Euskal Herria Francoaren Diktadura Militarpean: Gerraostea eta Erregimenaren Ahuldadea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 990 bytes
Euskal Herria Francoaren diktadura militarpean gerraostea bizi zuen garai gogor batean. Gerra zibila amaitu ondoren, euskal gizartea bi zatitan banaturik geratu zen: erregimenaren aldekoak eta aurkakoak. Giza eskubideak, ohitura eta eskubide politikoek zapalkuntza handia jasan zuten, eta erakundeak desegin ziren. Autonomia Estatutua eta Bizkai eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoa desegin ziren, eta euskal indar politikoek Baionako Ituna sinatu zuten. Gerra hotza piztu zenean, euskal oposizioaren itxaropena zapuztu egin zen.
Hego Euskal Herria Francoaren Diktadura Garaiaren Bigarren Zatia (1959-1975)
60ko hamarkadako garapen ekonomikoarekin batera, gatazkak areagotu ziren eta hainbat greba egin ziren. Langileen mugimendua, euskal Eliza, oposizio politikoa eta, batez ere, ETA erakundea, diktaduraren kontrako lanean aritu ziren. Sindikatu ofizial bakarrean infiltratu zen langileen mugimendua, eta grebak ikusita, erregimenak indarkeria handiagoz jarduten zuen.