Euskal autonomia erkidegoko erliebea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,76 KB
Euskal autonomia erkidegoko erliebe unitate nagusien sintesia:
Euskal Autonomia Erkidegoko erliebea bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroren Sakonunea.
1.EUSKAL MENDIAK: Pirinioak eta kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorearen (Kantabriakoa)
artean kokaturik daude. Altuera moderatukoak dira(tontorrik garaienak ozta--ozta gainditzen du 1.500 metroko altuera)
; gainera ero sekundario eta tertziarioko formazio sedimentarioz osatuak daude (kareharrizkoak batez ere) orogenesi alpetarraren ondorioz altxatu eta tolestu zirenak.
Euskal Mendien baitan ondorengo unitateak bereiz daitezke:
1.1. Ur isurialdeen banalerroaren (mugalerro) iparraldean:
·Kostaldeko mendikateak: higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, Jaizkibel(549m), Ulia, Urgul, Igeldo, Mendizorrotz, oraintsuko materiaz osatuak, tertziariokoak eta altuera gutxikoak.
·Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira: aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak eratzen dira. Ekialdetik Mendebaldera ondoko mendiak azpimarra daitezke: Uzturre, Hernio mendigunea (1.072m), Pagoeta, Izarraitz (Erlo) eta Arno, Gipuzkoan; eta Bedartzandi eta Iluntzar, Bizkaian. Kareharria nagusi denez karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.
·Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean material paleozoikoz osatutako ohiko mendi egitura altxatzen da, Bortzirietako mendigunea deritzona. Bere tontor garaienak ozta-ozta 1.000m-ra iristen badira ere, (Urepel, 1.059m) itxura menditsu eta gorabeheratsua du, itsasotik gertu dagoelako eta haran jondoetatik desnibel gogorra dagoelako.
·Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean(kantabriar-mediterraniar uren isurialdea mugatzen duten mendizerren oinak), ibai arteria nagusien (Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal, Cadagua) erdiko ibilguarekin bat datorren izaera anitzeko unitate litologikoa hedatzen da.Mendi gailurrek ozta-ozta gainditzen dute 1.000 metroko altuera (Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko, Giouzkoan; Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano mendiak, Bizkaian)
1.2 Kantabriar-mediterraniar uren banalerroaren mendikatea
Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren banalerroa markatzen duen mendikatea da. Kate hori ekialdetik mendebaldera 100 bat km-an hedatzen diren mendizerrek osatzen dute. Autonomia Erkidegoa ia erditik banatzen dute eta oso ezaugarri desberdineko bi eremu eratzen dituzte, bai ikuspegi fisikotik, bai giza ikuspegitik.
Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiek osatzen dute banalerroa:
-Gipuzkoa eta Nafarroa artean: Aralarko mendizerra(Irumugarrieta 1.400m).
-Gipuzkoa eta Araba artean:
·Aratz eta Aizkorriko (Aitxuri 1.551) mandizerrak
·Urkila eta Elgea mendizerrak.
-Bizkaia eta Araba artea:
·Durangaldeko gailurrak(Anboto)
·Gorbeiako mendigunea
-Mendebaldeko muturrean: Gorobel edo Salvada mendizerra.
Ingurune honetan kareharrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.
1.3 Ur isurialdeen banalerroaren (mugalerro) hegoaldean:
·Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla mensitsuak mugatzen duen haran zabala da(iparraldean, kantabriar-mediterraziar uren banalerroaren mendikatea; hegoaldean, Araba erdiguneko mendizerrak; mendebaldean, Mendebaldeko mendizerrak) Beraien altuera 500-600m inguruko altuera du.
·Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, baina etenik gabekoak dira (Kapildui, 1.180m da gailurrik handiena). Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiak ditugu: Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteizko Mendiak eta Tuyo mendizerra.
·Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Hinbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da. Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute. Mendizerra horien artean Kuartango, Omecillo eta Gaubeako haranak dira mendizerra horien arten dauden haranak, material buztintsu bigunagoan induskatuak.
·Trebiñoko arroa: Haran zabala eta mendiz inguratua. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.
·Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dtor. 1.000m tik gorako gailurrez(Arburu 1.048m) osaturiko morfologia zaila duen eremua da. Kodes (Joar) mendizerraren magalean Santikurutze Kanpezuko sakonunea dago, Arabar mendiko gunerik zabalenetarikoa.
·Toloño-Kantabria-Kodes mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak (trantsizioko klima ozeanikoa dutenak) eta Araba Errioxakoak (klima mediterraneo kontinentalizatukoak) bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du. Palomares(1.447m) da gailurrik altuena.
EBROREN SAKONUNEA: Toloño-Kantabria-Kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebe duena.