Espainiako Aro Garaikidea: Trantsizioa eta Geroa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,06 KB
Felipe Gonzalezen Gobernuak (1982-1996)
1982ko hauteskundeek goitik behera aldatu zuten Espainiako mapa politikoa. PSOE gehiengo osoz irabazi zuen, Felipe Gonzalezen diskurtso moderatuari esker. UCDk emaitza txarrak lortu zituen. PSOEren gehiengo osoak 1996 arte iraun zuen.
Gehiengo osoak alde txarrak ere bazituen: nagusikeria eta zenbait instituzioren eginkizuna indargabetzea. Gorteek ezin izan zuten botere betearazlea kontrolatu.
Gonzalezek politika moderatua eta jarraikorra egin zuen. Bere garaipenak trantsizioaren amaiera ekarri zuen.
Erreforma ugari egin zituen Espainiako modernizaziorako:
- Estatuko administrazioa eta oinarrizko instituzioen berrikuntza.
- Kode Zibila eta Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketa.
- Hezkuntza sistemaren erreforma.
- Abortuaren legearen onarpena.
- Komunikazioen hobekuntza: errepideak, aireportuak...
- Politika soziala: osasun laguntza orokorra, pentsio ez-kontributiboak, Nekazaritzako Enplegu Plana.
Terrorismoa oztopo handia izan zen, eta politika desberdinak erabili ziren. Espainia eta Frantzia elkarlanean aritu ziren.
Ekonomia-Politika
Gobernuak hainbat neurri hartu zituen krisiari eta egiturazko arazoei aurre egiteko: pezetaren debaluazioa, soldaten kontrola, produktibitatearen igoera eta inflazioaren murrizketa. Langabezia, ordea, ez zen gutxitu.
Rumasa auzia izan zen gai ekonomiko garrantzitsuenetako bat. Gobernuak likidezia arazoak eta irregulartasunak atzeman zituen.
Industria-birmoldaketak ere arazoak sortu zituen. Krisian zeuden sektoreak (ehungintza, ontzigintza, meatzaritza, siderurgia...) berrantolatu nahi ziren.
Zerga-erreformak egin ziren: pertsona fisikoen lanari eta ondareari eragiten ziotenak, eta presio fiskala handitzen zutenak. Estatuak diru gehiago zuen ongizate estatua hobetzeko. BEZa ezarri zen, Europakoekin parekatzeko.
Neurri hauek ekonomiaren hazkundea eta inflazioaren beherakada ekarri zituzten.
Sindikatuak haserretu egin ziren neurri antisozialtzat hartuta. Pentsioen erregulazioak greba orokorra eragin zuen, gobernuarentzat kolpe latza izan zena.
Kanpo Politika
Gonzalezen gobernuek kanpo-politika aktiboa egin zuten, Iberoamerikan eta Europan zentratuta, baina baita Afrikako iparraldean ere.
NATOri buruzko erreferenduma izan zen lehenengo gaia. PSOEk agindu zuen irabaziz gero, aurreko gobernuak hartutako NATOn sartzeko erabakia ezeztatuko zuela. Gonzalezen jarrera, ordea, aldatu egin zen.
EEEn sartzea izan zen gairik garrantzitsuena. Negoziazio zaila izan zen, Frantziaren eragozpenekin. Kolpe militarraren saiakerak, PSOEren garaipenak eta Alemaniaren babesak bidea erraztu zuten. 1986an sinatu zen atxikipena.
Hasieran, lehen sektorearentzat eta ordainketa-balantzarentzat kaltegarria izan zen, baina gero onurak handiagoak izan ziren. Espainia bakanduta egoteari utzi zion.
Espainia Europako proiektu guztietan parte hartu zuen, Maastrichteko Itunean barne. Europar Batasuna sortu eta euroaren alde egin zuen.
Kanpo-politikak emaitza onak izan zituen. Ekialde Hurbileko bake konferentzia izan zen unerik garrantzitsuena.
PSOEren Krisia (Hirugarren Legegintzaldia)
1989ko hauteskundeetan, PSOEk behera egin zuen. Eskuina berrantolatu zen Jose Maria Aznarren gidaritzapean. Hainbat arrazoik eragin zuten PSOEren gainbehera:
- Gerra auzia: presidenteordearen anaia bere karguaz baliatzen zen.
- Filesa auzia: PSOE legez kanpo finantzatzeko amarruak.
- Ustelkeria kasuak: Mariano Rubio eta Luis Roldan.
- Gerra zikina eta GAL: ETAren aurkako talde terrorista.
- Rumasa taldeko enpresen pribatizazio prozesu ilunak.
Ustelkeria kasuek PSOEren babesaren jaitsiera ekarri zuten. Hauteskundeak aurreratu ziren, eta PP irabazi zuen, baina gehiengo osorik gabe.
Jose Maria Aznarren Gobernuak (1996-2004)
1996ko hauteskundeekin, Jose Maria Aznarrek irabazi zuen. PPk alderdi nazionalistekin akordioak egin behar izan zituen lehen legegintzaldian.
Barne Politika
PPren garaipena txikia izan zen, eta alderdi nazionalistekin akordioak egin behar izan zituen inbestidura lortzeko. Eskumen ekonomikoak eman behar izan zizkien.
Aznar moderatua agertu zen inbestiduran.
Akordioak sinatu zituen CCOO eta UGT sindikatuekin, pentsioak bermatzeko. Lan-erreforma adostu zuen langabeziaren aurka.
Maastrichteko irizpideak betetzearen alde agertu zen. 1998an, Espainia eurogunean sartu zen.
Aurreko gobernuaren politika jarraitu zuen inflazioaren aurka, gastu publikoa kontrolatzeko eta langabezia gutxitzeko. Ekonomia oparoa zen.
