Espainiako trantsizioa: Ekonomia-hazkundea eta gizarte-aldaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB
Espainiako trantsizioa: Ekonomia-hazkundea eta gizarte-aldaketa
1. Trantsizioaren hasiera: Monarkia berri bat
Lege horrek monarkiak Mugimenduaren printzipioei jarraituko ziola bermatzen zuen. Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen, berak legitimatua. Juan Carlos Borboikoa Espainiako printze izendatu zuten, eta Francori eta Mugimenduaren Oinarrizko Legeei leialtasuna zin egin zien. Monarkia sortu zen, eta Francok dena ondo lotuta utzi zuen.
2. Ekonomia-hazkundea eta gizarte-aldaketa
Teknokraten gobernuak hartutako erabaki liberalizatzaileei esker, ekoizpen-sistema eraldatu zen, eta espainiarren bizi-maila igo zen. Hazkundea faktore hauek lagundu zuten: herrialde garatuek Espainiako langile-soberakinak hartzea eta Espainian dirutza inbertitzea, baita dibisak eta turistak Espainiara heltzea ere.
2.1. Ekononomiaren egonkortasuna
Lege Dekretuaren bidez, egonkortasunerako plana izenarekin, Espainiako ekonomia Europako herrialdeen ekonomian integratzeko apustua egin zuten. Helburu nagusia ordainketa-balantza orekatzea zen. Horretarako, neurri hauek hartu zituzten:
- Moneta eta zerga-erreformak: sektore pribaturako kredituak mugatu, publikoetako zergak kendu, eta gastu publikoa kontrolatu eta murriztu.
- Merkataritza-neurriak: pezeta debaluatzea eta truke-tasa bakarra eta erreala finkatzea.
Hasieran, bizi-baldintzak okerrera egin zuten: soldatak jaitsi, zergak igo, langabezia handitu, lan-orduak murriztu, enpresak itxi, eta atzerriko emigrazioa handitu. Ondorio positiboak, ordea, hauek izan ziren: inflazioari eustea eta industria-esportazioak handitzea.
2.2. Garapen planak
Sektore publikoa planifikatzeko eta sektore pribatua bideratzeko, hiru plan jarri zituzten martxan. Lehen biak ez zuten helbururik lortu. Hirugarrena martxan jarri zenean, petrolioaren krisiak eten egin zuen. Krisiaren ondorioz, hazkundea moteldu eta langabezia handitu zen. Plan hauek eraginkortasun txikikoak izan ziren:
- Planak industriara bideratu ziren batez ere (automobilgintza, siderurgia, sektore kimikoa), baina baliabideak eremu seguruenetan eta errentagarrienetan inbertitu zituzten.
- Tren eta errepide bidezko garraioaren hobekuntzak ez ziren nahikoak izan hutsuneak konpontzeko. Inbertsioa eremu garatuenetara eta jendeztatuenetara bideratu zen.
- Planak huts egin zuten produktuak banatu eta merkaturatzeko alorrean, eta enplegu-sorkuntzan ere.
Garapen-planak garrantzitsuak izan ziren ekonomia-hazkuntzarako, baina ez erabakigarriak. Arrakastaren gakoa hauek izan ziren: Europan zegoen ekonomia-ziklo ona aprobetxatzea, merkatua liberalizatzea eta atzerriko inbertsioari irekitzea. Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten, eta Espainia Europara hurbiltzen hasi eta nazioarteko ekonomian sartu zen. Espainiako produktuak eta langile-soberakinak esportatzeko aukera izan zen.
Europarrek bizi-maila ona zuten, turismoak eragin handia zuelako. Emigratzaileek bidalitako dirua eta turismoaren bidezko diru-sarrerak funtsezkoak izan ziren ordainketa-balantza defizitarioa orekatzeko. Atzerriko inbertsioa funtsezko elementua izan zen garapenerako. Industria errentagarrienetan inbertitu zuten, eta teknologia berriak iritsi ziren. Turismoa, emigrazioa eta inbertsioak izan ziren Espainiako garapenaren faktore nagusiak.
Espainiako hazkunde-erritmoa oso bizia izan zen, eta aldi luzea ere bai. Nazio-errenta hirukoiztu egin zen, eta Espainia herrialde industrializatu bihurtu zen. Nekazaritza-ekonomiatik industria-ekonomiara aldatzearen ondorioz, lehen sektoreko biztanleriak bizkor egin zuen behera.
2.3 Gizarte aldaketak eta ideologikoak
Garapenak espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen. Espainia herrialde hiritartu, industrializatu eta irekiagoa bihurtu zen. Bizi-maila hobetzearen ondorioz, kontsumismoa sortu zen; emakumeak lan-merkatuan sartzen hasi ziren; ikasleen kopurua handitu zen; eta espainiarren gizartea eta erlijioa toleranteagoa bihurtu zen.
2.3.1 Migrazio-prozesua
Ekonomia-aldaketaren ondorioz biztanleriak gora egin zuen; jaiotze-tasak gora egin zuelako eta heriotza-tasa txikiagoa zelako. Demografia-hazkundeak eta aberastasunen banaketa desorekatuak migrazio-prozesua areagotu zuten. Gerraostean, prozesu hori eten egin zen, politika eta kontrolagatik. Hamarkadaren amaieran, ordea, erregimenak emigrazioa sustatu zuen, nekazaritzako langileak industria eta zerbitzuetara alda zitezen. Errenta baxuak zituzten biztanleek emigratu egin zuten landatatik, bizi-baldintza hobeen bila.
Emigratzaileek bi bide hauetara jo zuten: barne-migrazioak eta Europako herrialdeetara joatea. Kanpo-emigrazioa onuragarria izan zen erregimenarentzat, ez baitzen denentzat enplegua sortzeko gai.
Emigratzaile gehienak itzuli egin ziren, eta beste batzuk harrera-herrialdeetan gelditu ziren. Migrazio-mugimenduak ondorioak izan zituen hiritartze-prozesuan. Landa-eremuak oso azkar despopulatu ziren, eta hiriak oso erritmo bizian hazi ziren, askotan antolamendurik gabe. Etxebizitza-eskariaren ondorioz, eraikuntza sektore dinamikoa bihurtu zen, baina desordenatua eta gutxi kontrolatua. Emigrazioaren ondorioz, biztanleriaren banaketa aldatu zen, eta giza ondorioak ere izan ziren: familiak banatzea, gabeziak... baina nekazaritzaren modernizazioa ere areagotu zen.