Euskal Antzerkigintzaren Bilakaera eta Eragileak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Euskal Antzerkigintzaren Bidea

30eko hamarkadan, Bigarren Errepublikan, Hegoaldeko antzerkiak goia jo zuen; euskal antzerkiaren urrezko aroa izan zen. Antzerkiak Gipuzkoan izan zuen indar handiena eta Donostia eman zitzaion generoari bultzada.

1953tik aurrera, diktadurak ezarritako etenaren ondoren, Maria Dolores Airrek piztu zuen antzerkia Hegoaldean.

60ko hamarkadan, Euskal Herrian, ikusle burgesen gustuko lanak baino ez ziren taularatzen, eta antzerki-arloan ez zegoen azpiegiturarik gauza berriak egin nahi zituztenentzat. Unibertsitateetan pixkanaka sortu ziren konpainiek bete zuten hein batean hutsune hori. Horregatik, 60ko hamarkada horretan, antzerkiaren suspertzea antzerki-taldeei esker gertatu zen. Antzerkiaren hiriburua Donostiatik Bilbora aldatu zen.

Antzerkiaren historia egiten denean, egileen historia ere egiten da. 60ko hamarkadatik aurrera, ordea, ezin da hala-horik egin, 90eko hamarkadara arte, Gabriel Arestiz eta Bernardo Atxagaz gain, ez baita ia antzerki-idazlerik egon. Pixkanaka, antzerkigintza profesionalizatu egin da. Horrez gain, erakunde politikoen diru-laguntzaz antzoki-azpiegitura asko eraiki dira eta eskaintza ere asko ugaritu da.

Ipar Euskal Herrian ere izan dira antzerki-adierazpen garrantzitsuak. Tradiziorik luzeena Iparraldeko pastoralek dute. Hala ere, antzerki modernoa ere landu da iparraldean, batez ere talde amateurrei esker.

Euskal Oholtzako Eragileak

Mende hasieratik 1936ra arte, antzerkiaren hiru sustatzaile nagusi izan ziren: aldizkariak, Euskal Iztundea eta Euskaltzaleak elkartea. 1915ean, Donostiako Udalak Toribio Altzaga jarri zuen Euskal Iztundea izeneko antzerki-eskolako zuzendari. Errepublika-garaian A. M. Labaienek zuzendutako Antzerti aldizkarian, hilero jatorrizko antzerki-lan bat argitaratzen zen. 60ko hamarkadan, egoera aldatu zuen antzerki-lan bat taularatu zen, Buero Vallejoren Historia de una escalera, Euskal Herrian ere eragin handia izan zuena.

Gabriel Arestiren lana agertu arte, Euskal Herrian egiten zen antzerkiak ez zuen zerikusirik Europan ikus zitekeenarekin. Gabriel Aresti ateak zabaldu zizkion antzerkigintza berriari. Jarrai antzerki taldeak antzeztu zituen Arestiren lanak. Gari honetan, Piarres Larzabalen lana ere aipatzekoa da.

60ko hamarkada horretan antzerkiaren suspertzea antzerki-taldeen eskutik etorri zen. Akelarre taldeak atzerriko antzerki-lan abangoardistak ekarri zituen eta Cómicos de la Lengua-Kilikilariak Francoren aurkako jarrera argia izan zuen. 80ko hamarkadan, Cómicos de la Lengua konpainia bitan banatu zen, eta Karraka eta Maskarada sortu ziren. Antzerki-idazleei dagokienez, hazi egin da kopurua azken hamarkadetan: Xabier Mendiguren, Luis Haranburu, Junes Casenave, Karlos del Olmo, Ramon Agirre, Aizpea Goenaga, Antton Luku, Pantzo Hirigaray, Ander Lipus…

Entradas relacionadas: