Espainiako Bigarren Errepublika: Krisia eta Gerra Zibilaren Ataria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB

Espainiako Bigarren Errepublika

Krisia eta Gerra Zibilaren Ataria

22. Zer izan zen Strauss-en eskandalua?
Straperlo afera izan zen: Strauss eta Perel enpresariek erruleta trukatuak sartzen saiatu ziren Espainiako kasinoetan, Alderdi Erradikaleko zenbait kide ezagun erosita, besteak beste, Lerroux-en semea.

23. 1936ko hauteskundeen emaitzak:
Ezkerrean, PSOE nagusitu zen (99 eserleku). Eskuman, CEDA (88 eserleku).
Fronte Popularra: Extremadura, Andaluzia, Katalunia eta Galiziaren zati handi bat, Madril eta Asturias.
Eskuineko Batasuna: Espainiako erdialdea (Madril izan ezik) eta Kanariar Uharteak.
Espainiako gizartea bi bloketan bananduta zegoen: Fronte Popularraren aldekoak eta eskuineko batasunaren aldekoak.

24. Zer alderdik osatzen zuten Fronte Popularra?

  • Ezker Errepublikanoko alderdiak
  • Alderdi Sozialista (PSOE)
  • Gazte Sozialisten Federazio Nagusia
  • Langileen Batasun Marxista
  • Alderdi Komunista
  • Alderdi Sindikalistak

25. Zergatik zuten irabazteko aukera handiagoa Fronte Popularrak?
Eskumako alderdiak banaka aurkeztu ziren, eta horrek botoak sakabanatu zituen. Fronte Popularra koalizio gisa aurkeztu zen, botoak batu eta indar handiagoa lortuz.

26. Nolakoa zen 1936ko Espainiako egoera politikoa?
Egoera oso ezegonkorra zen. Hainbat gertaeretan istiluak eta heriotza bortitzak izan ziren: Falangea debekatzean, Errepublikaren egunean, Yesteko sarraskian eta Castillo eta Calvo senideen hilketetan.

27. Azaldu zer ideologia eta zer jokamolde izan zituen Falange Espainolak Bigarren Errepublikako azken urteetan:
Falange alderdi faxista zen. Ezkerreko eta eskuineko militanteen arteko liskarrak ugaritu zituzten, batez ere milizia armatu falangistek bultzatuta. Gobernuak Jose Antonio Primo de Rivera atxilotu eta Falangearen egoitzak itxi zituen.

28. Zer argudio eman zituen Mola jeneralak kolpea justifikatzeko?
Ordenaren inperioa berrezartzea zela bere helburua argudiatu zuen, pertsonen portaeraren arabera zigor eredugarriak ezarriz.

29. 1931ko Konstituzioa:
Lehen konstituzio errepublikanoa. Errepublika demokratiko eta laikoa aldarrikatu zuen, eskubide eta askatasun ugari aitortuz.

30. CEDA:
(Eskuin Autonomoaren Espainiako Konfederazioa) Jose Maria Gil Roblesek zuzendutako alderdi eskuin katolikoa. Hauteskundeen bidez errepublika konkistatu nahi zuen.

31. Fronte Popularra:
1936ko hauteskundeetan bi blokeen arteko oreka hautsi zuen. Ezkerra garaitu zen, eta eskuinak eragin handia galdu.

32. Falangea:
1933an sortutako alderdi faxista, José Antonio Primo de Riverak gidatua.

33. 1931ko apirilaren 14ko gaua:
Alcala Zamorak Errepublika aldarrikatu zuen Madrilen, eta erregeari herrialdetik alde egiteko eskatu zion.

34. Noiz eta nola ezarri zuten Bigarren Errepublika?
1931ean aldarrikatu zen, udal hauteskundeen ondoren. Alfontso XIII.ak alde egin zuen, eta Alcala Zamora hautatu zuten behin-behineko gobernuaren presidente.

35. Aipatu II. Errepublikan abian jarritako erreforma handiak:

  • Lurralde-eztabaida
  • Nekazarien miseria
  • Hezkuntza erreforma
  • Armadaren erreforma
  • Ordena Publikoa

36. Noiz onartu zen lehen aldiz emakumeen sufragioa?
1931n onartu zen Konstituzio berriarekin.

37. Zergatik geratu zen bertan behera II. Errepublika?
Ordena publikoaren arazoak, ekonomia krisia, langabezia, eta hainbat konspirazio militar izan ziren arrazoiak. Egoera honetan, Gerra Zibila hasi zen 1936an.

Pertsonaia garrantzitsuak

38. Manuel Azaña:
Errepublikaren aldekoa, Donostiako itunean parte hartu zuen. 1936an gobernuko presidente eta ondoren Errepublikako presidente izendatu zuten. 1939an dimititu zuen.

39. Niceto Alcalá Zamora:
Donostiako itunaren bultzatzailea. Behin-behineko gobernuaren presidentea eta ondoren Errepublikako presidentea. 1936an kargutik kendu zuten.

40. Largo Caballero:
UGTko kidea eta PSOEren militantea. Primo de Riveraren diktadura garaian Estatu Kontseiluko kidea. 1934ko greba iraultzailea defendatu eta prestatu zuen. Gerra Zibilean Ministro Kontseiluko presidentea izan zen.

Entradas relacionadas: