Espainiako Erliebea: Bilakaera Geologikoa eta Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Litologia eta Sailkapena

Espainia (litologikoa): Penintsula Iberiarraren mapa isopletikoa, proiekzio konikoa eta eskala grafikoa duena. Legendak harrien eremuak islatzen ditu.

Erliebearen Definizioa

Erliebea: Lurrazaleko material desberdinetan higadurak eta mugimendu orogenikoek sortarazten dituzten formak dira.

Ezaugarri Geografikoak

  • Europako hego-mendebaldean kokatua, Europa eta Afrika artean.
  • Mediterraneo eta Atlantiko itsasoen artean.
  • 500.000 km2-ko azalera.
  • Uharteak:
    • Balearrak: Mallorca, Menorca, Eivissa, Cabrera, Formentera.
    • Kanariak: La Palma, El Hierro, Gomera, Tenerife, Gran Canaria, Fuerteventura, Lanzarote.
  • Aniztasun naturala ingurunean eta gizakiaren bizimoduan.

Erliebearen Ezaugarri Nagusiak

  • Itxura trinkoa.
  • Kostalde zuzenak.
  • Penintsularen kostaldeen arteko distantzia handiak (itsasoaren eragina mugatzen du).
  • Batez besteko altitude handia: 660 metro.
  • Mendikateen kokapen periferikoa.

Bilakaera Geologikoa

Aro Arkaikoa (4000-600 milioi urte)

Banda makurtua (arbela eta gneisa) Galizian, Mendikate Zentralean eta Toledoko mendietan. Higadurak deuseztatu zuen, eta Paleozoikoan itsasoak estali zuen.

Paleozoikoa (600-225 milioi urte)

Orogenia hertziniarra: granitoa, arbela, kuartzita. Mendigune Hesperikoa, Akitaniako mendigunea, Ebroko mendigunea, Mendigune Betikoa. Higadurak zokalo bihurtu zituen.

Mesozoikoa (225-68 milioi urte)

Lasaitasun orogenikoa. Zokalo paleozoikoen higadurak jarraitu zuen. Sedimentazio garrantzitsua itsas sakonean: kareharria, hareharria eta margak.

Zenozoikoa (68-1,7 milioi urte)

  • Pirineoak eta Mendikate Betikoak agertu ziren.
  • Arro aurrealpetarrak eratu ziren (Ebro eta Guadalquivir).
  • Goi-lautadaren zokaloa apurtu eta Atlantikorantz okertu zen.
  • Horstak eta grabenak sortu ziren, baita bulkanismoa ere.
  • Goi-lautadaren ertzetako mendikateak (Kantauriarra, Iberikoa eta Sierra Morena) eratu ziren.
  • Ibaien sailkapena eman zen.
  • Gibraltar sortu zen.

Laugarren Aroa (1,7 milioi urte - gaur egun)

  • Pleistozenoan glaziarismoa mendikate garaietan.
  • Laku berriak sortu ziren.
  • Haranetako glaziarrek U formako haranak sortu zituzten.
  • Ibaietako terrazen sorrera, klimaren aldaketaren eraginez.

Harriak eta Erliebe Motak

Hiru harri-ingurune nagusiek hiru erliebe mota desberdin sortzen dituzte:

Inguru Silizeoa

Aro Arkaikoko eta Paleozoikoko harriekin osatua (zokaloa, Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak...). Granitoa ere hemen koka daiteke (harri magmatiko plutonikoa), mendi garai eta altuera ertaineko eremuetan.

Kareharrizko Ingurua

Aurrep irineoak, Euskal Mendiak, Kantauriar Mendikatearen ekialdea, Iberiar Mendigunea eta Mendikate Subbetikoa. Mesozoikoan metatutako materialak, Alpetar orogenian tolestuta. Kareharria da material nagusia. Erliebe karstikoa du (lapiazak, arroilak, poljeak, dolinak, uvalak, kobazuloak eta leizeak).

Buztinezko Ingurua

Buztina, margak eta igeltsua. Erliebea: lautadak, karkabak eta badlandsak. Ebro eta Guadalquivir arroak eta Mediterraneoko kostaldea.

Higadura Diferentzialak Sortutako Erliebeak

  • Geruza horizontalak: Paramuak eta mahaiak (material gogorrez osatuak). Muino lekukoak eta muino aurreak galtzean sortzen dira.
  • Geruza inklinatuak: Aldapak.
  • Tolestutako geruzak: Apatxear erako erliebea eta erliebe jurasikoa.

Entradas relacionadas: