Estatuaren lege organikoa testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

20. Testua. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA


Testu historiko, politiko eta juridikoa, lehenengo mailako iturria. Egilea Gobernua (Francisco Franco) eta hartzailea herria. Testu publikoa da, Boletín Oficial del Estado aldizkarian argitaratuta 1967.01.11n.

Ulermena:

Aurre-hitzean esaten den moduan, “Estatuaren Lege Organikoa” izeneko hau, frankismoan zehar ezarritako aurreko lege nagusi guztiak bildu eta osatzera bideratutako legea izango zen. Ondoren, honakoak dira testuak jasotzen dituen ideia nagusiak: (1.I.

art

) Espainiar nazioa erresuma gisa berresten da, Estatua bere erakunde gorena delarik.(2.I.Art.) Burujabetzanazionala bakarra, zatiezina, ordezkaezina eta besterenganaezina da. (2.II.Art.) Estatuaren sistema instituzionala botere batasunean oinarrituta egongo zen. (3.Art.) Estatuaren helburuak: gizon eta lurren arteko batasuna babestea; Estatuaren segurtasuna, independentzia eta batasuna babestea Mugimendu Nazionalaren Printzipioak jarraituz. (6.Art.) Estatu Buruaren ahalmenak: nazioaren ordezkari gorena; subiranotasun nazionala berak ordezkatu zuen; botere guztien arduraduna; Mugimendu Nazionalaren burua (alderdi bakarraren burua); Erreinuko Funtsezko Legeen zaintzailea, Armada guztietako buruzagi gorena; legeak egiteko (legegilea) eta betetzeko (betearazlea) ahalmena; bere izenean justizia aplikatzen da (epaitzekoa); esparru judizialean grazia eskubidea eduki zuen; enplegu publiko eta ohoreak emateko ahalmena; nazioarteko ordezkari diplomatikoekiko harremanak, ... (14.I.Art.) Gobernuko presidentea espainiarra izan beharko zen eta, Erreinuko Kontseiluak hirukote batetik proposatuta, Estatu buruak aukeratua izan behar (buruzagitza bi pertsonen artean banatuta). Laburbilduz, Francisco Francok botere guztiak biltzen zituen bere baitan (baita Gobernuburua izendatzearena ere), eta biziarteko Estatuburua izango zen.

Testu-ingurua:

Estatu Frankistaren egitura juridikoa, Gerra Zibilean bertan hasi eta hurrengo urteetan garatutako hainbat legeren bitartez gauzatu zen prozesua izan zen. Liberal demokratikoak ziren estatuen aurrean (Mendebaldeko Europa eta USA nagusiki) Erregimen frankista legitimatu nahian, eta batez ere nazioarteko bere bakartzetik (autarkia garaia atzean utzita) atera eta haiekiko merkataritza hartu-emanak areagotzeko asmoz, Francok bere erregimenari halako gutxieneko demokrazia itxura eman nahi zion lege horien guztien bidez: Erreinuko Oinarrizko Legeak eta Lege 


Organiko hau ere bai, 7.A eta azkena izango den honen bidez ere. 
Itxura hori emateko, demokrazia liberaletan ohikoak diren berariazko hitz edo kontzeptu batzuk erabiliz erdietsi gura zuen, nahiz eta benetan hitz hutsak ziren berarentzat, edo bestela termino horien zentzua bihurritu egiten zutelarik (Gorteak, Lan-forua edo eskubide-multzoa, Erreferenduma, Herria, Subiranotasun nazionala, Espainiarren Forua edo eskubide-multzoa, ...). 
Haatik, horrekin batera, nabarmenki zera lortu nahi zuen: arlo politikoan sistema bera, frankismoa, funtsean ezertan ez aldatzea, eta bere oinarriak tinko ezartzea, erregimena iraunarazteko baita Francoren heriotzaz harago ere. Halaxe, lehen aldiz bereizi egiten ziren Estatuburu eta Gobernuburu ardura edo karguak. Izan ere, 1972a arte biak Francoren esku geldituko ziren. Urte horretan, Francoren gaitasuna eta osasuna okerragoak zirelarik, Luis Carrero Blanco (bere eskuineko eskua, eta bera baino frankistagoa) izendatuko zuen Gobernuburu. Francoren heriotzatik 3 urtera, nahiko garbi zegoen izendapen horren helburua: frankismoak irautea Francoz harago; Zegoeneko, Juan Carlos izendatua zegoen Espainiako Erreinuko ondorengo Estatuburu bezala, eta baita Mugimendu Nazionalaren Printzipioekiko leial eta zintzoa izango zela zin eginda ere. 1973an ETAk Carrero Blanco hil zuen Madrilen (Operación Ogro), eta hein batean plan horiek zapuztuta gelditu ziren. Bere ordez, Francok Arias Navarro izendatu zuen Gobernuburu, eta honek edukiko zuen ardura hau Franco hil eta Trantsizio garaia heldu arte, harik eta 1976an, egoerak behartuta honek dimisioa aurkeztu eta Juan Carlos I.Ak, Adolfo Suarez Gobernuburu izendatu zuen arte. 

Testu honen garrantzia


Lege honetan bildu zituen Oinarrizko Legeak aldaketa inportante batekin: une horretara arte berak mantendu zuen botere osoa eta handik aurrera buruzagitza bi pertsonen artean banatuta geratuko zen. 

Entradas relacionadas: