Esku-Hartze Soziala: Plangintza, Ikerketa eta Hartzaileak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,08 KB
Planifikatzea
Esku-hartze bat egiteko aldez aurretik egiten den prestakuntza da.
Esku-hartze soziala
Gizarte aldakorra denez, errealitate berrietara egokitzeko premia dago. Testuinguru horretan egiten dira esku-hartzeak. Egoerak hobetzeko kolektiboki edo banaka egiten den ekintza programatu eta justifikatua da.
Ikerketa
Arazo bat konpontzeko behar diren datuak, agiriak, gertakariak... dira. Beste hitz batzuetan, edonolako informazioa bilatzeko prozedura da.
Ikerketa soziala
Errealitate soziala aztertzeko metodo eta teknika zientifikoen aplikazioa da.
Metodo zientifikoa
Errealitateari buruz nahi dugun informazioa nahita lortzeko bidea da. Horretarako, ezagutza eta metodologia zientifikoa erabiltzen dira. Hurbilketa:
- Formala
- Sistematikoa
- Objetiboa
Agiri bilketa
Agirietan errealitateaz dagoen jakintzari buruzko informazioa eskuratzea da.
Elkarrizketa
Hitz egiten, bi pertsona edo gehiagok informazioa trukatzea da. Bertan, pertsona batek bestearengandik informazioa lortu nahi du.
Inkesta
Aldez aurretik egiten den galderadun formulario bat oinarri duen teknika da. Gehien bat itxiak izaten dira, erantzun-aukera mugatukoak.
Behaketa
Komunitate edo talde sozial bati buruzko datuak bildu eta errealitatea jasotzeko teknika da.
Bizitza-historiak
Pertsona baten narrazio biografikoak dira bizi duena kontatzeko. Oso lagungarria da zenbait giza talde edo fenomeno hobeto ulertzeko.
Esku-hartze sozialean hartzaile diren taldeak
- Jende heldua
- Arriskupean dauden haurrak eta nerabeak
- Desgaitasunen bat edo gaixotasun mentalen bat dutenak
- Etorkinak
- Drogamenpekotasunak
- Sexuen arteko berdintasuna
Planifikazioaren irizpideak
Denbora irismenaren arabera:
- Epe luzeko planifikazioa: 3-5 urteko iraupena
- Epe ertaineko planifikazioa: 1-3 urteko iraupena
- Epe laburreko planifikazioa: 6 hilabete-urtebeteko iraupena
Eskumen-eremuaren arabera:
- Estatu mailako planifikazioa
- Autonomia-erkidego mailako planifikazioa
- Tokiko planifikazioa (Probintzia, udala...)
Programazioaren helburuaren arabera:
- Planifikazio globala: Programazio-esparru zabalena da
- Planifikazio sektoriala: Sektore jakin batzuetako planifikazioa da
Eraginkortasun-mailaren arabera:
- Maila estrategikoa: Helburuak proposatu, aurrekontua eta estrategiak zehaztu (Plana)
- Maila taktikoa: Helburuak zehaztu eta baliabideak antolatu (Programa)
- Maila operatiboa: Helburu operatiboak, aurrekontua, baliabideak zehaztu
Planifikazio-mailak
- Plana: Plan estrategikoa egiten da errealitateko indarguneak eta ahulguneak zehaztuz. Hau programez osatuta dago eta normalean 3-5 urteko iraupena du.
- Programa: Proposamen zehatzago bat da eta normalean proiektuak ditu (1-3 urte).
- Proiektua: Hemen esku-hartzearen alderdi taktikoa antolatzen da (6 hilabete-urtebete). Helburu operatibo batzuetan oinarritu eta jarduera multzo batean antolatu.
Informazio-iturriak eta teknikak
Iturri sekundarioak:
- Ikerketa bati ekitean aztertzen da
- Barrukoak: Erakundeak sortzen ditu (txostenak, azterketak...)
- Kanpokoak: Erakundeetatik kanpo sortuak (bibliografiak, estatistikak...)
Iturri primarioak:
Oinarrizko informazioa jasotzeko balio du. Teknika kualitatibo eta kuantitatiboak erabili daitezke informazioa eskuratzeko.
- Teknika kuantitatiboak: Informazioa objektiboki eskuratu eta fenomeno sozialak adierazteko da. Baliabide ezagunena inkesta da.
- Teknika kualitatiboak: Ekintzen esanahia edo zentzua aurkitzeko erabiltzen da. Baliabideak: Behaketa, elkarrizketa, bizitza-historiak dira.
Agiri-bilketa (Faseak, Abantailak, Mugak)
Datuen lokalizazioa eta eskuragarritasuna:
- Lokalizazioa: Azterketa jakin baterako behar diren agiriak aurkitzea da.
- Informazio kantitatea neurrizkoa izatea komeni da.
- Agiriak aukeratzen eta ongi erabiltzen jakin behar da (Taula ebaluatu eta erabiltzeko).
- Honetarako, aurrerapen teknologikoek asko laguntzen dute.
Dokumentazioaren azterketa:
- Azterketak ikertzen ari garen gaiaren ezagutza hobetzen du.
- Arazoak atzemateko eta ikuspegi berriak erabiltzeko aukera ematen du.
- Gogoeta eta prozesu metodologikoa eskatzen ditu.
Abantailak:
- Iturriak eskuragarriak dira.
- Normalean kostua txikia da.
- IKTek prestazio asko eskaintzen dute.
Mugak:
- Materialaren joera informatiboa egiazkotasunarentzat kaltegarriak dira.
- Jasotako informazioa egokia ez izatea.
Elkarrizketa (Motak eta Faseak)
Egituraketa mailaren arabera:
- Elkarrizketa egituratua: Aurrez prestatutako formulario baten bidez egiten dira (Inkesta). Galderak ahoz egiten dira.
- Irekia: Galdera irekiak dira modu ordenatuan.
- Egituratu ez-sekuentziala: Ordena elkarrizketaren arabera aldatu daiteke.
- Elkarrizketa ez egituratua: Oso irekia eta malgua da (Normalean galdera irekiekin egiten da).
- Ardaztua: Hasierako galderak prest egotean prestakuntzaren bidez.
- Klinikoa: Motibazio, jarrera, sentimenduetan oinarritzen da.
- Ez gidatua.
Direktibotasun mailaren arabera: