Etxepare, Leizarraga eta Lazarraga: Euskararen lehen urratsak XVI. mendean
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,26 KB
Gizartea eta ekonomia: Aldaketa garaia
- Gizarte feudala gainbeheran, burgesia indartu zen.
- Merkataritzaren garapena eman zen.
- Estatu nazionalak eratu ziren.
Euskal Herrian
- Hiriak indartu ziren eta Ahaide Nagusiek boterea galdu zuten (Gogoratu Bereterretxen khantoria, XV. mendean).
- Kaparetza edo hidalgotasun unibertsala: foruak, soldadutzaren eta zergen salbuespena, norbanakoaren eskubide politikoak.
- Estatuen lehiak Euskal Herriaren banaketa ekarri zuen. Nafarroako erresumaren galera.
Kultura eta artea
- Errenazimentua Italian sortu zen: Florentzia, Erroma eta Venezia.
- Artistek estilo gotikoa gaitzetsi eta iturri klasikoetara jo zuten.
- Giza ikuspegi berria: teozentrismoaren lekuan humanismoa.
- Doktrina eskolastikoa alde batera utzi eta jakintzaren iturrietara jo zuten, hortik gero erreforma protestantea etorri zen.
- Inprenta oso garrantzitsua izan zen ideia berriak zabaltzeko eta liburuak jende gehiagorengana iristeko.
XVI. mendea: Etxepare
XVI. mendean, lehen aipatuez gain:
- Europan herri hizkuntzek latinaren lekua hartu zuten.
- Albreteko Joanak, Nafarroako erreginak, erreforma protestantea zabaltzeko ahaleginean, euskarazko itzulpenak agindu zituen (Leizarraga).
- Trentoko kontzilioaren ondoren (1545-1563), Elizaren jokabidea zorroztu zen.
Beste bi idazle handi
- Lazarraga: 2004 arte euskaraz idatzi zuenik ez genekien.
- Leizarraga, apaiz protestantea, Testamentu Berriaren itzulpena:
- Erreginaren aginduz, erreforma protestantea zabaltzeko asmoz.
- Bere hizkuntza eredu landuak ez zuen jarraipenik izan.
Bernat Etxepare
Linguae Vasconum Primitiae: Euskaldunen hizkuntzaren hastapenak, euskaraz argitaratutako lehenengo liburua (1545).
Bernard Leheteri zuzendutako sarreran
Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta hetan izan baita, eta baita, zienzia guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ezten asaiatu bere lengoaje propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera, zeren ladin publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela. Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik, ezein reputazione bage, eta berze nazione orok uste dute ezin deus ere eskriba daiteiela lengoaje hartan, nola berze orok baitute eskribatzen berian.
Bernat Etxepare
- Donibane Garazi ondoan (Sarrasketan) jaioa, 1475 inguruan.
- Eiheralarreko erretore.
- Biarnon espetxeratua.
- Trentoko Kontzilio aurreko apaiza, errealismo handikoa.
Linguae Vasconum Primitiae
- Bordele, 1545.
- Lehen liburua izanik, kalitate handikoa.
- Herri poesiaren eragina: Gaietan, hizkeran, bertsogintzan.
- Bere helburua eta poza euskara mundura zabaltzea.
- 15 silabako bertso-lerroak: 4/4//4/3.
- Kantatzeko sortuak izanik, silabek ez dute garrantzi handirik.
- Garazi inguruko mintzaira.
- Liburuak 15 poema ditu, lau sailetan banatuak.
Gaiak
Erlijioa
- I eta II poemak, liburuko luzeenak.
- Gehiena Ama Birjinari eskainia.
Maitasuna
- III-XII, gizon-emakume arteko maitasuna.
- Modu bizi eta errealista.
Autobiografikoa
XIII.a, gorabehera politikoengatik kartzelan egin zuen egonaldia.
Euskara
XIV eta XV, euskal hizkuntzaren gorazarre sutsua.
Erlijioa
- Zutabe nagusia beldurraren teologia: kristauak heriotzaren ondoren epaia jasoko du, saria edo zigorra.
- Ama Birjinak garrantzia du, kristauaren laguna da.
- Iudizio jenerala: munduaren amaiera, deskribapen indartsua.
Amodioa
- Maitasun platonikoa eta erreala.
- Hitako Artziprestearekin konparatu izan da formaren aldetik, baina Etxeparek beste mundu-ikuskera bat erakusten du.
- Biak Trento aurreko apaizak dira, gai hauek lantzeko askatasun handiagoa zuten.
- Amodiozko poemen gaiak:
- Gizon-emakumeen harremanak naturaltasunez eta errealismoz emanak.
- Damarenganako maitasuna era erromantikoan.
- Damaren urruntasunak sortzen duen sufrimendua.
- Maitatua ez den poetaren atsekabea.
Euskara
- Bi kantu: Kontrapas eta Sautrela.
- Euskararen gorespena eta poza, azkenik inprimatu baita.
- Poema laburrak, arinak eta dantzatzeko eginak.
- Leloa dute.
- Kontrapas:
- Neurria: 8-/7a/8-/7a.
- Leloa: Heuskara / ialgi adi kanpora (plazara, mundura...).
- Sautrela: Neurria: 4/4//4/3. Leloa bukaeran: Etai lelori bai lelo leloa zarai leloa. / Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.
XVII. mendea: Giro erlijiosoa
Kontrarreforma, Trentoko Kontzilioa
- Protestanteen erreformaren aurrean, katolikoen erantzuna.
- Trentoko Kontzilioak Erdi Aroko liberalismoari mugak jarri zizkion.
- Trentoko Kontzilioa (1545-1563):
- Dotrina zabaltzeko herri hizkuntzen erabilera bultzatu zen.
- Elizaren hierarkia inposatu zen.
- Elizako erritoetan latina nagusitu zen.
- Morala eta ohiturak estutu ziren. Sorgin ehiza (Pierre de Lancre, 1609).
Giro ekonomikoa
- XVI. mendean Espainiaren nagusitasuna: itsasontzi flota handienak zituen, burdina eta egurra baitzuten.
- XVII. mendean, “La armada invencible”k porrota egin ondoren, Frantziak lortu zuen nagusitasuna.
- Ondorioz, Lapurdin itsasontzigintza, arrantza eta merkataritza loratu ziren.
- Horrek aberastasuna ekarri zuen, burgesia sortu zen, eta kulturak indarra hartu zuen.
Kultur giroa
Trentoko Kontzilioaren ondorioz, kristau ikasbidea euskaraz zabaldu zen.
- Honek erlijiozko liburuen beharra sortu zuen.
- Helburu horrekin zenbait apaiz, mediku eta intelektualen mugimendua sortu zen: Sarako Eskola.
Sarako Eskola
Donibane Lohitzune, Sara eta Ziburuko idazle taldea, apaizak gehienak.
- Helburu nagusia erlijioa euskaraz zabaltzea zen.
- Talde kontzientzia bazuten.
- Axular gidari izan zuten.