Espainiako Historia Garaikidea (1874-1936)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB
Borboien Berrezarkuntza (1874-1931)
Alfonso XII.aren erreinaldia (1874-1885)
1. Pravia: 1874an Espainiako I. Errepublika desegin zuen generala.
2. Alfonso XII.a: Borboien monarkia berrerazi zen Elisabet II.aren semearekin.
3. Cánovas del Castillo: Elisabet II.ak Alfontso semearen alde abdikatzea eta azken horrek gobernu konstituzionala zin egitea lortu zuen Alderdi Kontserbadoreko burua.
4. Martínez Campos: Monarkiaren berrezarkuntza aldarrikatu zuena.
5. Pardo Ituna: Cánovasek eta Sagastak sistemari eusteko konpromisoa hartu zuten ituna.
6. Maria Kristina Austriakoa: 1885ean Alfontso XII.a hil ondoren erregeorde izan zen erregearen bigarren emaztea.
Erregeordetza (1885-1902)
7. Alderdi Kontserbadorea: Cánovas del Castillok zuzendutako moderatuen oinordekoa.
8. Alderdi Liberala: Mateo Sagastak zuzendutako progresisten oinordekoa.
9. Cánovas del Castillo: Alderdi Kontserbadoreko burua.
10. Práxedes Mateo Sagasta: Alderdi Liberalaren burua.
11. Txandaketa: Alderdiak agintean modu baketsuan aldatzea.
12. Pucherazo: Botoak manipulatzea emaitzak aldatzeko.
13. Kazike: Eskualdean edo tokian tokian aginte ekonomiko eta sozial handia zuena.
Autonomismoaren eta nazionalismoaren gorakada
14. Manresako Oinarriak: 1892an Kataluniaren autonomia aldarrikatzen zuen dokumentua.
15. Francesc Cambó: 1901ean Lliga Regionalista sortu zuena.
16. Lliga Regionalista: 1901ean sortutako alderdi erregionalista katalanista.
Langile mugimendua
17. PSOE: 1879an sortutako alderdi sozialista.
18. UGT: 1888an Pablo Iglesiasek sortutako sindikatua.
19. CNT: 1910ean sortutako izaera anarkistako sindikatua.
1898ko krisia
20. Valeriano Weyler jenerala: Espainiako gobernuak zapalketa egiteko Kubara bidali zuen jenerala.
21. Pariseko Bakea: 1898ko abenduan Espainiak Estatu Batuekin sinatu zuen bakea.
Alfonso XIII.aren erreinaldia (1902-1931)
22. José Canalejas: 1912an anarkistek erail zuten gobernuburua.
23. Alfonso XIII.a: 1902an Espainiako tronua eskuratu zuen Alfonso XII.aren semea.
24. Antonio Maura: 1902 eta 1917 bitartean Alderdi Kontserbadorearen buruzagitzan egon zena.
25. José Canalejas: 1910 eta 1912 bitartean Alderdi Liberalaren buruzagitzan egon zena.
26. Onbideratze politikoa: 1898ko krisiaren eta egoera politikoaren eraginez, Espainia gainbehera egoeratik ateratzea bideratutako neurrien multzoa.
27. Erreserbista: Zerbitzu aktiboan ez dagoen baina beharrezko kasuan mobiliza daitekeen soldadua.
28. Antonio Maura: Aste Tragikoaren ondoren dimisioa aurkeztu zuena.
29. Marokoko arazoa: 1902 eta 1927 bitartean etengabeko garrantzia izan zuena.
30. Algecirasko Konferentzia: 1906an Maroko bi protektoratutan banatzeko sinatu zen Espainiak, Frantziak eta Britainia Handiak.
31. Abd el-Krim: Marokoko gerran Espainiako armadaren kontra aritu zen Rifeko jauntxoa.
32. Manuel Fernández Silvestre jenerala: Annualgo hondamendiaren ondoren, espainiar armada gidatu zuena.
33. Kontzentrazio Gobernua: Larrialdietan eratzen den alderdi guztietako ministroek osatutako gobernua.
Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)
34. Miguel Primo de Rivera jenerala: 1923an estatu-kolpea egin zuena.
35. Direktorio militarra: Primo de Rivera jeneralak gidatutako batzar militarra.
36. Unión Patriótica: Primo de Riverak 1924an sortutako erakunde politikoa.
37. Legioa: José Millán Astrayk "Tercio de Extranjeros" izenez sortutako Espainiako armaden unitatea, Marokoko gerran borrokatzeko.
38. José Millán Astray: 1920an Legio izeneko armadaren unitatea sortu zuena.
39. Francisco Franco: Marokoko gerran nabarmendu zen jenerala.
40. Alhucemas: Espainiar armada lehorreratu zen Marokoko iparraldeko kostaldeko badia.
41. Direktorio zibila: Primo de Riverak sortu zuen sei zibilek eta sei militarrek osatutako batzarra.
Diktablandatik II. Errepublikarako trantsizioa (1930-1931)
42. Diktablanda: Primo de Rivera erori eta gero ezarri zen erdipurdiko diktadura.
43. Dámaso Berenguer: Primo de Rivera erori eta gero Diktablanda izenekoaren burua.
44. Donostiako Ituna: Errepublikanoek, sozialistek eta ezkerreko katalanistek monarkia alboratu eta errepublika ezartzeko sinatu zutena.
45. Eibar: Errepublika aldarrikatu zen lehen herria.
II. Errepublika (1931-1939)
Biurteko Erreformista (1931-1933)
46. Gorte Konstituziogileak: Konstituzioa idazteko biltzen direnak.
47. Niceto Alcalá-Zamora: 1931ko Konstituzioa onartu ondoren II. Errepublikako presidente hautatu zutena.
48. Manuel Azaña: Biurteko Erreformistan II. Errepublikako gobernuburua.
49. Generalitat: Kataluniako Gobernuak duen izena.
50. Francisco Franco: Zaragozako Akademia Militarra zuzendu zuena.
51. Francisco Largo Caballero: Biurteko Erreformistan Lan Ministro izan zen sozialista.
52. Francesc Macià: Kataluniako lehen lehendakaria.
53. Esquerra Republicana de Catalunya: 1931n sortutako Kataluniako alderdi nazionalista.
Biurteko Kontserbadorea (1933-1936)
54. Alderdi Erradikala: Biurteko Kontserbadorean gobernatu zuen Alejandro Lerrouxek zuzendutako alderdi politikoa.
55. Alejandro Lerroux: Alderdi Erradikala burua.
56. CEDA: José María Gil-Roblesek zuzendutako eskuineko alderdien koalizioa.
57. José María Gil-Robles: CEDA izeneko koalizioaren burua.
Fronte Popularra (1936)
58. Santiago Casares Quiroga: Fronte Popularraren garaian II. Errepublikako presidentea.
59. Manuel Azaña: Fronte Popularraren garaian gobernuburua.
60. Falange Española: Ideologia faxistako alderdi politikoa.
61. José Antonio Primo de Rivera: Falange Española fundatu zuen Primo de Rivera jeneralaren semea.
62. José Calvo Sotelo: 1936an eskuin muturreko falangistek hil zuten politikaria.
63. Emilio Mola jenerala: 1936ko estatu-kolpea prestatu zuen militarra.
Euskal Herria
64. Kupoa: Euskal Herriko aldundiek urtero Espainiako estatuari diru kopuru jakin bat ordaintzea.
65. Kontzertu Ekonomikoa: Izaera fiskal eta administratiboko eskumen garrantzitsuak bermatzen zituen Espainiako estatuaren eta Euskal Herriko aldundien arteko akordioa.
66. Gamazada: Nafarroan 1893-1894an gertatu zen herri altxamendua.
67. Germán Gamazo: Nafarroako autonomia fiskala suntsitu eta Espainiako erregimen bateratua ezarri nahi zuen Sagastaren gobernuaren Ogasun Ministroa.
68. Sabino Arana: EAJren oinarriak ezarri zituena.
Gerra Zibilaren hasiera (1936)
69. Nazionalak: Estatu-kolpearen aldekoek hartu zuten izena.
70. Gorriak: Errepublikaren aldekoek hartu zuten izena.