Europar Batasunaren Eraikuntza: Integrazioa eta Zabalkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Europar Batasunaren Eraikuntza

1.1 Integrazio-prozesua. Itunak

a) Eratze-itunak

Pariseko Ituna (1951): IAEE sortu zen. Merkatu bateratua: Frantziak, Alemaniako Errepublika Federalak, Italiak eta Beneluxeko herrialdeek (Belgika, Herbehereak, Luxenburgo).

Erromako Ituna (1957): IAEEko estatuek:

  • EEE: Merkatu bakarra edo pertsonen, salgaien, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askea ezarri. Nekazaritza eta garraio-politika bateratua ezarri, politika ekonomiko eta sozialak koordinatzea finkatu.
  • Euratom: Ikerketa eta industria nuklearra helburu baketsuekin garatu eta erregai nuklearren merkatu bateratua sortu nahi.

Bat-egite Ituna (1965): Europako Erkidegoak eratu, bertako erakundeak osatu.

b) Eratze-itunen aldaketak

Europako Agiri Bakuna (1986): Eratze-itunen lehenengo eraldaketa. Oinarriak:

  • Europako Parlamentuaren agintea handiagotu.
  • Europako Erkidegoko legeria onesten parte hartu.
  • Dinamismo txikiko eskualdeetara bideratutako funtsak handiagotu.
  • Merkatu bakarraren erabateko funtzionamendua 1993 finkatu.

Maastrichteko Ituna (1992): Europar Batasuna sortu. Zutabeak:

  • Estatuek ekonomia eta diru-batasuna ezartzeko.
  • Atzerriari eta Segurtasunari buruzko Politika Bateratua.
  • Justizia eta Barne Arazoak.

Amsterdameko Ituna (1997): Maastrichteko ituna ebaluatu eta berrikusi. Zutabeak:

  • Parlamentuaren eskumenak, enplegua eta herritarren eskubideak indartzea.
  • EBn kide berriak sartzeko aukera zabaldu, lankidetza indartuak onartu.

Agenda 2000: Helburuak:

  • Batasuna indartzea.
  • EB hedatzea.
  • Batasunaren barruko politikak hedatzea eta finantzatzea.

Nizako Ituna (2001): Amsterdameko ituna ordeztu. Erakundeak eta erabakiak hartzeko sistema eraldatu. Eratze Itun berria egitea erabaki, Europako Konstituzioa. Frantziak eta Herbehereek Konstituzio horri ezetz esan zioten eta Europar Batasunean krisia sortu, eraldatze itun berria ezarri.

Lisboako Ituna (2007): Erromako Ituna eta Maastrichteko Itunak eraldatu. EBren batasun politikoan eta ekonomikoan sakondu. Hobekuntzak:

  • EBri nortasun juridiko bakarra eman.
  • EBren eta estatu kideen eskumenak argitu.
  • EBren eraginkortasuna hobetu.
  • Demokrazia handiagotu.
  • Integrazioa handiagotu.
  • EBk kanpoan zuen eragina hobetu.
  • Eskubideak eta askatasunak eta elkartasuna indartu.
  • Estatu batek Europar Batasuna negoziazioen bidez uzteko aukera ezarri.

1.2 Zabalkuntza-prozesua

Europa bateratuko kideen kopurua seitik hogeita zortzira zabaldu. Sartzeko betekizunak: sistema demokratikoa izatea, funtzionatzen duen merkatu-ekonomia, ezarritako betebeharrak betetzeko gaitasuna.

  • 1951-1957: Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala, Italia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo.
  • 1973: Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua.
  • 1981-1986: Grezia, Portugal eta Espainia.
  • 1990: Alemania batua.
  • 1995: Suedia, Finlandia eta Austria.
  • 2004: Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Zipre, Malta.
  • 2007: Errumania, Bulgaria.
  • 2013: Kroazia.

Entradas relacionadas: