Eskultura Errenazentista Italianoa eta Espainian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,33 KB
Eskultura Errenazentista Italianoa
Gotiko italiarrean ere hain presente egon ziren eredu klasikoetan oinarrituz. Aitzin Aro klasikora bideratu ziren lan greko eta erromatarretan inspirazio-iturria aurkitzeko asmoz. Bina ez zuten aitzin aroko artearen kopia hutsa egin, estilo berri bat taxutu baizik. Hona hemen eskulturaren ezaugarririk seinalagarrienak:
- Materialak: Material nobleak erabiltzeko joera (marmola eta brontzea –argizari galduzko galdaketaren teknika-)
- Gaiak: Gizabanakoaren protagonismoa nagusitzen da obra guztietan. Gizonezkoen irudietan bi eredu gailentzen dira: Efeboa eta gerlaria.
- Estiloa: Proportzioa eta harmoniarekiko interesa
Quattrocentroko eskultura: -GHIBERTI:
Prestakuntza klasiko sendoko gizona, humanista, artista eta erudituen laguna, eta arte zaharraren bilduma handi baten jabea izan zen. Hauek dira obrarik garrantzitsuenak: 1.-Lehendabiziko ateak:Florentziako Bataiotegiaren iparraldeko aterako eginiko erliebea (lehiaketarako eginiko lehendabiziko ateak (1402-1424). Bigarren ateak: Florentziako Bataiotegiaren Paradisoko ateak (ekialdeko ateak). 1425-1452. -DONATELLO: (1386-1466): Quattrocentroko eskultorerik handiena. Arte klasikoaren miresle handia bazen ere. Proportzio klasikoak gizakiaren irudikapen erreal eta adierazkorrarekin bateratu nahi izan zituen. Beste batzuekin batera zaldizko eskultura ere landuko du, Hona hemen obra ezagun batzuk: “San Jorge”, “Florentziako Duomoko kantaritegia (haur kantarien korua)”eta “Condotiero Gattamelata” -LUCCA DELLA ROBBIA: Formen trataera leuna da, hori da lanen berezitasun handieneko bat. Obra ezagunenak ditugu zeramika esmaltatuan; ““Florentziako Duomoko kantaritegia (haur kantarien korua)”. VERROCHIO: Margolaria, eskultorea, artisten maisua, bigarren belaunaldikoa da, landu zuen erretratua. Adierazkortasuna, eta bizitasuna agerian uzten dituzten eskulturak landu zituen. Obrarik ezagunenak; “David” eta “Condotiero Colleoni zaldizko estatua”.
Cinquecentoko eskultura: Michelangelo eskultore klasizista: MICHELANGELOREN KLASIZISMOAREN EZAUGARRIAK ETA KLASIZISMOAREN ERAGINPEKO OBRAK:
Michelangelo Cinquecentoko eskultore garrantzitsuena izan zen, Michelangeloren eskultura klasizistaren ezaugarriak: Edertasun idealizatua (aldeen eta osotasunaren arteko oreka, -Neoplatonismoaren ideialak (ideia marmol-blokearen barruan zegoela eta eskultoreak azaleratu behar zuela zioen), gitura fisiko oso handiak. Klasizismoaren eraginpeko obrarik garrantzitsuenak:” Vatikanoko San Pedroko Pietatea (1499)”, “David”, “Julio II.aren hilobia”. “Moisés”.
-MICHELANGELOREN OBRA MANIERISTA GARRANTZITSUENAK: “Giuliano eta Lorenzo de Mediciren hilobiak” (1524-1531)”, “Rondanini pietatea”
Eskultura Errenazentista Espainian
Nabarmena izan zuen gotikoaren tradizioak. Espainiako errenazimentuko eskultura aurreko tradizio gotikoa Italiako molde berriekin batu ondoren sortu zen. Monarkiaren eta nobleziaren aginduz, arte figuratiboak Elizaren zerbitzura egon ziren. Horregatik, gai erlijiosoak ziren nagusi, joera hau nagusitu zen Espainian kontrarreforma egon zenean. Ondorioz, Espainiako eskultura erlijioso manieristak edertasuna baino gehiago adierazkortasuna, emozioa eta patetismo manierista sustatu zituen. Egur polikromatua izan zen material erabiliena.
-Eskultore errenazentistak Espainian: Sartuko ziren molde italiarrak Levantetik eta Andaluziatik, taliako artistak penintsulara etortzean eta hauen lanak bertara ekartzean hedatu ziren forma errenazentistak.Garrantsitzuenak; “DOMENIKO FANCELLI” eta “TORRIGIANI”. Klasizistak diren eskultore espainiarrak: “BARTOLOME ORDOÑEZ”. Eskultore manierista espainiarrak: Irudi hauek zurean landuriko zizel-lan polikromatuak dira eliza eta komentuetan erakusteko zirenak. “ALONSO BERRUGUETE”eta “JUAN DE JUNI”
Espainiako arte errenazentistaren aldiak
Platereskoa (XVI. mendearen lehen herenean),
Purismoa edo klasizismoa nagusituko da XVI. mendeko erdialdera (40 eta 50. hamarkadetan)
Estilo herreratarra edota espaniar manierismoa XVI. mendeko azken herenean hedatuko da.
-Platereskoa:
Behin eta berriro errepikatu ziren apaingailuak: -Gruteskoak. Hostotza eta huntz artean dauden izaki hibridoz, animalia kimerikoz, objektu edo pertsonaia klasikoz osaturiko apaingailu apetatsuak dira. -Argimutilak (candelieri) -Kalostra itxurako zutabeak. -Kapitelak. Funtsean, ordena korintoARKITEKTURA ERRENAZENTISTA ITALIAN
-Errenazimentua Italian. Testuingurua historikoa: 1.-Aldaketa sozio-ekonomikoak; XIII. mendean hasitako aldaketa prozesuek gizakiaren baloreen eta pentsamoldearen aldaketa ekarri zuten XIV. Mendean. XV. mendeko Humanismoak ezagutza objektiboa eta kritikoa bultzatu zituen antzinate klasikoan inspiratuta zeuden ereduen bidez. Aroko ideia eta gizakia ardatzat zuen eta aldaketa etengabean zegoen munduaren ideia defendatu zuen (antropozentrismoa). Ideia hauek Italiako hirietan mamitu ziren lehen aldiz. Era honetara, merkatari eta bankari-familia garrantzitsuenek, Florentziako Medici-ak kasu, filosofoen eta artisten lanak bultzatu zituzten, hauen mezenas bihurtuz. oso garrantzitsua izan zen mezenasen irudia, arteak babesten baitzituen, eta artelanak agintzen zizkielako artistei, eta bere bizkar mantendu ere egiten zituen batzuetan artista haiek.
-Pentsamolde berri baten agermena: Artista errenazentistek, harmonia eta proportzioa edertasunaren eredu gisa eta, azken finean, gizakia unibertsoaren zentrotzat hartu zuten.Horregatik natura bere osotasunean irudikatu nahi izan zuten.
-Italiako arte errenazentistaren aldiak: Quattrocentoa (XV. mendea), Cinquecentoa (XVI. mendeko lehendabiziko hamarkadak) eta Manierismoa (1520. urtetik aurrera).
-Quattrocento garaiko arkitektura: 1.-Printzipio estetikoak. XV. mendean Italian eta bereziki Florentzian garatu ziren Europa osora zabalduko ziren. Garrantzitsuenak: Antzin Aroko arte-molde klasikoetarako sentsibilitatea, Espazioaren eta proportzioen arteko batasun koherentea, forma geometrikoetan oinarrituriko konposizio-eskemen erabilera, Espazio koherente bat itxuratu ahal izango da perspektibari esker, arrasto gotiko batzuk eta apaindura anitzez nahiz koloreaz baliatu ziren.
-Quattrocentoko arkitekturaren ezaugarriak: Ezaugarririk seinalagarrienak; Armonia, proportzioa eta simetría bilatu nahian, gizakia eredu bezala hartuz,. Materiala: harlandua eta batzuetan marmolez estalia. Oinplanoak: oinplano zentralizatua da, Moduluak kuboz eta kupulaz osatzen ziren, alegia, irudi geometrikok, Euskarriak: ordena klasikoetako zutabeak eta pilastrak ere erabiltzen zituzten fatxadetan,,Estalkiak: erdi- puntuko arkua, kanoi-ganga, petxinen gaineko kupula, Dekorazio-elementuak: Gruteskoak kasetoidurak ,medailoiak edo dominak enjutetan, girlandak eta kupido txikiak.Eginkizun soziala: arkitektura cibilak garrantsitzuenak.
-Eraikuntza: Elizak, jauregi florentziarra eta landetxeak.
-Arkitekto garrantzitsuenak: FILIPPO BRUNELLESCHI (1377-1446): Santa Maria del Fiore katedraleko kupula, San Lorenzo basilika, San Lorenzo elizako sakristia zaharra, Santo Spiritu eliza eta Pitti jauregia. LEO BATTISTA ALBERTI (1404-1472): Rucellai jauregia (1446-1455), Florentziako Santa Maria la Novella (1458-1470), Riminiko Malatestaren tenplua, Mantuako Sant An drea (1470). MICHELOZZO MICHELOZZI: Medici-Riccardi jauregia (1444). GIULIANO SANGALLO: Villa Medici.