Espainiako industria inguruak gaur egun
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,6 KB
5.4 GAUR EGUNGO INDUSTRIA-KOKAPENA
5.4.1 Kokapenerako gaur egungo faktoreak
Hirugarren Industria
Iraultzako aldaketen eraginez, beste faktore batzuek pisua lortu dute
-Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, lehengaiak garraiatzea merkea delako eta energia elektrikoa garraiatzea erraza delako. Era berean, kontsumo-merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du, garraioak eta komunikazioak hobetu direlako eta globalizazioaren barruan SALMENTA-INGURUAK zabaldu direlako.
-Garraio eta komunikazio-sistema onak eta eskulana izatea garrantzitsua da, bi motatakoak, hots, prestakuntza txikikoa eta profesional kualifikatuak beharrezkoak dira.
-Gaur egungo kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea dira. Berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea funtsezkoa da gaur egungo industrien LEHIAKORTASUNERAKO. Beraz, batzuk, batez ere goi-teknologiakoak, PARKE TEKNOLOGIKOETAN kokatzen dira, hau da, ESKU KUALIFIKATUA, IKERKETA-ZENTROAK, AZPIEGITURA TELEMATIKOAK eta ZERBITZU AURRERATUAK dituztenetan.
Lurraldeak ere garrantzi gero eta handiagoa du industria kokatzeko, bertan ezarritako enpresei lehia-abantailak ematen dizkienean
5.4.2 Gaur egungo joerak: hedapena eta pilaketa
Adierazitako aldaketek industria kokatzeko joerak aldatu dituzte: industria ESPAZIO PERIFERIKOETARANTZ hedatzen ari da, eta, aldi berean, inguru HIRITAR eta industrial garatuenek erakargarriak izaten jarraitzen dute.
A) Industria ESPAZIO PERIFERIKOETARANTZ hedatzen ari da, faktore hauengatik:
-Industria-pilaketa handiek arazoak dituzte, gehiegizko pilaketaren ondorioz, lurzorua, ekipamenduak eta azpiegiturak garestitzea; lan-gatazkak eta ESKULANAREN PREZIO GARESTIA HANDIAGOTZEA eta ingurumena apurtzea. Hori dela eta, industria kostu txikiagoak dituen inguruetan ezarri ohi da.
-Hobekuntza teknologiko eta garraioen hobekuntzei esker industria ABANTAILAK DITUZTEN ESPAZIOETAN, koka daiteke.
-Deskontzentrazioak edo deslokalizazioak sektore helduetan izan du eragin handiena. Teknologiari dagokionez, ez dute asko eskatzen, eta baliabide eta eskulan asko kontsumitzen dute. Sektore horiek ESPAZIO PERIFERIKOETARA mugitu ohi dira, bertan ekoizpen-kostuak murriztu ditzakete eta: herrialde azpigaratuetara, hain zuzen ere.
Hala ere, kontuan hartu behar da, batzuetan, TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAK deslokalizazioa geldiarazi dezakeela.
b) Espazio zentraletako industria-pilaketa MANTENDU egiten da, horietan teknologia berrien sektoreak ezarri ohi dira zerbitzu eta azpiegitura aurreratuak eskatzen dituztenak. Modu horretan, gaur egungo egoera KONPLEXUA da, industria-ZENTROEN erakarpen-indarrarekin batera, PERIFERIETARA hedatzeko indarrak gehitu dira eta.
5.5 GAUR EGUNGO INDUSTRIA-INGURUAK
Espainian, industria-kokapenak, gaur egun, LURRALDE DESOREKA HANDIAK ditu.
Industriaren banaketa espazialean dauden aldeak beste lurralde-desoreka batzuen iturria dira: biztanleriaren banaketa, aberaztasuna, azpiegituren, ekipamenduen eta zerbitzuen hornikuntza. Horiek guztiek Espainian gutxien industrializatuta dauden eskualdeetan ERAGIN TXARRA izan dute.
5.5.1 Industria-inguru garatuak
Madrileko eta Bartzelonako metropoli-inguruetako espazio zentralak dira. Espainiako industriaren zentro nagusiak dira. Oraintsuko bilakaeran, INDUSTRIA-SEKTORE HELDUAK hondoratu edo birmoldatu egin dira eta industria suspertu da.
Horren guztiaren eraginez, industria TERTZIARIZATU egin da, industria eta enpresa-parkeak agertu dira.
5.5.2 Hedatzen ari diren industria-inguruak eta ardatzak
Zenbait mota bereiz daitezke:
A) Metropoli-koroek, hirien periferian, BIRMOLDAKETA-prozesuan dauden industria- Inguruak dituzte
-Kasu batzuetan industria tradizionalak dira, kostuak murriztu eta hirian okupatzen zuten lurra salduta negozioa egin nahi dute. Industria horiek industria-poligonoetan ezartzen dira, komunikabide nagusien zehar.
-Beste kasu batzuetan, koroek enpresa berritzaileak erakartzen dituzte eta parke teknologikoetan ezartzen dira.
b) Hiri-inguruko zerrendak, hiri espazioaren eta landa-espazioaren arteko transtsizio-aldean, oso erakargarriak dira, industria berriak ezartzeko. Oro har, industria txikiak, gutxi kapitalizatuak dira, eta prestakuntza txikiko eskulan malgua behar dute. Nabe atxikiak dituzten poligono txikietan kokatu ohi dira.
C) Industria-garapeneko ardatzak KOMUNIKABIDE NAGUSIEN ZEHAR ezartzen dira
-Nazioan, ardatz nagusiak EBROKO HARANEKOA eta MEDITERRANEOKOA dira. Autobide-sarearen bidez Europako hegoaldearekin lotuta daude, eta beraz, nazioko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte.
-Eskualde mailan ardatz batzuk garatu dira, hala nola Madrilen inguruko sarea eta barruko ardatzak.
D) Ondo komunikatutako landa-inguruetan ere industriak ezarri dira
-Oro har, industri txikiak, gutxi kapitalizatuak dira, eta prestakuntza txikiko eskulan merkea eta malgua behar dute (lantegi txikiak).