Euskal Dantzak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,3 KB
AURRESKUA
Gipuzkoako folkloreko dantza herrikoi nagusia aurreskua edo Gizon Dantza da. Dantza honetan, gizonak eta emakumeak zapi bidez elkarturik joan ohi dira. Oso dantza arrunta da herriko plazetan eta erromerietan.
ARIN-ARINA
Dantza mota profanoa da, bizkor mugituz dantzatzen da. Ospakizun handietako dantza da.
EZPATA DANTZA
Euskal Herriko musika tradizioak gordetzen duen dantza zaharrenetakoa da. Dantza serioa; herri eta erlijio ospakizun handietan dantzatzen delako, izen handiko pertsonei harrera egiteko edo herriko zaindariak goresteko. Ezpata dantza ezagunenetako bat Zumarragako Antiguakoa da eta izen bereko ermitaren barruan dantzatzen da.
BIRIBILKETAK
Kalejira ere esan ohi zaion dantza da. Dantza honetan, denek, gizonek eta emakumeek, jauzi egiten dute musikaren erritmoan, inolako araurik gabe, eta giza katea osatzen dute eskutik helduta.
FANDANGOAK
Dantza molde desberdinak erabili ohi ditu.
BALETA
Dantza mota espezializatuta da, balet ikuskizunetan musikak, koreografiak eta eszenografiak ere parte hartzen baitute. Ez du testurik izaten eta argumentu guztia dantzaren, mugimenduaren eta orkestrak jotako musikaren bidez adierazi behar da. Balet klasikoa oso zaila izaten da, teknika eta prestaketa handia eskatzen dituelako.