Espainiako biztanleria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,89 KB

ESPAINIA HEZEAN: Galiziatik pirinioetaraino hedatzen da. Klima ozeanikoa: uda epel-beroa eta negu freskoak, euritsua, prezipitazioekin urte osoan. Paisaia berdea, belardi ugarirekin. Erliebe gorabeheratsua edo maldatsua, mendi txiki-ertain eta haranekin. Ibar txikiak eta leku lauak urriak. Abeltzaintza eta basogintzarako egokitasuna.

Giza eragileak: Langileria aktiboa gaur egun urria eta zahartuta da. Galizia da %4 gainditzen duen bakarra. Asturias eta Kantabrian batezbestekoaren parean eta Bizkaia eta Gipuzkoa txikienak <%1. Habitat sakabanatuta, auzo txiki sakabanatuetan, baina banan banako etxe sakabanaketak ere. Jabetza egituraren arabera ustiategiak txikiak dira, minifundioa orokorra (<10hect). Lursail txikiak, bata bestetik aldenduta. Lanaren mekanizazioa eta errentagarritasuna gutxitzen ditu. Etatu eta NPBko politikak esne eta okelaren ekoizpena mugatzen du, kiwiak bezalako ekoizpenak ekarriz edo baserri ekonomiaren dibertsifikazioa bultzatzean (landa-etxeak).

Jarduera ekonomikoak: abeltzaintza da garrantzitsuena. Klimak, belardi eta bazka ugarirekin. Okelatarako abeltzaina modu estentsiboan edo erdi estentsiboan eta esnea intentsiboan. Kalitate  aldetik euskal txerria, euskal oiloa... Nekazaritzak azalera txikia du eta abereen elikadurarako helburuarekin lantzen da (alfalfa). Baratzeko laborantza, merkatura zuzenduta eta negutegietan intentsiboa eta fruta plantazioak. Basogintzako baso ustiapenak azalera handia du, zehazki lurzoruaren %60. Arboladi autoktonoa, gutxi eta babestua, zuhaitz espezie berri bi: insignis pinadiak eta eukaliptoak, altzarigintza eta papergintzarako.


BARNEALDEAN: Barnealdean hedatzen da. Baldintza fisikoak: Klima mediterranear kontinentalizatua, uda bero eta negu hotzekin. Prezipitazio ertainak eta irregularrak, udako lehortearekin. Erliebe laua da. Ondorioz, nekazaritzarako egokitasun handiagoa ematen dute.Giza eragileak: Biztanleria aktiboa azken hamarkadetan asko urritu eta zahartu da, hala ere, kopururik handienak penintsularen barnealdean daude, batazbestekoaren gainetik: %4 Aragoien, %6 Gaztela-León eta Errioxan, %8 Gaztela La Mantxa… Habitat bildua edo kontzentratua da nagusi, bereizitasunekin: Herri txikiak eta bata bestetik hurbil Duero eta Ebro haranetan. Herri handiak eta bata bestetik urrun erdi hegoaldean. Jabetza egitura latifundioak edo jabetza handiak erdi hegoaldean eta jabetza ertainak Duero eta Ebro haranetan. Jabetza txikiak (<10 hect) nekazaritza ureztatu guneetan nagusitzen dira. Estatuko eta NPBko politikak zerealen, mahastien eta olibondoen murrizketa eta produktu berriak eta fruta-barazkien ekoizpena bultzatu.Jarduera ekonomikoak: Nekazaritza: garrantzitsuena, eta paisaia mota desberdin bi daude: Lehorreko nekazaritza eta tradizionalena. Hiru ekoizkin oinarritzen dira: zerealak, mahastiak eta olibondoa. Gaztela eta Leonen, Errioxan, Andaluziaren barnealdean... Hauen ondoan soia, ekilorea eta almendroa ere. Nekazaritza ureztatuak garrantzia txikiagoa, baina gorantz doan eremua da ubide eta kanalizazio berriei esker. Ekoizpen dibertsifikatuagoa du: ekoizkin industrialak (tabakoa,kotoia…), aberen bazkarakoak (artoa,alfalfa) eta fruta-barazkiak (ebro). Abeltzaintzako ustiategirik gehienak lehorrekoak dira eta mendebaldeetako lurraldeetan daude Zamora, Salamanca: ardiak txerriak eta zezenak. Azken biak kalitatezko ekoizpenera zuzenduta (Iberikoak, “pata negra”). Ustiapen intentsiboak gehitu egin dira leku ureztatuetan (esne behiak) eta hiri handien ondoan txerriki (txerri hazkuntza industriala). Basogintzan baso ustiapena urria da. Artea, artelatza eta mediterranear pinua dira ugarienak. Garrantzirik handiena Sorian du. Leku ureztatuetan txopadiak bultzatu dira.


KOSTAKOA: Penintsularen ekialde eta hegoaldeko kostaldean, Gironatik Huelvaraino, guadalquivir arana eta  balear irlak barne. Eragile fisikoa: Klima mediterranear tipikoan hedatzen da, uda bero eta lehorrekin eta negu leun gozoekin. Erliebe laua eta lur onekoa da, menditsuagoa. Ondorioz nekazaritzarako egokitasuna dago batez ere ureztaturako.

Giza eragileak: Biztanleria aktiboa asko murriztu da. Baserritik bizi den biztanle kopurua txikiagoa da probintzia industrial eta turistikoetan. Gainontzekoetan batez bestekoaren parean dabiltza. Handienak murtzia Almería eta huelvan daude (%8). Habitata kostaldean sakabanatua da nagusi, barrurantz hábitata batu egiten da populaketa kontzentratua nagusituz. Jabego egituran tamaina desberdineko lur jabegoak daude lurralde eta nekazaritza motaren arabera. Nekazaritza ureztatuan minifundioak dira nagusi, jabego eta ustiaketa txikiekin. Lehorrean jabego ertainak dira ugarienak, baina andaluziaren nendebaldean latifundioak. Nekazal politikak eta NBP(E.B.) barazki eta fruten ekoizpen handiagoa bultzatzen dute eta lehorrean olibondo,mahasti eta zerealen ekoizpenak murriztu.

Jarduera ekonomikoak: Nekazaritza jarduera garrantzitsuena da, batez ere, ureztatua. Barazkiak kanpo librean (murtzia eta valentzian) plastikopean edo negutegietan (almerian) eta frutak (Málaga eta granada). Lehorrekoa barrurago hedatzen da, kosta aurrean eta Mallorka erdialdean. Ohikoenak zereala,mahastiak eta olibondoak dira. Abeltzaintza katalunian behi eta txerri abeltzaintza Intentsiboa nabarmentzen da, baina gainontzeko lurraldeetan maila apala du: ardiak era estentsiboan eta lidiarako zezenak guadalquivir aranean hauek ere era estentsiboan. Basogintza jarduera urria da eta oso garapen txikia du huelvan izan ezik (eukalipto arlo handiak).

Entradas relacionadas: