Euskal Foruak eta Konstituzioak: Historia eta Interpretazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB
Irakurritako testua, lehenengo mailako testua da, garaiko testu zuzena delako. Lege bat denez, testu juridikoa eta politikoa da. 1839an, Lehenengo Gerra Karlista bukatu eta gero, 1837ko konstituzio liberal aurrerazalea dago indarrean, beraz, Mari Kristinak, Elisabet II.aren amak, sinatzen du gorteek agindutakoa. Elisabet II.a Fernando VII.aren alaba zen, eta oso gaztea zenez gobernatzeko (3 urte), bere ama, Maria Kristina jarri zen bere ordez 1833tik 1840ra bitartean. Ondoren, 1840tik 1843ra Espartero egon zen agintean. Erregina gobernatzaileak sinatu zuenez, baina gorteek egin, egile kolektiboa dela esan daiteke. Lege hau guztiek ezagutzeko egina da, edo ulertzen duten guztiei zuzendua. Hori kontuan hartuta, hartzailea publikoa dela ondoriozta daiteke. Testu honen helburua, azken batean, konstituzioak eta foruak elkartzea da./Lehenengo bost lerroetan sarrera agertzen da. Hau da, gorteek lege hau agindu zutela eta erreginak, Maria Kristinak, onartu zuen. Garai honetan, 1837ko konstituzioa dago indarrean. Konstituzio hau liberal aurrerazalea da, beraz, erreginak ezingo du lege bat egin gorteek ez badute onartzen. Hala ere, lege bat ez da inoiz indarrean egongo erreginak sinatzen ez badu. Lehenengo artikuluak honela dio: “Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.” Artikulu hau interpretatzeko zaila da. 1837ko konstituzio liberal aurrerazalea dago indarrean eta hiru interpretazio ezberdin daude: Alde batetik, batzuk diote, 1837ko konstituzioa eta euskal foruak bi gauza ezberdin direla, baina bien artean ez dagoela kontraesanik. Eta bien artean, Erregimen Konstituzionala osatzen dute. Beste alde batetik, badago jendea esaten duela 1837ko konstituzioa bakarra dela, eta zerbait egin behar dela foruak barruan sartzeko. Euskal liberalak prest zeuden kapitalismoari oztopo egiten zioten gauzak galtzeko. Gaur egun, indarrean dagoen 1978ko konstituzioan antzekoa gertatzen da. Euskal eskubide historikoak zehaztu gabe daude, eta konstituzioaren barruan. Azkenik, beste batzuk zioten euskal foruak ez zirela existitzen. Bukatzeko, Bergarako Hitzarmena jarraituz, foruak onartu zituzten. Bigarren artikuluan, adierazten da, gorteek nahitaez aldaketak egingo dituztela.