PPk estatuaren enpresak pribatizatu zituen (Endesa, Repsol...). Oposizioak ez zuen begi onez ikusi.
Immigrazioaren gorakada arazo bihurtu zen. Alderdi politikoek, sindikatuek eta erakunde humanitarioek konponbideak bilatu zituzten.
2000. urtean, PPk gehiengo osoa lortu zuen, eta estrategia politikoa aldatu. Nazionalistekin zuen harremana hautsi zuen.
Terrorismoa
Aznarren gobernua ere ETAren terrorismoari aurre egin behar izan zion. EBko polizien arteko elkarlana bultzatu zuen.
ETAk atentatu ugari egin zituen, Ortega Lararen bahiketa kasu.
1998an, ETAk su-etena aldarrikatu zuen, eta Lizarra-Garaziko Ituna sinatu zen. Baina ETAk su-etena hautsi zuen.
Bigarren legegintzaldiaren amaieran, martxoaren 11ko atentatua gertatu zen Madrilen. Islamiar talde batek egin zuen.
Kanpo Politika
Aznarren gobernuek PSOEren kanpo-politika jarraitu zuten. Iberoamerikako herrialdeekin harreman onak izan zituen, Kubarekin izan ezik. Argentinarekin eta Txilerekin arazoak izan zituen Pinochet auzia zela eta.
Erresuma Batuarekin negoziazioak hasi zituen Gibraltarrari buruz, eta Afrikako iparraldeko harremanak zaindu zituen.
Estatu Batuekin harreman onak izan zituen. Aznarrek Irak-eko gerra babestu zuen, eta horrek PPren hauteskunde porrota ekarri zuen.
PSOE Berriro Gobernuan (2004-2011)
PSOE egoera larrian zegoen, baina Jose Luis Rodriguez Zapateroren hautaketarekin indarberritzen hasi zen.
2004ko hauteskundeetan, PP zen faboritoa. Martxoaren 11ko atentatuak egoera aldatu zuen. Gobernuak ETAri egotzi zion atentatua, nahiz eta islamiar jatorrikoa izan.
Lehen legegintzaldian, politika soziala egin zuen: sexu berekoen ezkontza, dibortzio legearen aldaketa... Lan-erreforma adostu zuen sindikatuekin.
ETArekin negoziatzeko prozesua hasi zuen.
2008ko hauteskundeak irabazi zituen.
Bigarren legegintzaldian, bi alderdi nagusien arteko tentsioa baretu zen. Krisi ekonomikoa izan zen arazorik larriena: langabezia eta higiezinen krisia.
ETAren aurkako arrakasta polizialak izan ziren.
Kanpo politikan, AEBrekin harremana hobetu zen Obama presidente izan zenean.
Gizarte Aldaketak
Trantsiziotik hona, Espainiako gizartea asko aldatu da. Kulturaren hedapena eta europazaletasuna urrats garrantzitsuak izan dira.
Ekonomiaren garapenari esker, ongizate estatua sortu da.
Gizarte egiturak aldatu dira, enpleguan eta emakumeen parte-hartzean.
Immigrazioak gizarte aldaketa handia ekarri du, kultura aniztasuna sortuz. Integrazio arazoak ere badaude.
Balio moral eta erlijiosoetan ere aldaketak izan dira. Ustelkeriak eta espekulazioak aberats berriak sortu dituzte, eta pobrezia ere handitu da.
Kontsumismoa areagotu da. Informazioa ugariagoa da, baina errazago manipulatzen da. Irakurtzeko ohitura gutxitu da.
Euskadi, Gaur Egun
Diktadorearen heriotzaren ondoren, demokrazia hasi zen, baina ez zen prozesu erraza izan.
Demokraziarako Trantsizioa
Arias Navarroren gobernua, Gasteizko gertakarien ondoren, kargutik kendu zuten, eta Adolfo Suarez jarri zuten. Ikurrina legeztatu, alderdi politikoak onartu eta lehen hauteskundeak egin ziren.
1977an, Euskal Legebiltzarkideen Biltzarra eratu zen autonomia aurreproiektua egiteko.
1978an, Eusko Kontseilu Nagusia sortu zen Estatutua prestatzeko.
1979ko hauteskunde orokorretan, boto abertzalea nagusitu zen, eta udal hauteskundeetan EAJ irabazi zuen. Autonomiaren aldeko negoziazioak bizkortu ziren.
1980an, lehen autonomia hauteskundeak egin ziren, eta EAJk irabazi zuen. Lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen. EAJk gobernatu du EAEn 2009ra arte, PSOE irabazi eta PPrekin gobernatu zuen arte.
Euskadi, 1980az Geroztik
Euskal Autonomia Erkidegoa asko aldatu da:
- Eusko Jaurlaritzak eskumen gehiago lortu ditu: hezkuntza, ordena publikoa, osasuna... Ertzaintza, Osakidetza eta Euskal Telebista sortu ziren.
- Industria siderurgikoa eta metalurgikoa birmoldatu behar izan zen, ondorio latzekin: Labe Garaiak, Euskalduna... itxi egin ziren. EBn sartzeak enpresak modernizatzera behartu zituen.
- Hiri handiak aldatu dira, zerbitzuak hobetzeko.
- Politikagintzan ere aldaketak izan dira: EAJren zatiketarekin EA sortu zen. Ezkerreko alderdi berriak ere agertu dira.
- ETAren terrorismoa erronka nagusia da.
- Euskal gizartea aldatu da: hezkuntza, emakumeen lan munduan sartzea, EB, immigrazioa, jaiotza-tasaren jaitsiera...
- Kulturak indar handia hartu du.