Euskal Baserrien Eraikuntza: Historia, Baloreak eta Teknikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,21 KB

03_GAIA: EGITURA ETA ERAIKUNTZA BALOREAK: BASERRIEN ADIBIDEA

1.- EGITURA BALOREAK: BASERRIEN EGITURA MOTAK

1.1.- XVI-XVII. mendekoak

EZAUGARRIAK:
  • Eraikinak maisu hargin edo arotzak trazatuta, 4:5 proportzio egiptziarrarekin
  • Harrizko hormak, “aparailu gotikoa”-rekin
  • Zutabe jarraiak solairu artean
  • Petralak, frontalak eta zolatak (horizontalak) pieza osoan
  • Kabila-kutxaz egindako mihiztadurak, ziriekin josita (ez metalezko elementuak), edota zehiarak, “enararen hegal”-ekin
  • Piezen forma erabilerari moldatuta (eskultorikoak)
  • Aizkoraz edo zerraz lantzen dituzte aurpegiak eta zerioz zuritzen
  • Zurezko egitura eta hormak babesteko
  • Zimendu sendoak

1.2.- XVII-XVIII. mendekoak

EZAUGARRIAK:
  • Eraikinak maisu hargin edo arotzak trazatuta, 4:5 proportzio egiptziarrarekin
  • Harrizko hormak harriboloetan edo harlanduzko laukietan
  • Zutabe jarraiak solairu artean
  • Petralak, frontalak eta zolatak (horizontalak) pieza ezberdinetan (solairuz eta habeartez)
  • Kabila-kutxaz egindako mihiztadurak, ziriekin josita (ez metalezko elementuak)
  • Piezen forma eskoadratuak, baina neurri ez normalizatuetan eta forma aproposekin (lirak)
  • Zerraz lantzen dituzte aurpegiak, eta zerioz zuritzen
  • Zurezko egitura hormen gainean

1.3.- XIX. mendekoak

EZAUGARRIAK:
  • Pieza normalizatuak (zerra hidrauliko edo mekanikoak)
  • Mihiztadura sinpleagoak, untzekin josita (metalezko elementuak)
  • Zurezko egitura karga-hormen osagaia
  • Harrizko elementu dekoratibo landuak, egituraren osagai (uztarriak)
  • Silarrizko murruak (juntaren malgutasun eta erresistentziak ez dute laguntzen)
  • Neurri klasikoak (urrezko proportzioa) oietan (trazadura konplexuagoak)

2.- ERAIKUNTZA BALOREAK: BASERRIEN ERAIKIN TEKNIKAK

2.1.- AROTZERIA: Materialak, elementuak eta teknikak (hezur-egiturak, trenkada multzoak)

MATERIALAK
HARITZA
  • Zur astuna eta gogorra
  • Hezedurarekin iraunkorra
  • Lantzeko oso erraza
  • Sikatzerakoan ez da gehiegi kopatzen
  • Porotasun ertaina (egiturak)
INTXAURRONDOA
  • Zur oso astuna eta gogorra
  • Hezedurarekin oso iraunkorra
  • Lantzeko nahiko erraza
  • Sikatzerakoan ez da gehiegi kopatzen, baina indar handia du
  • Porotasun baxua (lurzoruak)
PAGOA
  • Zur astuna eta gogorra
  • Hezedurarekin ahula (latarako soilik)
  • Lantzeko oso erraza
  • Sikatzerakoan nahiko kopatzen da
  • Porotsua (tratamendua)
ELEMENTUAK .TEKNIKAK
ERREMINTAK
  • Opatxurra (XIX. mendera arte), zuraren amaiera
  • Zurgintzarako zerra (XIX. mendean zerra hidraulikoak eta mekanikoak)
  • Eraikuntza eskoadroa
MIHIZTADURAK
  • Pieza erdikoak edo diagonalak (trakziorik ez), XVI. mendetik
  • Jupiterren izpia (ziridun edo ez, XVII-XIX) eta “enararen buztana” (XVI-XVII)
  • Kabila-kutxa. Arrunta hezur-egituretan. Ziriekin XVIII. mendera arte (ezkutuagoak = zaharragoak)
  • Kabila-kutxa konplexuak: gurutze ezkutuak (konpresio). Ziriekin XVIII. mendera arte (ezkutuagoak = zaharragoak). Falkekin XVIII-XIX. mendean
  • Kabila-kutxa inklinatuak: besoetan, XVIII. mendean ziriekin. XVII. mendea baino arinago, kaxa inklinatudunak (irristatzea ekiditzeko).
  • Jupiter izpia XIX. mendea (ez ohikoa)
  • Pieza-erdikoa bereziak: teilatu gapirio eta petral/solata artekoak edota soliba eta frontal artekoak. Trakziorako inklinazioa (egituraren loturak)
Beste kultura batzuekin konparaketa:
  • Japoniar mihiztadura klasikoak (konplikazio teknikoa baina oinarri komuna)
HEZUR-EGITURAK, Hormatal multzoak:
  • + Adreilua (plakatua)
  • + Pezoa (oso pobrea kanpoan)
  • + Kare-morteroak harria edo burdinolako sarrarekin
Hezur egiturak beste kultura batzuetan:
  • “Chuandou” (Txinako hego-ekialdea): Auzolanean eraikitako etxe-arkitektura herrikoia. Pieza bakarreko zutoinak igarotze habeekin. Normalean bi solairu eta bi isuriko teilatua dituzten eraikuntzak. Piezen neurriak tradizionalki markatutako modulazioa eta proportzioak. Kostu txikikoa, materialak erraz eskuratzeko modukoa eta azkar eraikitakoa, bakarrik giza indarra. 
  • Txirikordatzeko eta buztineko edo zurezko elementuak, azken aldian adreiluzkoak. Tai Liang eta Chandou, tenpluak eraikitzeko txinatar sistemak. Pieza bakarreko zutabeak, harrizko oinarri libreen gainean (ez sartuak). Zurezko bilbadurak, ikusteko, pintatzeko eta apaintzeko eginak. Arkitektura monumentalean ere bai.
TRENKADA-MULTZOAK
  • Gaztainondo-hagak edo zumitza bertikalak
  • Urritz zerrendak elkar txirikordatzen. Kare moratirua bukatzeko (aireztapenik behar ez bada).
Hezur egiturak eta trenkada-multzoak beste kultura batzuetan:
  • “adobe criollo” (Lima). Zur materiala gutxitu. Lurra eta hurritz edo kanabera (quincha) zarta trentatuak zurruntzeko. Altueran eraikitzeko aukera, arina delako.  
  • Lurrikarekiko erresistentzia, malgutasunagatik (Limakoedgiuneko pisu-etxea). Arkitektura monumentalean ere erabiltzen da (Casa Conroy, Callao). Konponketa zaila baina mantentze merkea, ur-iragazketak saihesten badira.
  • Arkitektura pintorekistan erabilitako bertsio sinplifikatuak (gezurrezko historikoa). Indartze teknika tradizionalen galera (San Andres gurutzeak).
  • Teknika erabiltzerakoan konplexuak. Luxuzko bizitegi-arkitekturan ere erabilia. Material gehiegi eta egur oso garestiak. Egitura konposizio estetikoko elementu gisa.
  • Estandarizazio falta (plementeriako moduluak eta zurezko profilak). Fabrikazioa % 100 in-situ (konplikazioa). Konposizio-erreferentziako eredu gutxi daude (bilbadurak ezkutatu egiten ziren).

