Euskal Herria Globalizazioaren Aurrean: Aldaketak eta Erronkak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,73 KB
GLOBALIZAZIOAREN ADIERAZPENAK EUSKAL HERRIAN
Biztanleria
Globalizazioan hainbat arlo aztertu ditzakegu. Biztanleria: Bilakaera: jaiotza jaitsierak, zahartze prozesuaren gehikuntza, etorkinen etorrera... Erronka ugari dauzkagu:
1. XX. mendean zehar hirukoiztu egin da Euskal Herriko biztanleria: errua industria iraultzak du, hazkunde ekonomikoak ekarri zuelako etorkinen etorrera; batez ere, Bilbo Handian eta Donostia aldean izan zuen eragin handiena. Hazkunde demografikoa ez da homogeneoa izan. Biztanleriaren zatirik handiena Hegoaldean kokaturik dago, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan.
2. Denbora gutxian hazkunde izugarri honek beheranzko joera izan zuen: krisi ekonomikoa zela medio. Etorkinen etorrerak geldiunea izan zuen eta batzuk joan ere egin ziren. Ugaltze-tasa ere jaitsi egin zen. Gaur egun, EAEko ugaltze-tasa Europako txikiena delarik. Ugaltze-tasa txikiengatik, populazioa zaharragoa izango da. Bizi itxaropena gero eta handiagoa da.
3. Biztanleriaren zahartzearen eta jaiotza-tasa txikien ondorioak: Kontserbadorismorako joerak nabarmenduko dira, gizarte segurantzaren eta erakunde publikoaren sarrera ekonomikoak murriztuz joango dira, umeentzako produktuak jaitsiko dira eta helduenak igo; kontsumo egoerak aldatuz joango dira, gizarte zerbitzuen politikak aldatuko dira, medikuntza arloko arazoak ugarituko dira, udalerri txikien egoera gero eta larriagoa izango da...
4. Migrazioek izugarrizko garrantzia izango dute: teknologia berrien ondorioz, lan espezializatuagoak eta teknifikatuagoak egingo direnez, bigarren mailako lanak datozenek egingo dituzte. Gero eta ugariagoak dira hiri handietan, auzo zehatzetan kokatzen ari diren kultura anitzeko gizasemeak.
Ekonomia
1. Lehen sektorea: Nekazaritza eta arrantzaren gainbehera: arrantzaren gainbeheraren arrazoia Europako partaideekin duten harreman erasokorrak dira (kuotak, galera biologikoak). Nekazaritzari dagokionez, Euskal Herriak ustiakuntza txikiak ditu eta Europak handiak bultzatzen ditu. Ur sare konplexu eta negutegietan oinarritutako nekazaritza egin da etorkizunerako. Euskal Herriko kasuan, merkatura begira zuzenduta dauden gailuak gero eta ugariagoak dira. Lursailak ez dira azalera handikoak, beraz, kalitatea zaintzeko gero eta ekimen ugariagoak daude.
2. Bigarren sektorea: Industriaren izaera guztiz aldatu da: Europar Batasunean sartzeak gure industriaren berrantolaketa sakona eragin baitu. Ezin dira ahaztu Bizkaiko Labe Garaiak eta ontzigintzak izandako galera eta ondorioak. Harrez gero, pribatizazioak, kontzentrazioak, multinazionalen eragina... ugariak dira.
3. Hirugarren sektorea: Turismoa da ekimen asko duen jarduera: izugarri egin du gora sektore honek, kultura gastronomikoak lagundu baitu horretan. Beraz, Euskal Herriko hiriburuek azpiegitura eta baliabide turistiko onak eskaintzen dituzte.
Teknologia
Gaur egungo garapenaren ardatzak ikerketa eta garapenean oinarritutakoak dira. Ikerketa eta garapena Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago bideratzen bada ere, Hego Euskal Herrian Espainiako beste komunitate gehienetan baino gehiago garatzen da horretan. Ordenagailu eta interneteko sarrera erraztu nahi da euskal familientzat. Iraultza honek lanbide berriak sortzea ekarriko du, lan teknifikatuagoak eta espezializatuagoak. Euskarak mundura plazaratzeko aukera ona izan du ETB SAT eta internetei esker. Iraultza honek gure etxeko eta aisialdi ohituretan aldaketak ekarriko ditu. Ingeneritza genetikoak, elikagaien ikerketek, eta medikuntzaren aurrerapauso itzelek ere garrantzia dute teknologiaren arloan.
Herrigintza
Euskal Herrian, nahiz eta kultur aniztasuna errealitate bat izan, lurraldetasunari buruzko kontzientzia mantendu da. Espazio-aniztasuna agertuko da (kosta-barnealdea, klima ezberdintasuna). Desberdintasun horiek areagotu egingo dira garapen kapitalistari esker. Euskal komunitateek harreman estuak izan dituzte beste herri askorekin. Industrializazioak aldakuntza sakonak ekarri zituen gure kulturan. Horren aurrean, kontzientzia nazionalaren aldeko mugimendua sortu zen XIX. mendeko bilakaeran. Industrializazioaren garapenak beste mugimendu batzuk sortarazi zituen: anarkistak, sozialistak, nazionalistak. II. Errepublikaren garaian gauzatu zen Euskal Herriko lehen egitura autonomiko modernoa. Pentsamendu independentistek Gernikako Estatutua oztopatu dute, erradikalismora ailegatuz.
Aniztasun Politiko eta Kulturala
Euskal Herrian aniztasun politiko eta kulturala dago:
1. Euskal gizartean ezker-eskuinaz gainera, aukera nazionalistek eta ez nazionalistek osaturiko egitura ideologiko konplexua ageri zaigu: gizarte eta lurraldetasun mailako egoeren aurrean sentsibilitate eta erantzun desberdinak sortarazten dituzte. Bi multzo nagusi daude Euskal Herrian: foruzaleak edo abertzaleak eta liberalak edo Espainia zaleak.
2. Europako komunitatean integratze-prozesuak markaturiko gizartea da euskalduna eta desafio eta arazo berriak ekarri ditu horrek: Kontsumo handia, langabezia estrukturala...
3. Ekialde-mendebalde eta iparralde-hegoalde dinamikek plazaratutako desafio eta arazoetan murgildurik dago euskal gizartea: eskari ekonomiko eta sozial berriak eta nazionalismoen berpiztea sortarazi ditu. Iparraldeko garapen azkarrak Hegoaldeko azpigarapen egoera larriagotu dezake.
4. Garapen-molde berri baten bila ari da gizarte hau: naturaren neurrigabeko ustiakuntza garapen ereduak finkatutakoa da.
Kultura
Globalizazioak eragin nabarmena du kultura txikiengan. Euskal nortasunaren adierazle garrantzitsuena euskara da. Euskararekiko izan dugun harremana aldakorra izan da historian zehar, hitz egiten zen herrialdeetan desagertuz edota sendotuz. Euskararekiko dugun jarrera ere aldatuz doa. Euskarak inoiz lortu ez duen estatusa lortu du, bai erakunde ezberdinetan, bai herritarrengan.
Irakaskuntza
n :A eredua desagertzear dago. EAE-n 2010ean %91 a D eta B eredutan matrikulatu zen esaterako. Nafarroako mendialdeko haurrek gehienak ere D ereduan matrikulatuak dira. Iparraldean ere, euskaraz ikasi nahi dutenen kopurua gorantz doa pixkanaka. Euskararen indarberritzea euskal kulturarekin lotutako indarberritzearekin partekatuta doa: hizkuntza edota kulturak oinarritutako erakundeak ugarituz doaz. Euskal kulturarentzat gero eta diru gehiago dago. Hala ere, gero eta gehiago kostatzen zaigu aurrera egitea. Baina susmoa dago jendeak gero eta interesgarriagoak eta maitagarriagoak aurkitzen dituela bertako, hurbileko gauzak. BALOREETAN: Garaiko testuinguruak dauka sarritan giltza herri baten jokamoldeak ulertzeko. Orain bizi duguna, oso erasokorra da, gero eta nabarmenagoak dira aldaketak eta desberdintasunak ( janzkera, sinesmenetan, baloreetan) // historian zehar, Europan kokatzen garen zibilizazio askoren eragina jaso izan dugu. Hala ere, euskaldunok propioak ditugun baloreen jabe ere bagara. Balore hierarkian, familia eta lagunak osatzen dute piramidearen erpina. Azpian, lana, aisialdia eta erlijioak daude. Eta politikak seigarren posizioa du. Familia eta lagunak: mundua gero eta konplexuagoa bihurtzen ari den honetan ezagutzen diren eremuetara bueltatzen dator. Familia eredua aldatzen ari da. ( monoparentalak, adopzioa, bakarrik bizitzea….) Lana: hirugarrena da eta langabezia da horren erruduna. Langabetuak dauden bitartean garrantzitsua izango da, baina langabezia jaisten hasten denean eta teknologia berrien eragina nabarmenagoa denean, aisialdiak indarra hartuko du. Aisialdia: garai batean alferkeriarako unea izaten bazen ere, gaur egun pertsonaren hainbat aspektu lantzeko erabiltzen da. Aisialdia, kirolarekin, kulturarekin edota kontsumoarekin lotuta dago. Hala ere, gero eta denbora gehiago pasatzen da toki itxi batean Erlijioa: ez da une honetan erlijioarentzako garairik onena. Bi elementu bereziki behar dira honen barruan: Balore espirituala eta praktika erlijioso eta elizarekiko konfiantza izatea.// Nahiz eta euskaldunen gehiengo batek bere burua katolikotzat hartu, oso kritiko azaltzen da eliza katolikoak duen paperarekin.// Filosofia berriak ugaritu dira, erlijioa esoterikotzat hartzen direnak ( yoga…) beraz, erlijioa ez dago krisian, agertzen zaigun eliza da krisian dagoena; bizitzari zentzua emateko jendeak sinetsi beharra duelako. Politika: globalizatzen ari den mundu honetan, gertuko baloreak gehiago miresten ditugu. Garai bateko utopiak eta idealak baztertu dira. Beharrizan berriak sortzen ari dira gizartean// Materialismoaren batera indibidualismoa da gizarte honen beste berezitasun garrantzitsu bat. Gero eta baliabide gehiago ditugu geure artean komunikatzeko baina inkomunikazioa gero eta handiagoa bilakatzen ari da. Gero eta komunikazio laburragoa dugu.