Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,05 KB

Morala eta etika:


Hizkera arruntean sinonimotzat hartzen diren arren, filosofian, bi hitz horiei Esanahi desberdinak ematen zaizkie.

Etika:

  etika morala zer den aztertzea eta ekintza Onak ekintza txarretatik bereizteko irizpideak ematea helburu duen filosofiaren Esparrua da.

Morala:

esanahi desberdinak ditu, alde batetik, morala Egitura gisa uler daiteke, zentzu horretan esan dezakegu pertsona guztiok izaki Moralak garela. Bestetik morala eduki gisa uler daiteke, pertsonok hainbat arau Balio eta printzipioren arabera bideratzen dugu gure jokabidea, eta horrela Bizitzeko modu bat aukeratzen. 

Ekintza morala:

Aristotelesek Errurik gabeko ezjakintasuna eta ezjakintasun erruduna bereizi zituen eta esan Zuen subjektua ez dela erantzule errurik gabeko ezjakintasunez jokatzen Duenean, baina bai, ordea, ezjakintasun errudunez diharduenean.

Kanpoko askatasuna:

nahi Dugun tokira joateko eta egoki deritzogun moduan jokatzeko aukera izatea da. Askatasun hori galdu egin daiteke (espetxeratutakoan). Kanpoko askatasuna Gutxi-asko zabala izaten da, gizarteko esparru juridikoa eta politikoa nolakoak Diren.

Barneko askatasuna:

norberari dagozkion gauzei buruz bakoitzak Bere erabakiak hartu ahal izatea da, gauza bat edo bestea nahi izateko Askatasuna. Barneko askatasuna morala da. 

Heldutasun morala:

kantek Esan zuen heldutasun morala heteronomia moralean hasten eta autonomia moralean Amaitzen den prozesu batean eskuratzen dela. Ideia hori oinarri moduan hartuta Lawrence Kohlberg-ek hiru maila bereizi zituen:

Maila aurrekonbentzionala

Maila horretan norberaren interesak asetzen dituena edo komeni zaiona hartzen Du gizabanakoak bidezkotzat, eta arauak eteteak izan ditzakeen ondorioengatik (zigorrak edo sariak) betetzen ditu arauak, ez beste ezergatik. Maila Konbentzionala:  maila horretan Dauden gizabanakoentzat, norberaren gizarteko legeekin bat datorrena da Bidezkoa. Gizabanakoa giza talde bateko kidetzat du bere burua, eta gizarte Horren arauak eta printzipioak onartzen ditu.

Maila postkonbentzionala:

maila Horretara heldu den gizabanakoa gai da printzipio moral unibertsalak gizarteko Arauetatik bereizteko, eta norberaren kontzientziaren arabera mundu Osoarentzako lotesleak liratekeen printzipioei jarraiki jokatzen du.

Sokrates:

Sokratesek defendatu zuen zoriontsu izateko, ezinbestekoa dela ongi jardutea, Eta ongia eginez ikasten dela ongi jarduten, baita ere defendatu zuen ez Dagoela nahita gaizki jokatzerik. Bertutea ezagutzen duenak haren arabera Jokatzen du, eta gaizki ari denak ezjakintasunagatik jokatzen du gaizki. Jarrera hori intelektualismo moral deritzo.


Eudeomonismoa:


Filosofo eudemonisten ustez, zoriontsu izateko gizakiak berezkoak dituen Helburuak lortu behar ditu. Filosofo eudemonista garrantzitsuenetako bat Aristoteles izan zen. Aristotelesen ustez, zoriontasuna da giza bizitzaren Azken helburu naturala. Hauek esaten zuten zoriontasuna ontasun perfektua dela, Eta berez nahikoa den ontasuna dela eta baduenak besterik nahi ez izateko Modukoa.

Zinismoa:

filosofo ziniko ezagunena Diogenes Sinopekoa Izan zen eta antzinakoa zen. Zinikoek ziotenez, zoriontasuna gizabanakoaren Askatasun erradikalean datza, gizarteko arau eta erakunde guztien gainetiko Askatasunean, zehatzago esateko. Zoriontsu izateko beharrezkoa da nork bere Burua aski izatea, eta hori aszetismoaren bidez eta nork bere burua menderatuz Lortzen da.

Estoizismoa:

Zenok zitikoak sortu zuen . Estoikoen Ustez, naturaren arabera bizi dena da jakintsu, eta ondorioz, zoriontsu.Naturaren arabera bizitzea zer den jakiteko Ezinbestekotzat jotzen zuten kosmosaren ordena zein den aurkitzea. Zoriontasun-iturri bakarra lasaitasuna da, bere patua onartzen ikasi duenaren izukaiztasuna. Beraz, estoizismoa, doktrina filosofiko bat izateaz gain, bizitzeko etengabeko Jarrera bat ere bada.Zeonez gain, Filosofo estoiko ezagunenak Krisipo Solikoa, Seneka, Epikteto eta Marko Aurelio Izan ziren. 

Kant:


ontasuna  material deitu zien bere aurreko etikei, Onaren materia edo edukia zein zen adierazten dutelako. Beraren ustez, Nahimenak autonomoa izan behar du.

Inperatibo hipotetikoa:

Helburu jakin bat lortu nahi duten pertsonak soilik behartzen dituzte. Agindu Hipotetikoek “x nahi baduzu y egin behar duzu” forma dute eta x lortu nahi Dutenek baino ez dute bete behar agindua.

Inperatibo kategorikoek:

Mundu osoa eta baldintzarik gabe behartzen dute. Agindu kategorikoek “x egin Behar duzu (edo ez duzu x egin behar)” forma orokorra dute. Alegia, agindu Kategorikoek baldintzarik gabe agintzen dute, trukean ezer eskaini gabe.

Gizartea antolatzeko moduak:


Tribala: talde tribalak komunitate txikiak dira, Familia-loturetatik abiatuta egituratuak eta iraupeneko ekonomia izan ohi dute. Esklabista: gizarte esklabistak komunitate tribalak baino askoz Handiagoak dira eta haietan funtsezko ekoizpena esklaboen esku egon ohi da. Feudala: Gizarte feudalak ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratutako Jauntxo feudalen eta buruzagi militar eta politikoen inguruan egituratutako Gizarteak dira. Modernoa: gizarte modernoek industria eta merkataritza Garatuak dituzte, eta estatu nazionala da haien antolaketa politikoaren muina.

Estatu Modernoaren ezaugarriak:

lurralde jakin batean gizarte bizitza Arautzeko eta antolatzeko ahalmena duten erakundeen multzoa da. Estatua, Egitate politiko subiranoa eta inpertsonala da. Estatuak indar armatuak, Administrazio publikoa, justizia sistema eta polizia biltzen ditu bere barnean. Max Weber-en arabera estatua bortxa legitimoaren erabileraren monopolioa duen Egitatea da.

Estatua eta nazioa:

estatua eta nazioa ez dira gauza Bera. Badira munduan hainbat nazio estatu bat osatzen ez dutenak, eta gainera Horietako askok ez dute estatu bat osatzeko borondaterik aldarrikatzen. Nazio Batek estatu bat osa dezake, nazio gehiago biltzen dituen estatu baten osagaia Izan daiteke edo estatu desberdinetan zatitua egon daiteke. Dena den, estatu Askok nazio-estatu izaera aldarrikatzen dute. Nazioen izaerari dagokionean bi Ikuspegi desberdin daude: batzuen ustez nazioa asmaketa historikoa da eta beste Batzuen ustez nazioa errealitate objektiboa da.

Legitimazioa:

Boterea edo agintea zilegi egiten duen prozesuari esaten zaio.  Historian zehar era desberdinetako argudioak Erabili izan dira boterea legitimatzeko asmoz. Argudio horiek hiru taldetan Saila daitezke: argudio teologikoak: zenbaiten arabera, jainkoek hala Nahi izan zutelako sortu zen botere politikoa. Argudio naturalistak: Hauen ustez, gizakiak berezkoa du botere politiko baten menpe bizi beharra. Argudio Funtzionalistak: hainbat filosofok, Hobbes-ek eta Weber-ek besteak beste, Argudiatu dute botere politikoa gizarte gehienetan edo guztietan dagoela, gizarteko Kideentzat erabilgarria eta onuragarria baita agintari politiko bat ordena Sozialaz eta bizikidetza baketsuaz arduratzea.



MENDERATZE MOTA

LEGITIMAZIO MODUA

ADMINISTRAZIOA ANOTLATZEKO MODUA

Karismatikoa

Liderraren edo buruaren ezaugarriak ditu oinarri.

Egitura txikia eta ezegonkorra, jarraitzaileek edo Aldekoek babestua.

Tradizionala

Ohiturek eta tradizioak bermatzen dute agintea.

Legegilearen mendekoak edo berak ordaindutako pertsonak; Nolabaiteko autonomia dute.

Arrazionala

Agintea legezko prozeduren bidez justifikatzen da; Prozedura horiek agintea nolaera daitekeen zehazten dute.

Burokrazia: aginte formala erakunde hierarkikoaren Gailurrean dago.

Iusnaturalismoa vs positibismo juridikoa


Legeen jatorriari eta izaerari dagokionez, hainbat ikuspegi desberdin Sortu dira historian zehar. Ikuspegi horietako bat iusnaturalismoa da. Iusnaturalismoaren Aldekoen ustez, bada zuzenbide natural bat, estatuen zuzenbidea baino Lehenagokoa edo garrantzitsuagoa dena. Positibismo juridikoaren aldekoek Ez dute lege naturalik onartzen. Haien esanetan ez dago positiboa ez den beste Zuzenbiderik, arauak argi eta garbi zehaztuta daudenean baino ezin baitaiteke Jakin zeri men egin.

Entradas relacionadas: