Espainiako Gizartearen Eraldaketa Frankismoan
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB
Gizarte-egitura berri bat
Nekazaritzan oinarritutako ekonomiatik industrian eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomiara igarotzeak aldaketak eragin zituen gizartean, adibidez, gizarteko erdiko klaseek gora egin zuten. Hauek dira gertatu ziren gertaera nagusiak:
- Nekazaritza-jornalariak gutxitu ziren, emigrazioagatik batez ere.
- Gehien hazi zen taldea industriako eta zerbitzuetako langileak izan ziren, langile-mugimenduaren presioagatik.
- Erdiko klaseko kideen kopuruak gora egin zuen eta osaera ere aldatu zen. Ondorioz, jokamolde berriak bereganatu zituzten.
- Goi-klaseen biztanleria gutxitu egin zen. Nekazaritza-jabe handiek, administrazioko eliteek eta armadako agintariek osatzen zuten klase hori. Beste bi taldek ere boterea eta indarra areagotu zuten: industria-burgesiak eta finantza-aristokraziak. Goi-klaseek indar politiko handia zuten Francoren erregimenean.
Espainia hiritarra (irekiagoa, libreagoa eta pluralagoa) Espainia landatarra ordezkatu zuen. Hirietan gero eta aukera gehiago zegoen eta langile-klase berri bat sortu zen. Klase horrek borroka egin zuen ekonomia eta politika baldintzak hobetzeko.
Lege baten bidez, eskolatutakoen kopuruak gora egin zuen, hezkuntza pribatua eta publikoa hobetu egin zen, derrigorrezko eskolatze-aldia hamalau urtera arte luzatu zen, eta batxilergoaren hasiera atzeratu egin zen eta unibertsitateko arazoak konpondu nahi ziren.
Bizi-maila hobetzearekin batera, espainiarren gizarte-jokabideetan eta ohituretan aldaketak izan ziren: pentsamolde berri bat nagusitu zen, frankismoaren kontrolak eta mugak gainditu zituena. Erlijioan, ordura arteko eraldaketa handienak izan ziren ere, espainiar asko.
Bestetik, emakumeen rola aldatu egin zen.
Gizarte kontsumista eta irekia
Ekonomia-maila hobea zen, eta espainiarrek etxetresna elektriko berriak eskuratu ahal izan zituzten. Hori dela eta, kontsumismoa zabaldu zen eta indar handiz sartu zen Espainian, eta eskariak eragina izan zuen kontsumo-ondasunen industriaren hazkundean. Autoak merkaturatzeak eragin handia izan zuen gizartean eta auto eta marka asko ekoitzi ziren. Ondorioz, libreago sentitzeko aukera ematen zuen.
Kontsumo-gizarteak politikarekiko ardura falta bultzatu zuen. Modernizazio sozio-ekonomikoa erregimenaren amaieraren hasiera izan zen. Kontsumismoa garrantzitsua izan zen pentsamolde kolektiboa aldatzeko eta, azkenik, gizartea frankismoaren oinarrietatik urrundu zen. Intelektualek Espainiako kultura eta zientzia berria bultzatu zuten eta lehen debekatuta zeuden liburuen edizioak ugaritu ziren.
Francoren erregimena diktadura izan zen hasieratik amaierara arte. Diktadorea hil zenerako, ekonomia-hazkundeak Espainiako gizartea eraldatu zuen.
Bizi-mailak hobera egin bazuen ere, zerbitzu publikoak urriak ziren eta langile asko babesik gabe zeuden. Biztanleen zati handi baten kultura-maila oso baxua zen. Kultura-atzerapen horrek ekonomiaren hazkundea moteldu egin zuen, teknika-berrikuntzak atzerritik inportatu behar izaten baitziren.
Oposizioa eta errepresioa
Frankismoaren aurkako oposizioa sektore guztietara hedatu zen eta erregimenaren barnean ere oposizioa sortu zen; gerra zibila bizi ez zutenen eta sektore katolikoen oposizioa.
Gizarte-disidentzia
Ekonomia-hazkundeak ez zuen erregimena sendotu, kontrakoa baizik, hondatuz joan zen eta gizarte-mobilizazioa esparru guztietara hedatu zen (manifestazioak).
Langile mugimendua
Langile-mugimendu berria industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren inguruan. Sindikatu hori ideologia komunistakoa zen, baina irekita zegoen sektore eta ideologia guztietara. Hauteskundeak antolatu zirenean, sindikatuak emaitza onak lortu zituen baina ondoren legez kanpo deklaratu zuten eta buruzagiak espetxeratu zituzten.
Beste erakunde batzuek legez kanpoko sindikalismoarekin kolaboratu zuten eta erregimenak ere egon behar izan zuen, lan gatazkak ugaritu baitziren.
Ikasleen protestak
Unibertsitateko ikasleek Espainiako gizartearen nahiz unibertsitatearen demokratizazioa aldarrikatu zuten. Ministroek ez zuten ezer egin arazoa bideratzeko eta erregimenaren barruan, aldaketak eta errepresioaz bestelako konponbideak eskatu zituzten zenbaitek. Beranduago tentsioa areagotu egin zen, ikasle bat hil zelako Madrilen.
Urteak pasatu ahala, unibertsitatean gero eta ikasle gehiago zegoen. Bestalde, ez zegoen askatasunik eta irakasle batzuen lan-baldintzak kaskarrak ziren. Hori dela eta, Unibertsitatea frankismoaren aurkako gune bihurtu zen. Unibertsitatea kontrolatzeko, erregimenak hauek erabili zituen: polizia-errepresioa, instalazioak okupatzea, irakasleak zigortzea eta fakultatea ixtea.
Eliza erregimenetik urrundu zen
Erregimeneko politikariei ez zitzaien batere gustatu Espainiako Elizak gero eta jarrera independenteagoa izatea. Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden, eta politika eta sindikatu erakundeetan parte hartzen hasi ziren. Orduan, gobernuak espetxea martxan jarri zuen elizjendearentzat, elizarekin harremanak hoztuz.
Oposizio politikoa
Oposizio politikoaren protagonistak alderdi politikoak izan ziren. Alderdi komunista izan zen aktiboena. PSOEn banaketa zegoen eta PCE oposizioa gidatzen eta monopolizatzen saiatu zen. Helburu hori lortzeko greba orokorrerako deialdia egin zuen, baina porrot egin zuen.
Ondoren, Indar Demokratikoen Batasuna eratu zen, ezkerreko erakundeez osatua eta erakunde terroristak sortu ziren ere. Erregimenaren aurkako oposizioa Europako