Euskal Autonomia Estatutu Proiektuak eta Gerra Zibila (1930-1937)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB
1930eko abuztuan, Donostiako Itunaren sinatzaileak bildu ziren; baina bilera horretara ez zuten EAJ deitu, ez zirelako klerikalismoz eta kontserbadurismoz fidatzen.
Errepublika aldarrikatu zenean, Jose Antonio Agirrek “Euskal Errepublika” aldarrikatu zuen, “Espainiako Errepublikarekin federatua”. Errepublikak, beraz, autonomia lortzeko esperantzak piztu zituen nazionalistengan.
Autonomia Estatutu Proiektuak
Eusko Ikaskuntzak hilak eman zituen estatutu proiektua eztabaidatzen, eta Errepublika aldarrikatu zenean, proiektu bat aurkeztu zuten 1931ko maiatzean. Proiektuak ezaugarri hauek zituen:
- Euskal Herria estatu autonomoa izatea Espainiako Estatu Federalean.
- Euskal lurralde bakoitzaren autonomia zabala.
- Harreman ekonomikoak kontzertu ekonomikoen bidez arautzen jarraitzea.
- Euskal hiritartasuna bi urtez Euskal Herrian bizitzen lortzea.
- Euskara ofiziala zen gaztelaniarekin batera.
Proiektua hilda jaio zen, konstituzioa egin gabe zegoelako, eta ez eskuindarrek, ez EAJk, ezta ezkerrekoek ere ez zuten onartu proiektua.
EAJ eta karlistek bultzaturik, ekainaren 14an Lizarrako proiektua aurkeztu zen. Honek Eusko Ikaskuntzaren proiektuaren hainbat puntu garrantzitsu aldatzen zituen:
- Euskal Estatuaren subiranotasuna.
- Konkordatua Vatikanoarekin.
- Euskal hiritartasuna lortzeko 10 urtez bizi behar zen Euskal Herrian.
- Estatutu hori onartezina zen errepublikarrentzat.
1931ko amaieran, konstituzioa onartu eta gero, batzorde kudeatzaileei ematen zitzaien estatutu proiektua egiteko eskumena, hau da, koalizio errepublikar-sozialisten esku uztea. EAJk parte hartu zuen proiektu berri honetan, eta horrek ekarri zuen karlismoarekin zuen aliantzaren apurketa. Eta, ondorioz, behin-betiko Nafarroa proiektutik kanpo geratu zen.
Proiektu berria Gasteizen onartu zuten 1933ko abuztuan. Gerora, abuztuan, eskuindarrek gehiengoa lortu zuten hauteskundeetan, eta Euskal Estatutua bertan behera geratu zen. Horrek EAJ eta eskuindarren erabateko apurketa ekarri zuen.
Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, eskuindarrek konspiratu egiten dute estatu kolpea prestatzeko, eta ezkerrekoek Euskal Estatutua prestatzen zuten euskal nazionalismoaren leialtasuna errepublikari bermatzeko.
Gerra Zibila
Euskal Herrian, egon zen altxamendu militar baten hedapenetik dator, honezkero altxamendu hau Espainiako gainerako lurraldeetara sakabanatu zen, eta emaitza ezberdinak egon ziren.
Iparraldeko frontean, hau da, Euskal Herrian, ez ziren ondo antolatu tropa frankistei aurre egiteko, eta horrek zaildu zuen iparraldeko eremua defendatzea; gainera, ia ez zuten abiaziorik eta artilleriarik izan, eta horrek gerraren bilakaera baldintzatu zuen.
Honezkero gerra hasi zen iparraldeko frontean; hasieratik, Eusko Jaurlaritzaren eta Iparraldeko armadako Llano jeneralaren arteko harremana tirabiratsua zen. Eusko Jaurlaritzak armada autonomoa antolatzeko erabakia hartu zuen, eta honek Otxandioko inguruetan eta Gorbeia mendian jarri zituen defentsa posizioak. 1936ko azarotik aurrera, erasoa jo zuten frankisten defentsa hausteko eta Gasteizera iristeko; dena den, ez zeuden ez ondo posizionaturik ez koordinaturik, beraz, porrot egin zuten, eta 1937 arte ez zen egon ia mugimendurik.
Martxo bukaeran, Mola jeneralak erasotzen hasi zen; hasteko, Otxandio eta Elorrio eraso zituen, eta, aldi berean, zibilen aurkako bonbardaketak egiten hasi ziren, Durangon eta Gernikan. Azken honetan, alemaniarrek erabat suntsitu zuten herria. Geroago, italiar indarrak ere Lekeition sartu ziren. Frankisten eta bere aliatuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak armada erregularra sortu zuen, Agirreren agintzapean. Borroken eta gero, Francok tropak Bilbon sartzea lortu zuen. Gainera, EAJk Italiarekin hitz egin zuen errendizioa adosteko; abuztuan, Santoñako Ituna sinatu zuten.
Honen ondorioz, herriak suntsiturik geratu ziren, Bilbo ezik. Gerraren osteko lehenengo urteetan, goseteak egon ziren, eta elikagaiak errazionatzen hasi ziren. Milaka borrokalari eta buruzagi politiko atxilotu zituzten. Milaka pertsonak erbesteratu ziren, gehienbat Frantziara eta Erresuma Batura; baina, Bigarren Mundu Gerran, Latinoamerikara. Eta, azkenik, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurkako zigorra eman zen.