2.2.- HARGINTZA: Materialak, elementuak (zutabeak, kolomak, arkuak, gangak, baoak) eta teknikak (aparailu-motak)

MATERIALAK
HAREHARRIA
  • Kuartzo-harez osatua, erresistentzia beste osagai batzuen arabera
  • + burdina, bustina edo zementuaren faltarekin AHULAK
  • + kuartzo edo kaltzio karbonatuaren zementuarekin SENDOAK
  • Erraz mozten edo tailatzen da, eta gero kalzifikatzen doa, gogrtasuna hartzen
  • Konpresiorako erresistentzia ertaina (232-364 kg/dm2 )
  • Flexiorako erresistentzia handia (50-62 kg/cm2 )
KAREHARRIA
  • Prezipitazio karbonatadutaz osatua, porotasun txikiagoko harria (izotzak hareharrian kalte sakonagoak)
  • Mozten edo tailatzen da,, baina apurtzeko arriskuarekin (betak, kristalak): izotzaren aurkako ahultasuna
  • Konpresiorako erresistentzia handia (1500 kg/dm2 -ra arte)
  • Flexiorako erresistentzia ertaina (34 kg/cm2 -tik aurrera)
ELEMENTUAK
ZUTABEAK ETA KOLOMAK
  • Harrizko zutabeak kapilaritate hedadura saihesteko. Koloma dekoratiboak XVII. mendetik
ARKUAK ETA GANGAK
  • Arkuen bilakaera garaiaren arabera: puntu erdikoak eta karpanelak, XVII. mendean; Eskarzanoak, XIX. mendean.
  • Gangak ez ohikoak (sotoak, eliza egleak).
BAOAK
  • XVI. mendeko ezaugarria bao bikoitzak eta landuak. XVII. mendean uztarri artesanoak. XIX. mendean baoen errtimo eta ardatz zurrunak. Leiho txikiagoak (beira).
TEKNIKAK
  • Pikotx (picón)_XVI. mendeak
  • Armailuak_XVIII-XIX. mendeetan
  • Bujarda_XVIII-XIX. mendeetan

2.3.- IGELTSEROTZA: Materialak (pezoa, karea), elementuak (teilak, adreiluak, pezo-adobeak) eta teknikak (aparailu-motak)

MATERIALAK
PEZOA
  • Lurraren geruza begetala kenduta, buztina eta karearen nahastea. Adreiluetan ez-ohikoa. Kanporako ahula.
KAREA
  • Prozesua: kare harri zuriak erre, urmaelan murgildu (hileetan, erresistentzia) eta pasta harearekin nahastu.
  • Proportzioa: 3:1 edo 2:1, adreiluaren hauts ⅓ sebo.
ELEMENTUAK ETA TEKNIKAK
TEILAK
  • Eskuz egindakoak buztin gorriarekin (izterraren forma). Maisuen marka edo sinadurak.
ADREILUAK
  • Eskuz egindako buztin gorriarekin. Nerrua garaiaren arabera (mensiocronología) 

Entradas relacionadas: