinadarako zituen asmoak nabarmendu. Emaitzak zenbatu ondoren, Frente Popular-ek irabazi, gobernua osatu Azaña buru zela. Hark, Errepublikaren lehen garaiko joera erreformazaleari eutsi. Gobernuak amnistia politiko zabal bat eman zuen, kargu politikoetatik egotzi zituztenak beren lekuetara. Kataluniako Generalitat berriz ere indarrean  jarri, EHko eta Galiziako autonomia estatutuak aurrerarazteko tramiteak abian jarri, kontu politikoengatik edo sindikatuetan aritzeagatik kalera bota zituztenak edo zigortu egin zituztenak beren lantokietan berriz hartzera behartu. Nekazaritza erreforma bultzatzeko neurriak hartzen hasi.
Ordena publikoa gero eta gehiago okerragotzen eta gobernua ez zen horri eusteko gauza. Eskuinak estrategiak hartu: hauteskundeen emaitza ez onartzeko eta Frente Popularren gobernuari zilegitasuna kentzeko. Kaleetan elkarren aurka borrokan. Antiklerikalismoak indar handi hartu berriz, eta elizak eta komentuak erretzen hasi. Unión Militar Españolako militarrak, hauteskundeen gauean bertan hasi kolpe militarra prestatzen, eta iada bazuten aitzakia. Gobernuak bazuen honen berri, jeneral susmagarrienek Madriletik urruntzea erabaki. 1936ko uztailaren 12an José Castillo, gobernuaren aldeko polizia erakundeko kidea, Madrilen hil. Egoera izoztu zen eta altxamendua Gerra Zibila bihurtu. () , berriro ere, sistemaren beste krisi baten eragile izan ziren. Alde batetik, egoera harekin konforme ez ziren militarrek Junta militarrak antolatu zituzten, eta, bestetik, uztailean indar politiko ez-dinastikoetako Parlamentarioen Batzarra eratu zen. Sistema oso ahuldurik utzi zuten. Hurrengo zazpi urteetan 14 gobernu osatu ziren. Baina ez ziren gauza izan herriak eskatzen zituen konponbideak jartzeko. Erradikalizazio sozial eta politikoa ekarri zuen. ()  1921ean, CNTko lehendakaria, hil zuten. Gainera, espainiar armadak Marokoko Gerran hamabi mila soldadu baino gehiago hil ziren. 1922.Urtean, kontzentrazio gobernua eratu zen. Baina armadak, 1923ko irailaren 13an kolpe militarra jo eta Errestaurazioaren sistema betiko galarazi zuen.


9.GAIA ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)  ESTATU BERRIAREN EZARPENA   1939an Frankok amaitutzat eman zuen Gerra Zibila. Garaipenak botere absolutua eman zion eta diktadura bat ezarri zuen, frankismoa. Erregimenaren izaerari buruz ez dira ados jartzen. Estatu berria konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabe sortu zen. Gabezia hori Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen: Gorteak Eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum nazionalaren Legea, Ondorengotza Legea eta Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea. Estatuaren egitura juridikoa osatu zenean, Estatuaren Lege organikoa aldarrikatu zen. ()  Gerra amaitzean, Franko armadaren jeneralisimoa zen, baita Estatuko, gobernuko eta alderdi bakarreko burua ere. Beranduago botere legegileak bereganatu zituen. Ez zegoen inolako kontrolik beregan. 1942an, Gorteak eratu ziren, Frankoren esanetara zegoena. ()  Estatu berriak lan-harremanetarako markoa behar zuen, eta gerra bete betean zegoela Lanaren Forua onartu zen: sindikatu bakarra zegoen, korporatibista eta nahitaezkoa non greba egitea debekatua zegoen eta baita kaleratzeko askatasuna  ere. Erregimenaren esanetara zegoen. ()  Frankok armadaren, Elizaren eta Falangeren babesa izan zuen, eta horiek izan ziren erregimenaren oinarriak. ()  -  Armada garbitua erregimenaren bizkarrezur eta oinarri bihurtu zen.  -  Elizak Altxamendua onetsi zuen, eta legitimotasun moral eta espirituala eman zizkion.  -  Falangek Jose Antonioren doktrina malgutasunez erabili zuen, eta Frankoren agintaritzapera moldatu zen. Liskar eta borroka ugari egon ziren. ()  Frankismoak Errepublikako erregimena desegin zuen, eta gizarte eta ideologia-kontrol zorrotza ezarri zien espainiarrei. Zentsura asko egon ziren. Politika eta ideologia-heziketaz elkarte falangistak arduratu ziren. Gizartearen faxistartze-prozesua orokorra izan zen. Espainiako kultura pobretu egin zen eta eragin liberal oro albo batera utzi zuen.


ERBESTEA, ERREPRESIOA ETA OPOSIZIOA   Gerraren amaieran, Errepublikaren defendatzaile gehienak Espainiatik alde egiten hasi ziren. Bigarren mundu gerra hastean, batzuk Espainiara itzuli ziren eta beste batzuk Frantziako erresistentziarekin bat egin zuten. Aukera izan zutenek Hego Amerikara joan ziren, eta gehienak Mexikora. Bertako presidenteak ahalegin handia egin zuen ahalik eta errefuxiatu gehien hartzeko. Beraiek ekarpen kultural, zientifiko eta politikoak egin zituzten. ()  1939an Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu zen. Presoen kopurua izugarria zen, eta asko errugabeak. Kartzela bereziak prestatu zituzten eta preso asko exekutatu zituzten. Unibertsitateko eta irakaskuntza ertaineko irakasleek eta maisuek garbiketa-prozesu zabala jasan zuten. Beldurra nagusitu zen Espainian. ()  Erregimenaren aurkako oposizioa ez zegoen ondo antolatuta, klandestinitatean jardun behar izan zuelako eta kontrola oso zorrotza zelako. Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, faxistak galtzen ari zirela ikusi eta erregimena desegingo zutelako itxaropenak areagotu ziren. Komunistek gerrilla-ekintzak burutu zituzten, baina biztanleriak parte-hartze txikia izan zuen. 1951-1952an, gerrilla amaitu egin zen. ()  Erbestean zeuden alderdi politikoek Franko gerrilla bidez kentzea ezinezkoa zela ikusita barruan jarduteko sareak sortu zituzten. Kontrol politiko zorrotza egon arren protestak eta grebak ugaritu ziren. Ikasleen mugimendua frankismoaren aurkako oposizioaren sinbolo bihurtu zen.  BIGARREN MUNDU GERRAREN ERAGINA   Franko neutral deklaratu zen gerra hasi eta egun batzuetara. Frankoren erregimeneko kanpo-politika potentzia faxisten blokean sartzearen aldeko zen, horrela, nazioartean nagusi izango ziren potentzien aldean jarriko zen Espainia. Frankok gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiaren egoera kaskarra zen.Hitler eta Franko Hendaian elkartu ziren Espainiak gerran izan zezakeen rola eztabaidatzeko, baina topaketak porrot egin zuen. Protokolo sekretu bat sinatu zuten.Espainiak ez zuen gerran sartzea lortu. Espainiak neutraltasun-estatusa aldatu zuen. Espainiak SESBren inbasioa ospatu eta Dibisio Urdina bidali zuen komunisten aurka borrokatzeko.


Gatazkak luze jo zuen, eta faxistek irabaziko zutelako ustea ahulduz joan zen. Espainia neutral deklaratu zen berriz. Aliatuen garaipenak diskurtsoa aldatzea behartu zuen Franko, eta bere politikaren ezaugarri faxistak disimulatzera. Frankok gerran sartu nahi zuen, Alemanak irabaziko zutelakoan eta onurak lortu nahi zituelako. Baina Hitlerrek eskatutakoak eman ez zizkionez, Frankok ez zuen gatazkan parte hartu. ()  Nazioarteko egoera zela eta, Frankok gobernuz aldatu behar izan zuen. Falangekoak zertxobait baztertu eta sektore katolikoa indartu zuen. Faxisten sinbologia baztertu egin zen, itxura hutsa zen ordea. Salaketak egon ziren, adibidez, Lausanako Adierazpena. Azkenean, Espainia Nazio Batuetatik kanpo utzi zuten. Erregimenaren urte zailenak izan ziren, Espainia bakartuta zegoen. Gerra Hotza eta blokeen banaketa egokiera ezin hobeak izan ziren Frankorentzat, Estatu Batuek Espainia aliatu antikomunista sendoa izan zitekeela pentsatu baitzuten. Erregimen frankistak indarrean jarraitzen zuen.  EKONOMIA AUTARKIKOA  Frankismoaren ekonomia-politikaren helburua ekonomia autarkikoa ezartzea zen, kanpoarekiko inolako mendekotasunik gabea. Erregimenak gerra amaitu ondoren jarri zuen martxan. Politika hori oso nazionalista eta interbentzionista izan zen. Ekonomia, politikaren interes faxista eta antiliberalen mende geratu zen. Beranduago, industria institutu nazionala sortu zen. Industria militarra jorratu zen nagusiki. Estatuak ekonomia-jarduera osoa arautu zuen, batez ere kanpo-merkataritza zeina zorrotz kontrolatu zuten. Politika autarkikoan, nekazaritza izan zen kaltetu nagusia eta plan integralak jarri ziren abian laguntzeko asmoz. ()  Erregimenaren ekonomia-politikak ondorio negatiboak izan zituen. Gerra aurreko bizi-maila ez zen berreskuratu, okerrera egin zuen. Ekonomia-politikak akats asko izan zituen, ondorioz, inflazioak gora egin zuen eta hazkundea geldotu egin zen.!!


. Nekazaritza ekoizpenak behera egitearen ondorioz, elikagai eskasia handia zegoen eta prezioek gora egin zuten. Pobrezia muturreko mailatara iritsi zen, gose handia zegoen eta Gizarte laguntza erabili zuten eta errazionamendua ezarri. Erakunde ofizialak ez ziren arazoak konpontzeko gai izan eta merkatu beltza sortu zen. Goseaz gain, energia-murrizketak, etxebizitza gabezia, lehortea… izan ziren.   ERREGIMENAREN IREKITZE TXIKIA  Ardatzeko potentzien porrotaren ondoren, Frankok trebetasun handiz erabili zuen bere antikomunismoa. Estatu Batuek Franko aliatua izan zitekeela ulertu zuten. NBEko Batzar Nagusiak 1946ko gaitzespena baliogabetu zuen. Espainia nazioarteko zenbait erakundetan sartu zen. 1951ean, lehen kredituak iritsi ziren, merkataritza berrezarri zen, eta AEBko enbaxadorea Madrilera itzuli zen. Bakartze-aldia amaitu zen. Giro berri horri esker, lehenbiziko nazioarteko itunak sinatu ziren: Vatikanoarekin Konkordatua eta Madrilgo Ituna. AEBk ez zuen lortu Espainia NATOn onar zezaten, eta Frankok ez zuen laguntzarik izan Marokoko krisian. ()  Frankok gobernua berrantolatu behar izan zuen 1951n. Ministro erreformista batzuk izendatu zituen. Franko itxuraz, aldaketak egiten ari zen, baina funtsean, denak berdin jarraitzen zuen. Kanpo laguntzak ez ziren behar adinakoak izan konomia eta gizarte arazoak konpontzeko. Grebak eta ikasle manifestazioak ugaritu ziren, borroka larriak izan ziren eta aldaketak egiten hasi beharra zegoen. ()  Frankok gobernu berri bat izendatu zuen 1957an, beste joera batekoa. Carrero Blancoren eragina erabakigarria izan zen Opus Deiko teknokratak gobernuan sartzeko. Politika autarkikoa amaitu zen, eta neurri liberalizatzaileak ezarri ziren. Bestalde, Frankok Mugimenduak Estatuaren barruan zuen oposizioa erabakita utzi nahi zuen. Apurka-apurka, erregimeneko sektoreen arteko desadostasunak areagotu zituen. Opus Deiko ministro berriei teknokrata deitu zitzaien. Gobernuaren lehen neurrietako bat pezeta debaluatzea izan zen. Gobernu berriak egindako aldaketak 1959ko egonkortasunerako planaren ondoren hasi ziren nabaritzen.


8.GAIA – Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)   1876an Euskal erakundeak galtzearen ondorioz, autonomia estatutua ardatz moduan zuen euskal nazionalismoaren eskaera egin zen. Autonomia eskariak gora egin zuen, higikunde katalanistaren eta euskal nazionalisten sektore moderatuaren (euskalerriakoak) arteko harremanei esker. Autonomiaren aldeko ideiak 1917an jarri ziren abian eta dokumentu bat sinatu zuten, gobernuak kontuan hartu ez zuen arren. Horek, bultzada eman zion autonomiaren eskaerari. Giro horretan, 1918an, Euskal Estatutuaren ideia lantzen eta bultzatzen zeregin handia izango zuen Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntza sortu zen. Euskal estatutuaren bidea katalanarena baino korapilatsuago izan zen. 1930ko Donostiako Hitzarmenean egon ez zirenez, ez zen hura eztabaidatu eta, gainera, euskal sozialistek ez zuten bultzatu, oinarri katolikoa zela eta. ()  Errepublika abian jarri zenean, euskal eta espainiar gizarteak bestelakoak ziren. Espainian ezkerra eta eskuina zeuden. Euskal Herrian, berriz, langileen alderdiak (ezkerrekoak, errepublikanoak eta sozialistak, Espainiakoen jokabide berbera zutenak), euskal nazionalistak eta euskal tradizionalista. Euskal nazionalistek eta karlistek berezitasunak zituzten ()  .Hainbat gorabehera izan ziren autonomia lortzeko lanetan: EAJk Donostiako Hitzarmenean ez zuen parte hartu, alderdi politikoen desadostasunak eta Espainiaren ezegonkortasun politikoa. Euskal Estatutuak 1932ko Katalan Estatutua izan zuen erreeferentzia nagusia. KatalunianEsquerra Repiblicana de Catalunya izan zen autonomiaren eragile nagusia; Euskal Herrian, aldiz, EAJ. Estatutuaren egitasmoa udalerrietako zinegotzi nazionalisten bultzadaz zabaldu zen, Jose Antonio Agirre buru zelarik


Eusko Ikaskuntza proiektua egin zuten:    Proiektu hark Errepublikaren konstituzioaren mugak gainditzen zituenez, estatutua onartzeko eztabaida zegoen. Lau probintziez (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa) eratutako estatua jartzen zuen oinarrian, Espainiako Errepublika Federal batean sarturik. Bestalde, hauek ziren proiektuaren asmoak; probintzia bakarreko erakundeak, batzar komuna, probintzietan ordezkari kopuru bera, elebitasuna, Kontzertu Ekonomikoak eta liskarren konponbidea prestatzeko bitariko batzarra. Proiektu horretan ezkerrekoek, liberalek eta abertzaleek hartu zuten parte.  Ç()   Lizarrako proiektua:Aurreko egitasmo hori lortzeko, Lizarran alkate karlisten eta nazionalisten biltzar bat egitera deitu zuten. Han Lizarrako estatutua egin zuten (Eusko Ikaskuntzaren dokumentuari aldaketa batzuk egin zizkiona); forua berriz ezartzeko eskaria, etorkinek baldintza gogorragoak zituzten hiritar bihurtzeko, euskaldunek beren burujabetzaren ahalmen batzuk beren borondatez uzten zizkioten estatuari, Vatikanoarekin Konkordatu bat, sufragio tradizionala, konstituzioa kendu, Batzorde Kudeatzaileak eta aldundiak indartu. Proiektu honen bitartez, EAJ eta Comunión Tradicionalista taldea sistema bat ezartzen saiatu ziren, baina, bi sektore politikok indar handiz egin zioten aurre; ezkerrak eta Espainiako eskuinak.   () Batzorde Kudeatzaileen proiektua:Ezin zituen Lizarrako estatutuaren baldintzak onartu. Batzorde Kudeatzeileen Estatutua prestatu zuen konstituzia zorrotz errespetatuko zuena. EAJk onartu egin zuen, baina, tradizionalistek ez. Orduan, bi testu egin zituzten. Lehenengo testuak lau probintziak hartu zituen, nahiz eta, Nafarroak ondoren arbuiatu egin zuen. Bigarren testuak hiru probintzietako udalerriek onartu zuten eta ezugarriak hauek ziren; euskal estatutu hitzaren ordez Euskal Herria jarri, erakunde komunei eman eskumenak, bitarteko sistema, euskal legebiltzarrak aukeratuko zuen euskal gobernuko lehendakaria, Goi Mailako Auzitegia, foruek eta kontzertu ekonomikoak aipamena.


Estatutu hau adostua baldin bazen ere, gelditurik geratu zen legebiltzarrean bideratu nahi izan zutenean, eskuina autonomien estatuaren kontra baitzegoen. ()  1933ko hauteskundeetan, euskal nazionalistak indar nagusia izan ziren Gipuzkoan eta Bizkaian. Karlistek eta tradizionalistek Araban eta Nafarroan iraun zuten, eta alderdi errepublikanoek eta ezkerrekoek, beherakada izan zuten. EAJk autonomia estatutua negoziatzean porrot egin zuenean, euskal nazionalistek ezkerrekoengana jo zuten. Giro nahaspilatsua zeogoen. EAJk ezker errepublikanoarekin hitzarmenak egitea erabaki zuen. 1934ko iraultza bitartean gertatu zen. Ez zuten Kataluniakoak bezain jarrera iraultzaile-autonomistarik izan. Liskarra Euskal Herriko industriagune nagusietan barrena hedatu zen. Matxinadak porrot egin zuen eta zaurituak eta hildakoak egon ziren. Horren ondoren, ezkerreko alderdiek, Euskal Herrian Frente Popularrean biltzen hasi ziren, eta han sartu zen ANV ere. EAJ berriro ere eskuinaren eta ezkerraren artean gelditu zen eta orain etsaiak eta aliatuak bestelakoan ziren. Gobernuak hauteskundeetarako deia egin  behar izan zuen krisiti ateratzeko. ()  EAJk autonomia estatutuaren alde borrokatzeko helburua zuen bere hauteskunde programan, baita Frente Popularrak ere (jada bazuten). Euskal nazionalistek garbi zeukaten legealdi berri hartan autonomia estatutua onartzea ala ez onartzea Frente Popularraren ordezkarien esku zegoela. Indalecio Prieto izendatu zuten autonomia estatutu proiektua egiteko batzordearen buru, eta Jose Antonio Agirre nazionalista, idazkari. 1936an estautua botoa eman ahal izateko prest zegoen arren, Oriolek (Arabako diputatuak) luzamenduzko taktika egin zuen.


Gerra hasi zenean Frente Popularraren gobernuak EAJ errepublikaren aldera azkarrago sartzea erabaki zuen. Aldaketak: testu laburra; ogasuna eta botere sistema zehaztu gabe; ez ziren aipatzen foruak eta Nafarroa euskal lurraldeak sartzeko aukera; soldadutza, lana eta jabetasuna ez; behin-behineko xedapena Errepublikaren aldekoek; premiazko prozedura bat ezarri zen lehendakaria aukeratzeko; ohizko kanpoko zuzemenak. 1936an euskal gobernuko lehenengo lehendakaria aukeratu zuten, Jose Antonio Agirre. Lehen euskal gobernua osatu zen. EAJk lau sail zituen eta lehendakaria: defentsa, justizia eta kultura, gobernazioa eta ogasuna. Frente Popularrek zazpi sail zituen, baina maila apalagokoak; PSOEk industria, lana eta gizarte laguntza, Izquierda eta Unión Republicanak merkataritza eta hornikuntzak eta osasuna, Acción Nacionalista Vascak nekazaritza eta Euskadiko Alderdi Komunistak lan publikoak. Frente Popularrek lortu zuen nazionalismoak gehiago esku har zezan gerran. Baina matxinatuek Euskal Herrian egin zuten erasoaldi gogorraren ondorioz, urtebete besterik ez zuen iraun gerrak lurraldean. Bilbo errenditu eta Santoñako Hitzarmena sinatu ondoren, Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren, eta handik, erbestera. Euskal gobernuak eraturik iraun zuen erbestean, harik eta, Franco hil ondoren, Espainiara itzuli zen arte. ()  Hiru urtez luzatu zen gerra (Gerra Zibila). Espainia nazionalean, Francok erregimen berri bat ezarri zuen, pertsonalista, autoritarioa, militarra eta konfesionala. Errepublikaren aldean, berriz, armada diziplinatu bat eta botere zentral indartsuago bat sendotuz joan ziren, eta han nagusitu zen PCE eta haren ideologia kontrolatzaile eta oso burokratizatua. Urte horietan hainbat aldi izan ziren. () -1936-1937: Madrilen inguruko gudua izan zuen aldi honek ardatz nagusia.  -Iparraldeko kanpaina (1937): Madrileko fronteak porrot egin zuenean, nazionalek Euskal Herriko frontera eta iparraldea konkistatzera bideratu zituzten indar guztiak. Gipuzkoan hasi zen, Alemaniako Condor Legioaren eta italiar soldaduen laguntzaz.


-Mediterraneorantz aurreratzen (1937-1938): errepublikanoen erresistentzia ikusirik Francok eraso handi bat jo zuen Ebroren bokalean. Errepublikak ahalegin handia egin bazuen ere, armada frankista haiek indartsuagoak zirenez eta atzerriko boluntarioak erretiratu zirenez, azkenean gudu hark erabat suntsitu zuen armada errepublikanoa.  -Gerraren amaiera (1938-1939): Nazionalek ia oztoporik gabe zeukaten zabalik Bartzelonarako eta Valentziarako bidea, beraz, Katalunia erori egin zen. Errepublikaren gobernua hondoratu egin zen eta Azaña erbestera abiatu zen. Madrileko frontea zen nazionalei eusten zien bakarra; komunistak baitzeuden. Hala ere, ondoren, Madril etsaiari eman zion Casado jeneralak, ()  Nazionalen garaipenari erabateko laguntza eman zioten Mussolinik, Hitlerrek, Portugalek, Estatu Batuen eta Britainia Handiak; armetan, teknologia militarrean, hegazkinetan, gizonetan...Errepublikari, berriz, Frantses Herri Fronteak, Sobiet Batasunak eta nazioarteko boluntarioek lagundu zien. () 1936an Fronte Popularren gobernuak Lizarrako Estatutua onjartzeko zuzemenak bideratzea erabaki zuen. Horrela estu-estu atxikita geratu zitzaion euskal nazionalismoa Errepublikaren sistemari. Hiru aldi izan zituen Euskal Herrian. () Matxinadaren hasieran; karlistak, matxinada militar haren alde egiteaz gainera, talde paramilitarra antolatu zuen: Erreketak. () Jarrera bikoitza zegoen. Araba eta Nafarroak matxinatuen aldean zeuden, eta Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren aldean. Fronte politikoan berdina gertatzen zen: nazionalistak eta ezkerrekoak Errepublikaren aldean eta eskuinekoak eta elizak aurre egiten zion Errepubliakri. () Gipuzkoan. Errepublikanoen aldean, Defentsa Batzordeek hartu zuten bere gain agintea. Alde honetako soldaduek arazo handiak izan zituzten erreketei eta soldadu nazionalei aurre egiteko.Lubaki gerra bihurtu zen.!!!


Soldadu matxinatuen estrategia erretagoardiako bidea moztea izan zen. EAJk ez zuen ia esku hartu Gipuzkoako borrokaldian; batetik, EAJ alderdi katoliko moderatua zelako eta; bestetik, euskal nazionalismoak ez zuelako Errepublikartekin bat egin haren aldeko sutsua zelako, autonomia estatutua eskura izateko aukera zuelako baizik. Gerra bukatu zenean, EAJk Frente Popularren sartzea negoziatu zuen Madrilen, autonomia estatutua indarrean jartzearen truke. ()  Bizkaian. Euskal Autonomia Estatutua onartu zuten. Gerrak beharturik autonomiaren lurralde esparrua Bizkaiara mugatu zen. Lehenengo euskal gobernuak alor jakin batzuetara bildu zituen bere ahaleginak. Baina 1937an alderdi nazionalaren erasoa areagotu egin zen. Nazionalei laguntzen zieten armada atzerritarrek teknika militar berrien saioa egi zuten Euskal Herriko frontean. Bonbardaketak egon ziren. () Gerra hauek piztu zuten: gizrtean eta ekonomian zeuden desorekek, eskualdeen arteko desorekek eta erlijio liskarrek. () Francoren garaipenaren lehen ondorioa Errepublikak ezarria zuen legedia guztia suntzitsea izan zen. Jendea zigortu eta fusilatu zuen kontzenttrazio esparruetan. Errepublikaren alde egin zuten Gipuzkoa eta Bizkaiari kontzertu ekonomikoa kendu zien, ez ordea Araba eta Nafarroari. Haren gobernuak atzeko garaietara eraman zuen Espainia. Gizartearen kontrola Eliza , gudarostea..Aristrokaziare...Menpe geratu zen eta ez zen inolako ekonomia edo plangintza neurririk hartu.


10.GAIA – Dikatdura frankistaren finkapena eta krisialdia (1959-1975)  Lege berriek aldaketa ugari ekarri zituzten. 1957an gobernuaren eta Estatuaren jarduerak bereizi egin ziren arren, Francok bien buru izaten jarraitu zuen. 1966an, aldez aurretiko zentsura kendu zen. Horrek komunikabide berriak sortzeko aukera eman zuen, argitaratzeko aukerekin batera. 1967an, katolizismoaren monopolioa amaitu zen. 1970ean, derrigorrezko eskolatze-aldia hamalau urtera arte luzatu zen. Beste zenbait lege ere aurkeztu zituzten. () Ekonomia-hazkundea eta gizarte-aldaketa:   Espainiako bizi-mailak gora egin zuen. 1959ko Ekonomia Antolamendu Berrirako Lege Dekretuaren bidez erregimenaren autarkia-aldia amaitu zen. Espainiako ekonomia Europako herrialdeen ekonomian integratzeko apustua zen, kapitalismoaren hedatze-zikloa baliatuz. Helburua ordainketa-balantza orekatzea zen, moneta- eta zerga-erreformak aplikatuz eta merkataritza-neurriak hartuz. Hasieran bizi-baldintzek okerrera egin bazuten ere, 1960ko neurriek hazkundea bultzatu zuten; garapenaren hasiera. () 1962-1975 bitartean garapen planak egin ziren. Eraginkortasun txikikoak izan ziren, ez baitzuten eskualdeen arteko desoreka murrizketarik lortu. Planak industriara bideratu ziren batez ere. Garraioaren hobekuntzak ere ez ziren nahikoak izan. Azkenik, huts egin zuten produktua banatu eta merkaturatzeko alorrean, bai eta enplegu-sorkuntzan. Hala ere, arrakastaren gakoak hauek izan ziren: Eduropan zegoen ekonomia-ziklo ona aprobetxatzea, merkatua liberalizatzeaeta sektore giltzarriak atzerriko inbertsiora irekitzea. Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten 1970ean. Espainia Europako ekonomian sartu zen. Espainiako langileak Europara joan ziren lan egitera eta familiei dirua bidaltzen zietenez, garapenean lagundu zuten. Bestalde, europarrak Espainiako hondartzetara etortzen hasi ziren. Urtetik urtera bisitarien kopurua handitzen joan zen. Turismoak oso eragin handia izan zuen.


Nazio-errenta hirukoiztu egin zen eta per capita errentak halako bi baino gehiago egin zuen gora. Espainia herrialde industrializatu bihurtu zen. Nekazaritza-ekonomiatik industria-ekonomiara aldatzearen ondorioz, lehen sektoreko biztanleria aktiboak bizkor egin zuen behera. () Garapenak espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen. Ekonomia-aldaketaren ondorioz biztanleriak nabarmen egin zuen gora.Demografia-hazkundeak eta aberastasunen banaketa desorekatuak migrazio-prozesua areagotu zuten.1950eko hamarkadan, errenta baxuko landatar biztanleek industria eta zerbitzuetara emigratu zuten.Barne- eta kanpo-emigrazioa eman zen. Migrazio-mugimenduak ondorioak izan zituen hiritartze-prozesuan. Landa-eremu ugari despopulatzen ari ziren, eta hiriak, aldiz, oso erritmo biziz hasi ziren, askotan inolako antolamendurik gabe. Gainera, biztanleriaren banaketa aldatu egin zen, eta giza ondorioak izan zituen. () Nekazaritzan oinarrituriko ekonomiatik industrian eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomiara igarotzeak aldaketak eragin zituen gizarte-egituran. Nekazaritza-jornalariak nabarmen gutxitu ziren, industriako eta zerbitzuetako langileen taldea asko hazi zen, erdiko klaseko kideen kopuruak gora egin zuen eta 1975ean goi-klaseak biztanleriaren %6 baino ez ziren. () Espainia hiritarrak (irekiagoa, libreagoa eta pluralagoa) Espainia landatarra ordeztu zuen. Langile-klase berri bat sortu zen, ekonomia- eta politika-baldintzak hobetzeko borroka egin zuena. Eskotutakoen kopuruak gora egitea eta hezkuntza publikoa eta pribatua hobetzea garapenaren sinbolo eta gizarte-arrakastarako giltzarri izan ziren. Bizi-maila hobetzearekin, espainiarren ohituretan ere aldaketak izan ziren: pentsamolde berri bat nagusitu zen, frankismoaren kontrolak eta mugak gainditzen zituena. Erlijioan, ordura arteko eraldaketa sekularizatzailerik handienak izan ziren. Espainiar asko Elizatik urrundu ziren, traidore moduan geratuz. Emakumeen rola ere aldatu zen, hezkuntzaren eta lan-merkatuan hasi izanaren ondorioz.


Ekonomia-maila hobea zen eta kontsumismoa, nahiz eta nolabaiteko atzerapena, indar handiz sartu zen Espainian. Etxetresna elektrikoak (batez ere, telebista), seiscientosa eta oporrak edo bidaiak ugariak izan ziren. () Kontsumo-gizarteak politikarekiko ardura falta bultzatu zuen nolabait. Liberalizazio politiko xume eta etengabeak aukera eman zuen erregimenetik at erregimeraren aurkako kultura sortzeko; aldizkarien eta lehen debekatuta zeuden liburuen edizioen bidez. ()  1970eko hamarkadan Espainia herrialde industrializatua bazen ere, desoreka handiak zeuden oraindik. Bizi-mailak hobera egin bazuen ere, zerbitzu publikoak urriak ziren eta langile asko babesik gabe zeuden. Biztanleen zati handi baten kultura-maila oso baxua zen; horren hazkundea moteltzen zuelarik. () Oposizioa eta errepresioa () 1960ko hamarkadan, frankismoaren aurkako oposizioa sektore guztietara hedatu zen. Erregimenaren aldekoek kontrakoa espero bazuten ere, ekonomia-hazkundeak ez zuen erregimena sendotu; aldiz, apurka-apurka hondatuz joan zen, eta espainiar asko erregimena isilik onartzertik sitemaren aurka nabarmen egitera igaro ziren. ()  Langile-mugimendu berria industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren inguruan. Sindikatu hori ideologia komunistakoa izan arren, irekita zegoen sektore eta ideologia guztietara. ()  Unibertsitateko ikasleek Espainiako gizartearen nahiz unibertsitatearen demokratizazioa aldarrikatu zuten. Ikasleen etengabeko mobilizazioa amesgaiztoa izan zen Francorentzat. 1969ko urtarrilean, Bartzelonako ikasleek errektoretzari eraso egin zioten eta handik gutxira, Ruano ikaslea hil egin zen Madriden. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen, poliziek atxilotuta zutenean. Unibertsitatean gero eta ikasle gehiago zegoen, eta haien kontzentrazio politikoa gero eta handiagoa zen. Unibertsitatea frankismoaren aurkako gune bihurtu zen. Horri aurre egiteko neurriak hartu zituen Francok; polizia errepresioa, instalazioak okupatzea, irakasleak zigortzea eta fakultateak ixtea.


Eliza erregimenetik urrundu zen. Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden eta sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren, manifestazioak eta itxialdiak egin zituzten. () Oposizio politikoaren protagonistak alderdi politikoak izan ziren. Alderdi Komunista izan zen akotiboena. PSOEn banaketa zegoen baina 1974an bere burua antolatzen hasi zen. PCE oposizioa gidatzen eta monopolizatzen saiatu zen. Porrot egin zuen. Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV.Biltzarrera gonbidatu zuten. Amaieran, demokraziaren aldeko eta erregimena gaitsezteko adierazpena egin zuten. Mugimenduaren prentsak Municheko hitzarmen maltzurra esan zion biltzarrari. Gobernuak gogor egin zuen barneko parte-hartzaileen kontra. Francok, krisi hori aprobetxatuta, gobernu berria eratu zuen, itxura atseginagokoa. () Euskadin, ETAren terrorismoak EAJ bazterrean utzi zuen.() Frankismoaren agonia  () Francoren diktadura luzea amaietzear zegoen. Erregimenak ez zuen jakin gizartera egokitzen. Beti polizia-errepresioarekin erantzuten zuen. () Erregimenaren barne-tentsioak areagotuz joan ziren Francoren heriotzara arte. Erregimenaren oraina eta Francorik gabe izan zezakeen etorkizuna ziren eztabaidaren funtsa. Eztabaidan alde hauek zeuden: irekitasunaren aldekoeak erregimena gizarte-errealitatera egokitu nahi zuten; immobilistek Gerra Zibiletik sortutako erregimenaren ezaugarriei eutsi nahi zieten inolako aldaketarik gabe; eta kontserbadoreek erregimenak oinarriak aldatu gabe jarraitzeko egin beharreko erreformak baino ez zituzten onartzen. 1968an asoziazionismoari buruzko eztabaida hasi zen; hau da; Mugimenduaren barruan elkarteak sortzeko aukerari buruzkoa, nolabaiteko pluralismo politikoa egon zedin. 1969an MATESA eskandalua eman zen; ezegonkortasun politikoaren sentsazioa transmititu zuena. Krisi orokorraren ondorioz, Francok joera bakarreko gobernua eratu behar izan zuen.


Frankismoak eboluziorako ezintasuna azaldu zuen. Erregimenaren ageriko krisiak areagotu egin zituen lan-gatazkak, oposizioaren presentzia, Elizarekiko tentsioa eta armada barruko disidentzia (Batasun Militar Demokratikoa, UMD). 1973AN Francok gobernuko buruzagitza eta Estatukoa bereizi zituen eta gobernuko presidente izendatu zuen Luis Carrero Blanco, handik gutxira ETAko atentatu terrorista batean hil zena. Ondoren, Carlos Arias Navarro kontserbadorea izendatu zuen presidente, baina, porrot egin zuen. Gainera, urte hartan, gobernuak aurre egin behar izan ziek ekonomia-krisiari, ordena publikoari, terrorismoari eta Portugaldik sartutako askatasun-haizeei. ()  Francok, zahartuta zegoenez, ezin zuen jada boterean zuzenean jardun. Barne- eta kanpo-politikan erregimenaren ahultasuna nabarmendu zen. 1975eko azaroaren 20an hil ein zen Franco, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina, Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen.


11.GAIA: EUSKAL HERRIA DIKTADURAPEAN   1. MENDERAKUNTZAREN ONDORIOAK    Euskal Herriaren lurraldearen konkista (1937) eta Errepublikaren gudarostearen behin betiko menderakuntzak, erabat aldatu zuen Hego Euskal Herriko lurraldeen ikuspegi ekonomiko, sozial, politiko eta demografikoa. Arabak eta Nafarroak ez zuten ia kalterik izan matxinatuen alde jarri baitziren. Bizkaiak eta Gipuzkoak aldiz, berebiziko kalteak nozitu zituen. () Euskaldunak izan ziren Errepublikaren alde zaudenen artean erbesteratu beharra lehenengo ezagutu zutenak. Lehenik eta behin bi urte lehenago menderatu zituztelako, eta bigarrenik, lehorrez Errepublikatik bereizita geratu zirelako. Hasieran Irungo muga aukeratzen zen Frantziara alde egiteko, baina bide hori moztu eta Baztango muga aukeratzen zen, ihes egiteko asmoz ez ezik, gudaroste matxinatuen aurka egiteko asmoz ere. Bizkaia menderatu zutenean ordea, Kantabria eta Asturias aldera jo zuten. Matxinatuek Euskal Herriko herriak eta hiriak beren mende hartu zituztenetik, guztiz bortitza izan zen errepresioa. Herriko espetxeak erabat bete zirela, eta gerran hil zirenak kontuan izanda, Euskal Herriko demografia asko jaitsi zen. () Gerra osteko garaia oso higiene, osasun eta elikadura egoera gogorreko garaia izan zen.  Gaixotasunak asko jaso zuten haurren heriotza tasa, eta ezkontzeko zeuden zailtasunak ere eragin handia izan zuten jaiotza tasan. 1950etik aurrera aldatzen hasi zen hazkunde demografikoaren erritmoa. Bide sareek eta argindar azpiegiturek kalte handiak izan bazituzten ere, industria sareak ez zuen horrelako kalterik izan. Baina estatuaren interbentzionismoak ez zuten utzi euskal industriak berez zuen ahalmen guztia balia zezan. Gerra osteko lehenengo hamarkadetan berebiziko desberdintasunak sortu ziren ondasunen banaketari dagokionez.


Euskal probintziak Estatuaren antolamendu orokorraren mende geratu ziren erabat. Garbiketa politikoak oso sakonak izan ziren, eta esperientzia eta gaitasuna zuten buruzagi eta funtzionario gabe geratu zen Euskal Herriko gizartea. Horrek ondorio larriak ekarri zituen gizartearen antolamendurako. Utzitako hutsunea erregimen berriaren aldekoak ziren funtzionarioz osatu zen. Elizgizon nazionalisten artean ere garbiketa handia egin zen.  2. HERRIALDEAREN ERALDATZEA   1945etik aurrera, Euskal Herriko demografiaren egitura gerra aurretik zuen joera bera hartzen hasi zen, eta ekonomiaren egoera hobetzen hasi zen berriro. Horrek industrializazio prozesu berri bat ekarriko zuen. ()  Berrogeita hamarreko hamarraldian zehar Euskal Herriko biztanleria asko hazi zen batez ere Gaztelatik, Leondik, Extremaduratik… zetozen immigrazio oldeei esker. Euskal Herriko biztanleria aktiboa 729.300 pertsonakoa izateraino iritsi zen. Ekonomiaren hazkundea berebizikoa izan zen oso denbora laburrean enplegu tasari zegokionez. Euskal Herria Espainiako hirugarren eskualdea izatera iritsi zen. Bizkaia eta Gipuzkoa batez ere, gizarte industrializatu bihurtu ziren. () 1955 aldera inbertsioak urritu egin ziren, eta beheraldi hori Egonkortasun Plana abiarazi zen arte ez zen gainditu. Hala ere, euskal probintzietako errentek goraldi nabaria izan zuten. Susperraldi hori Industriaren Sustapenerako Planek eragin zuten Araban eta Nafarroan. Gipuzkoan eta Bizkaian aldiz, inbertsio pribatuak bultzatuta etorri zen. ()  Euskal Herriaren industrializazio prozesuan eragin handia izan zuen beste gertaera bat kooperatiba mugimenduen sorrera izan zen. Mugimendu horrek egoera ekonomiko ona aprobetxatu eta kooperatiba berriak sortu zituzten. Atzerritik etorritako inbertsio gehiena metalurgiako eta kimikako sektoreetara joan zen. Merkataritza liberalizatu zenetik aurrera ordea, horren kontra egin eta neurri bereziak hartu behar izan ziren. Hazkunde handiak izan ziren beste zenbait alorretan ere, adibidez, ontzigintzan. Eta nekazaritza garrantzi handiko sektore bihurtu zen.


3.ERREGIMENARI EMANDAKO ERANTZUNA   1946-56 bitartean erregimen frankistak oso errepresio gogorra eragin zuen Euskal Herriko erakunde sozial, politiko eta sindikalen kontra. Gatazka eta liskar gutxi ziren, baina, oso gogorrak. ()  Garai hartako gertaera nagusia Bizkaian gertatu zen, Erresistentziako Batzarraren Kontseiluakmaiatzaren lehena ospatzeko egindako deiak, UGT, ELA-STV eta CNTren babesarekin, 20.000 langile bildu zituen, polizia errepresio bortitzagatik milaka atxilotuak izan zirenak. 1951n lau probintzietako hiriburuetako industrialdeetan mobilizazioa izan zen, 1956an soldatak jasotzeko errebindikazioa egin zen eta errepresio gogorra izan zen arren, helburuetako batzuk lortu zituzten. Euskal langileria klase berri bat eratuz joan zen. ()  Langile mugimenduarekin batera, nazionalismoa bihurtu zen berehala diktadorearen kontrako oposizioko indar nagusia. EAJ-PNVk ezin zion egoera hari aurre egin eta beste erakunde abertzale batzuk hasi ziren sortzen, egoera politikoari aurre egiteko: ETA (1959), sistema frankistari aurre egiteko borroka militarrez jardutearen aldekoa. Comisiones Obreras-Langile Komisioak. Euskal Herrian dikataduraren kontrako oposizioan eta herritarren eskubideen eta askatasunek aldeko defentsan lan handia egin zuten apaiz talde batzuk ere eratu ziren. ()  50eko hamarkadaren erditik aurrera gatazka ugari sortu ziren langileriaren aldetik; Bilboko labe garaietakoa, Beasaingoa...Gerraz geo soldata urrietan eta lanerako baldintza txarretan oinarrituta, enpresarioei aurre egiteko borroketan langileriak lortua zuen antolamendu maila eta indarra. Alderdi askotako jendea biltzen zen. Erreibindikazio mugimendu horiei errepresio gogorrez erantzun zien sistemak, bortxakeria erabiliz, jendea atxilotuz eta torturatuz. ()  60ko hamarkadaren hasieran, abertzaletasun ideiak indartzen hasi ziren berriro. ETA sortu zen, PNV-EAJtik ongi bereizitako ideologia nazionalistako talde gisa, diktaduraren kontra. 1964 lehen aldiz Aberri Eguna ospatu zen, hurrengo urtean errepresioak eragotzi egingo zuena. Azkenengo urteetan liskar handiak sortu ziren!!!


Greba orokorra egin zen Bizkaian; ondoren Gipuzkoara zabaldu zelarik. Eragin handia izan zuen euskal elizak hartu zuen jarrerak, alde batetik gizartean eginkizun konprometituagoa izatea bilatzen baitzuen, eta bestetik bokazioen krisialdia nabaritzen hasia zen. Frankoren erregimenak arazoak zituen. Egoera horretan, bere burua “askatasun nazionalerako mugimendu sozialista” izendatzen zuen ETA mugimenduak bere jarduera indartu eta zabaldu egin zuen, eta horregatik, haren gainera etorri zen errepresioa. 1970ean Burgosko auzia izan zen; ETAko kideen kontrakoa eta Frankoren erregimenari une larriak zetorzkiola adierazten zuen beste seinale bat. ()  70eko hamarraldiaren hasieran, frankismoaren kontrako mugimenduak asko indartu ziren. Greba, manifestazio eta mobilizazio gogorrak egin ziren. Euskal Herriarenautodeterminazioaren aldeko eskariak, euskara biziberritzeko erreibindikazioak edo euskal kultura indartzeko erreibindikazioa gehitzen hasi zen. Frankismoaren azken uneetan geroz eta gehiago erradikalizatu zen egoera, bai erregimenaren kontrako oposizioaren aldetik bai gobernuko aparatuen aldetik. Hainbat hitzartzen eta lege sinatu ziren, baina egoerak okerrera egin zuen. Hildako asko egon ziren, bai ETAren atentatuen ondorioz hilak, bai erregimenaren errepresio indarren eraginez hilak (euskal kantak kantatzeagatik soilik). Unerik gogorrena eta nazioarteko eskandalu bortitzena 1975eko irailean hainbat euskaldun fusilatu zituztenean izan zen. Handik bi hilabetetara diktadorea hil zen . Gizarte giroan nabari zen aldaketak zetozela.


SARRERA


Ia 40 urteko diktadura eta gero erregimen frankistaren krisia sumatzen hasi zen. Francoren heriotzaren ondoren Arias Navarro gobernuburuak, barne eta kanpo arazoak zirela eta, ezin izan zuen erregimena mantendu eta aldaketa politikorako prozesu bati ekin zioten.

A.- TRANTSIZIO POLITIKOA

Diktaduratik erregimen demokratikora igarotzeko prozesu politikoa da, era baketsuan eta frankismoarekiko erabateko hausturarik gabe. 

1.-“Kontinuismoaren” ezina:

aurrez erabakita zegoen moduan,Franco hil zenean Juan Carlos Borboikoa errege bihurtu zen Gorte frankisten aurrean, erregealdia diktaduraren legeriapean hasi zen etorkizunarekiko zalantzak sorraraziz.  Gero, Arias Navarroren 2. Gobernua osatu zen. Garaiko politikarien artean hiru joera zeuden *

Oposizio politikoa:

erregimen frankista desegitea eskatzen zutenak, behin behineko gobernu bat osatuz sistema demokratikoa ezartzeko.

*Erreformaren aldekoak

(Suarez) erregimen diktatoriala demokratizatzeko trantsizioaren aldekoak ziren.

*Bunkerra:

(Arias Navarro) frankismo gordinaren ondorengoak, edozein erreformen aurka zeudenak. () Ariasen gobernuak egoera zailari aurre egin behar zion, oposizioa kaleaz jabetu zen eta Fragak ezarritako gogortasun politikak ezin izan zuen gelditu: gizarte tentsioak (langile eta ikasle mugimenduak), amnistia eskaerak, ETA eta GRAPOren ekintza armatuak… azkenean,  Ariasek 1976an dimititu egin zuen.

2.-Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera:

Suárezek, Gobernuaren Lehendakaritzara iritsi bezain pronto, indar frankistekin erregimenaren aldaketa adostu zuen eta Erreforma Politikorako Legea gorte frankistek onartu zuten eta erreferendum bidez herriak berretsi zuen. Aldeko botoa gehiengoa izan arren, oposizioak eta euskal abertzaleek abstentzioa eskatu zuten eta bunkerrekoek ezezko botoa. Hala nola, erregimen frankista desegin zen eta negoziazio prozesu bati ekin zioten. () Programari sinesgarritasuna emateko amnistiaren aldeko baldintzak leundu ziren, TOP desagerrarazi zuten , huelga eskubidea onartu zuten, alderdi politiko gehienak legeztatu zuten, …


3.-1977ko hauteskundeak:


Gorte konstituziogiletarako hauteskunde deialdia egin zen eta ospatu baino lehen, PCE legeztatua izan zen (Atochako atentatuaren ondorioz) eta parte hartzeko aukera izan zuen. ()  Suarezek bere proiektua aurrera eramatea lortu zuen alderdi eta talde garrantzitsuenekin negoziatuz horrela bunkerrekoek eta hausturaren aldeko ezkerrekoek ez zuten euren proiektuak gauzatzeko aukerarik izan. Gainera PSOE eta PCEek erakutsitako moderazioa oso lagungarria izan zen. () Suarez hauteskundeetara bere programarekin aurkeztu zen UCD koalizioarekin (demokratak, liberalak, sozialdemokratak eta frankista ohiak). Koalizio honek nabarmen irabazi zituen hauteskundeak (aulkien %47). Atzetik PSOE, PCE, AP (Fraga buru) eta nazionalista katalanak PDC (Jordi Puyol) eta euskaldunak EAJ.

4.-Konstituzioa onartu arte bizi izan zen egoera:  *


Estatuko lurraldeen etorkizuneko antolakuntza

Zentralismo frankistaren ondoren, autodeterminazio eta estatu federalaren eskaerak hasi ziren Kataluniako eta Euskal Herriko abertzale, sozialista eta komunisten aldetik. UCDkoek eta Suarezek ez zuten gaiaz hitz egin nahi konstituzioa onartu arte, hala ere, euskal herrian eta katalunian bizi zen aldarrikapen giroagatik ezin izan zuten atzeratu. Beste aldetik Euskal Herrian berezitasun bat bazegoen: nazionalismoaren sektore batek eta ETAk ez zuten erreformarik nahi, independentzia baizik. Gaia bideratzeko, Suarez harremanetan jarri zen erbestean ziren Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako gobernuko lehendakariekin. Katalunian Generalitat-a berrezarri zen eta zuzentzera Tarradellas erbestetik itzuli zen. Leizaolak berriz, ez zuen nahi izan Suarezekin negoziatzea eta 1977ko hauteskundeetatik sortutako Eusko Legebiltzarkideen Biltzarrarekin negoziatzeko adierazi zion. 1978an Euskal Kontseilu Nagusia osatu zen autonomia aurreko erregimena onartuz Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat, Nafarroa kanpoan utzita.



*Krisi ekonomikoa eta Moncloako Itunak

Petrolioaren prezio igoerarekin batera nazioarteko krisi ekonomikoa hasi zen eta Espainia trantsizio politikoan harrapatu zuen eta 10 urteetan zeha luzatu zen. Europarekin alderatuz, espainiar egitura ekonomikoa atzeratua zen eta teknologikoki nahiz finantzieroki kanpo interesen menpekoa zen. Krisi urte hauetan langabezia eta inflazioak goraka egin zuten etengabe, esportazioetatik eta turismotik zetozen dibisak murriztu ziren eta kanpo inbertsioak asko jaitsi ziren. Horrela izanda ere, frankismoaren azken gobernuek eta trantsizioko lehenengoek ere, ez zuten krisiari aurre egiteko gaitasunik erakutsi eta 1976an oraindik ez ziren ekonomia zuzentzeko inolako neurririk hartu. ()  1977an egoerari aurre egiteko, gobernuak, patronalak, sindikatuek eta alderdi politikoek Monkloako Ituna sinatu zuten. Gizarte eta lan esparruko akordio zabala zen, trantsizio politikoa arriskuan ez jartzeko. Gobernuak, inflazioa kontrolatzeko, neurriak hartuko zituen: gastuak murriztu, aurrekontuak kontrolatu, lan merkatua malgutu eta soldatak izoztu. Ondorioak berehala ikusi ziren eta inflazioak behera egin zuen, baina gizarte mailako kostua handia izan zen → langabezia gora eta ekonomiaren hazkundea moteldu zen. 1979tik aurrera, bigarren krisi energetikoaren ondoren, gobernu sozialistaren garaian, birmoldaketa sakon bat hasi zen. ()  Itun honetan sindikatu handien eginbeharra grebak eta mobilizazioak baretzea izan zen, horrela lasaitasunean, konstituzioa adostasun giro batean burutu ahal izan zen. () 

5.- 1978ko Konstituzioa:

1977ko hauteskundeetatik sortutako Parlamentuak batzorde bat osatu zuen proiektua prestatzeko, EAJ kanpoan gelditu zelarik. Berehala hasi ziren konstituzioa idazten eta 1978ko abenduaren 6ko erreferendumaren ondoren onartu egin zen (Hego EHn, alderdi abertzaleek bultzatuta, abstentzioa nagusitu zen). Talde politiko nagusien artean lortutako kontsentsuaren ondorioa izan zen adostatutako testua. Monarkia erregimen posible bakarra eta estatuko lurralde batasuna oinarrizko printzipioak guztiak onartuz.


Testua bi zatitan bereizten da:

Dogmatikoa

Oinarrizko printzipioak definitzen duena eta organikoa zeinetan hiru gai antolatzen dira: eskubideak, instituzioak eta lurralde antolamendua. *Eskubideei dagokionez demokrazia politikoa, sufragio unibertsala, eta norbanakoen eskubide eta askatasun onarpen zabala adierazten da.  *Lau ziren oinarrizko instituzioak: -Monarkia, estatuaren buruzagia; -Parlamentua → legeak egin eta  gobernuaren lana kontrolatu. -Gobernua → Parlamentuak aukeratutako politika zuzendu eta gauzatu; eta -Auzitegi Konstituzionala, Konstituzioa betearazteaz arduratzen zena.  *Estatuaren lurralde antolaketan “nazio” kontzeptua Espainiarentzat gordetzen da, baina Estatu espainolaren barnean “nazionalitate eta erregioen” izaera onartzen da autonomia-estatu kontzeptuaren barnean, horrela lurralde guztiek autogobernura heltzeko aukera izango zuten: bakoitzaren legebiltzarra hautatu, zeuzkaten konpetentziak garatzeko legeak egin, aurrekontuak onartu edo lehendakaria izendatu. Hala ere, erkidego bakoitzaren konpetentzia maila ez da berdina izango, hizkuntza propioa izatea eta eskubide historikoen izatearen arabera izango delarik. ()  Barneko mapa politikoa osatzeko, aldez aurretik zeuden probintzietan oinarrituta, 17 autonomia erkidegoak onartu ziren. Euskal Herria eta Kataluniako Autonomia Estatutuak izan ziren lehenak idatzi eta onartu zirenak, gainera lurralde hauek estatutua idatzi baino lehenago bazuten autonomia aurreko  erregimena. () Aipatzekoa da, Konstituzio hau dela gaur egun duguna, eta bere historian zehar bi alditan baino ez dela aldatu, bietan Europar batasunarekin zerikusia zuten gaiengatik. () 

6.- UCD-ren desegitea

Kontituziak zion moduan, 1979ko martxoan hauteskunde orokorrak egin ziren  eta berriro UCD garaile irten zen, baina gehiengo absoluturik gabe. Alderdiaren bigarren gobernu hau ahulduz joan zen krisi ekonomikoak eragindako gizarte gatazkak eta indarkeri politikoaren ondorioz. Bestalde, alderdi barnean tirabirak hasi ziren  eta azkenean Suárez dimisioa aurkeztu zuen 1981an. !!!


Armadako sektore batzuk, egoeraz baliatu ziren, Suarezen ondorengoa izango zen Calvo Soteloren inbestidurako saioan estatu-kolpe bat burutzeko (demokraziaren ahulezia eta bunkerrekoen iraupena argi geratu zen). Tejero teniente koronelak Diputatuen Kongresua okupatu zuen. Saiakera porrot izan arren, hurrengo hilabeteetako Calvo Soteloren politika baldintzatu zuen (LOAPA, OTAN). Eta gainera bere gobernuari ezinezkoa egin zitzaion aurretik zetozen arazoei aurre egitea eta dimititu egin zuen. Horrela, Gorteak desegin ziren eta 1982ko urrirako hauteskundeen deialdia egin zen. 

B.- PSOE GOBERNUAN

Aldaketan oinarritutako kanpainari esker PSOEk garaipena lortu zuen botoen %48a eskuratuz. Felipe Gonzalezek zuzenduriko lehen gobernu sozialista osatu zen, bere helburu nagusiak krisi ekonomikoari aurre egitea, ezegonkortasun soziala baretzea eta nazioarteko isolamenduari amaiera ematea zirelarik. 

1.-Kanpo Politika


NATO erakundean jarraitzea:

Calvo Soteloren gobernuak NATO erakunde militarrean sartzea erabaki zuen 1981ean. PSOEk hasieran NATOtik irten beharra defendatzen zuen eta herritar gehienak ere ideia horren aldekoak ziren. Baina PSOE agintera iritsi zenean iritzia aldatu zuen eta erreferenduma erakundean jarraitzearen aldekoa izan zen (Kanarietan, Kataluinan eta EHn izan ezik). Ulertzeko, Alemaniak eta Estatu Batuek erakundean gelditzeko gobernuari egindako presioa kontuan hartu behar dugu. 

Europako Ekonomia Erkidegora biltzea:

Negoziazio ugariren ondoren, 1986an Espainia EEEn sartzeko Atxikimendu Ituna sinatu zuen. 1991an Maastrichteko Ituna sinatu zen, EEE erakunde ekonomikoa izatetik Europar Batasuna izeneko erakunde ekonomiko-politikoa izatera pasatuz. 

2.- Barne Politika

Ekonomia eta lan-gizarte mailako politika:


krisiaren eraginez 1976 eta 1985 urteen bitartean 800.000 lanpostu inguru galdu ziren industria sektorean. Horregatik garai honetako gobernuko politika ekonomikoaren ardatzak industria sarearen eraberritzea, komunikabide sarea modernizatzea, enpleguen sustapena… izan ziren. Gobernu sozialistak egindako birmoldaketa honek eragin zuzena izan zuen siderurgian, ontzigintzan, ehungintzan automozioan…


Birmoldaketako helburu gehienak 86rako lortu ziren, orokorrean hazkundea eman zen, enpresen produkzio ekipamendua eta finantza egoera sendotu ziren, baina era berean, lantegietako enpleguak murriztu ziren. Langabeziaren etengabeko gorakada izan zen etapa hau baldintzatuko duen ezaugarrienetako bat. Burututako Politika ekonomiko neoliberalaren kontra, langileek greba orokor bat antolatu zuten berrindartzetik lortutako irabazietatik kanpo uzten zituztelako. Greba horrek arrakasta handia izan zuen eta UGTk langileei emandako babesagatik betirako tentsatu ziren PSOE eta sindikatuaren arteko harremanak. ()  Gizarte mailan ere zenbait berrikuntza egin ziren: Gizarte segurantza orokortzea, irakaskuntza ertainaren eta lanbide irakaskuntzaren doakotasuna eta irakaskuntzaren erreforma egitea, abortuaren zigorgabetzea…

C.- TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN

Trantsizioak ezaugarri bereziak izan zituen Euskal Herrian, gizarte mugimenduek izandako indarraren ondorioz alderdi politiko aktiboak azaldu ziren. Gainera, Franko hil ondorengo gatazken kopurua ugaria izan zen eta lurraldean ezarritako politika errepresiboak ikaragarri baldintzatu zuen trantsizioa.  () 1976an euskal alkateen mugimendua hasi zen gorpuzten, foruetan oinarritutako autonomia lortzeko. Honekin batera, alderdi politikoen legeztatzea, euskararen suspertzea eta euskal lurraldetasuna ere aldarrikatu zituzten. ()  Suarezek erreformetarako erreferendumean ez zuen aldeko harrera izan, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. () Gizarte mugimenduek gaitasun handia zutela erakutsi zuten, garrantzitsua izan zen amnistiaren aldeko borroka, preso politiko askoren etxera itzulera lortuz. Hala ere, ez ziren errepresiotik libratu, poliziak egindako erasoak gogorrak izan baitziren. (Gasteiz, 1976ko martxoan).


Lemoizko zentral nuklearraren inguruan garatutako ekologisten mugimendua ere bazegoen.  () Gizarte testuinguru honetan egin ziren 1977ko hauteskunde orokorrak eta hauen ondoren, Eusko Legebiltzarkideen Biltzarra osatu zen. Honek autonomia aurreko erregimena zabaldu zuten konstituzioa eta Estatutua onartua izan arte. Eusko Kontseilu Nagusia eratu zen eta hauteskundeetan parte hartu zuten Euskal parlamentariak autonomia estatutua, bakea eta elebitasuna lortzeko, eta baita krisi ekonomikoa amaitzeari begira hasi ziren lanean. Baina ekimen horiek Espainiarekin erabat haustea nahi zuten taldeekin egin zuten topo (ETA eta KAS).  () Nafarroa Kontseilutik kanpo geratu zen eta UCDk arrakasta handia izan zuen. Autonomiari begira, 1841an egindako foru legea berritu egin zen “Ley de amejoramiento del fuero” sortuz. () 1978an onartu zen Espainiako Konstituzioa nahiz eta euskal abertzaleek kontran egon eta abstentzioa eskatu. Ondorengo 1979ko hauteskunde orokorretan, erkidegoan, EAJk irten zen garaile, bigarrena HB irten zelarik, Euskal Herri independente, sozialista, euskaldun eta batua aldarrikatzen zuen alderdia. Urte berean onartu ziren Euskadiko Estatutua (Gernikakoa) eta Kataluniakoa.  ()

1.-Gernikako Estatutoa (1979)

Euskadiko Autonomia Erkidegorako estatutua 1979ko urriaren 25ean erreferendumean onartu zen, baina abstentzioa handia izan zen. Agerikoa zen arazo politiko larri bat konpondu gabe gelditzen zela. ()  Estatutua sistema parlamentarioan oinarritzen da, lehendakariak sufragio unibertsalez hautatutako Legebiltzarreko diputatuen babesa eskuratu behar du. Denera 75 diputatu daude, 25 lurralde bakoitzeko. Foralitate historikoan oinarritzen zen eta Kontzertu Ekonomikoak eguneratzen dira, hauen arabera lurralde bakoitzean Aldundia da zergak ezarri eta biltzen dituena, gehiena Aldundiak kudeatzen du eta zati bat Eusko Jaurlaritzako Hazienda Sailera bidaltzen da. Zati honetatikk Gobernu Zentralari “kupoa” eman behar dio. Horretaz gain, Hezkuntza konpetentziak edo polizia propioa izateko aukera ere biltzen ditu Estatutuak.  !!!!


Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoek osatzen dute, guztiek gobernu erakunde komunetan parte hartzeaz gain – Legebiltzarra, Jaurlaritza, ...- bakoitzak bere organo propioak ditu, Batzar Nagusiak eta Aldundiak, konpetentzia handiak dituztenak, gehien bat hazienda arloan. () Estatutua onartu ondoren (1980) egin ziren lehen autonomia hauteskundeetan EAJk garaipen handia lortu zuen, HB gero eta PSOE hirugarrena. Carlos Garaikoetxea demokraziako lehen lehendakaria hautatu zuten. () Urte horietako krisi ekonomikoak ondorio latzak jasan zituen Euskal Herriko gizarteak. Kalterik handiena burdin industriak jasan zuen langabeziaren gorakada ekarriz, protesta ugarirekin batera.  () 1975tik 1983rarteko aldaketa garrantzitsuenetariko bat demografia mailaren hazkundearen beherakada izan zen. Honek ere jaiotza tasak negatiboak izatea ekarri zuen.
2.-Lurralde Historikoen Legea (1983).   Lurralde batzuen (Katalunia eta Euskal Herria) autonomi prozesua oso azkarregi zihoala ikustean, 1981ean gobernuburu zen Calvo Sotelok LOAPA legea atera zuen, autonomia estatutuen garapena geldiarazten zuena. Baina antikonstituzionala zela eta, ez zen aurrera atera. Bai ordea Lurralde Historikoen Legea, Eusko Jaurlaritza, bere barruko lurralde eta Espainiako gobernuaren arteko erlazioak finkatzen zituena eta eztabaida latzak sortu zituen bi iritzi desberdinen bereizketa ekarriz: Carlos Garaikoetxearena, botere nagusia Eusko Jaurlaritzan ezartzea eskatzen zuena; eta Xabier Arzallusena, Aldundien boterea Eusko Jaurlaritzarena baino handiagoa izatea nahi zuena. Arzallusen iritzia nagusitu zen eta 1982an Garaikoetxeak dimititu egin zuen EA ezkerraldekoagoa den alderdia sortuz.Hurrengo urteetan Espainia eta Euskal Herria Europan integrazio totala lortu zuten, 1999an beste lurralde askorekin batera beraien moneta euroa izatera aldatuz. Garapen ekonomiko handia gertatu zen urte horietan 2007rarte, noiz krisi handi eta latz bat hasi zen. ()2012an ETA talde terroristak egin zuen Bake Ituna, betirako biolentziarekin amaitzeko asmoz. 

Entradas relacionadas: