Esku-hartze Soziala: Definizioak, Irizpideak eta Informazio Iturriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,48 KB

Definizioak

Planifikatzea: Esku-hartze bat egiteko aldez aurretik egiten den prestakuntza da.

Esku-hartze soziala: Gizarte aldakorra denez, errealitate berrietara egokitzeko premia dago. Testuinguru horretan egiten dira esku-hartzeak. Egoerak hobetzeko kolektiboki edota banaka egiten den ekintza programatu eta justifikatua da.

Ikerketa: Arazo bat konpontzeko behar diren datuak, agiriak, gertakariak… dira. Beste hitz batzuetan, edonolako informazioa bilatzeko prozedura da.

Ikerketa soziala: Errealitate soziala aztertzeko metodo eta teknika zientifikoen aplikazioa da.

Metodo zientifikoa: Errealitateari buruz nahi dugun informazioa nahita lortzeko bidea da. Horretarako, ezagutza eta metodologia zientifikoa erabiltzen dira. Hurbilketa formala, sistematikoa eta objektiboa da.

Agiri bilketa: Agirietan errealitateaz dagoen jakintzari buruzko informazioa eskuratzea da.

Elkarrizketa: Bi pertsona edo gehiagok hitz eginez informazioa trukatzea da. Bertan, pertsona batek bestearengandik informazioa lortu nahi du.

Inkesta: Aldez aurretik prestatutako galderadun formulario bat oinarri duen teknika da. Gehienbat itxiak izaten dira, erantzun-aukera mugatukoak.

Behaketa: Komunitate edo talde sozial bati buruzko datuak bildu eta errealitatea jasotzeko teknika da.

Bizitza-historiak: Pertsona baten narrazio biografikoak dira, bizi duena kontatzeko. Oso lagungarria da zenbait giza talde edo fenomeno hobeto ulertzeko.

Esku-hartze Sozialean Hartzaile diren Taldeak

  • Jende heldua
  • Arriskupean dauden haurrak eta nerabeak
  • Desgaitasunen bat edo gaixotasun mentalen bat dutenak
  • Etorkinak
  • Droga mendekotasunak
  • Sexuen arteko berdintasuna

Planifikazioaren Irizpideak

Denbora irismenaren arabera:

  • Epe luzeko planifikazioa: 3-5 urteko iraupena.
  • Epe ertaineko planifikazioa: 1-3 urteko iraupena.
  • Epe laburreko planifikazioa: 6 hilabete - urte 1eko iraupena.

Eskumen-eremuaren arabera:

  • Estatu mailako planifikazioa
  • Autonomia-erkidego mailako planifikazioa
  • Tokiko planifikazioa (Probintzia, udala…)

Programazioaren helburuaren arabera:

  • Planifikazio globala: Programazio-esparru zabalena da.
  • Planifikazio sektoriala: Sektore jakin batzuetako planifikazioa da.

Eraginkortasun-mailaren arabera:

  • Maila estrategikoa: Helburuak proposatu, aurrekontua eta estrategiak zehaztu (Plana).
  • Maila taktikoa: Helburuak zehaztu eta baliabideak antolatu (Programa).
  • Maila operatiboa: Helburu operatiboak, aurrekontua, baliabideak zehaztu (Proiektua).

Planifikazio-mailak

  • Plana: Plan estrategikoa egiten da errealitateko indarguneak eta ahulguneak zehaztuz. Hau programez osatuta dago, eta normalean 3-5 urteko iraupena du.
  • Programa: Proposamen zehatzago bat da, eta normalean proiektuak ditu (1-3 urte).
  • Proiektua: Hemen esku-hartzearen alderdi taktikoa antolatzen da (6 hilabete - urte 1). Helburu operatibo batzuetan oinarritu eta jarduera multzo batean antolatu.

Informazio-iturriak eta Teknikak

Iturri sekundarioak:

  • Ikerketa bati ekitean aztertzen da.
  • Barrukoak: Erakundeak sortzen ditu (txostenak, azterketak…).
  • Kanpokoak: Erakundeetatik kanpo sortuak (bibliografiak, estatistikak…).

Iturri primarioak:

  • Oinarrizko informazioa jasotzeko balio du.
  • Teknika kualitatibo eta kuantitatiboak erabili daitezke informazioa eskuratzeko.

Teknika Kuantitatiboak

  • Informazioa objektiboki eskuratu eta fenomeno sozialak adierazteko da.
  • Baliabide ezagunena inkesta da.

Teknika Kualitatiboak

  • Ekintzen esanahia edo zentzua aurkitzeko erabiltzen da.
  • Baliabideak: Behaketa, elkarrizketa, bizitza-historiak dira.

Agiri-bilketa: Faseak, Abantailak eta Mugak

Datuen lokalizazioa eta eskuragarritasuna:

  • Lokalizazioa: Azterketa jakin baterako behar diren agiriak aurkitzea da.
  • Informazio kantitatea neurrizkoa izatea komeni da.
  • Agiriak aukeratzen eta ongi erabiltzen jakin behar da (Taula ebaluatu eta erabiltzeko).
  • Honetarako, aurrerapen teknologikoek asko laguntzen dute.

Dokumentazioaren azterketa:

  • Azterketak ikertzen ari garen gaiaren ezagutza hobetzen du.
  • Arazoak atzemateko edo ikuspegi berriak erabiltzeko aukera ematen du.
  • Gogoeta eta prozesu metodologikoa eskatzen ditu.

Abantailak:

  • Iturriak eskuragarriak dira.
  • Normalean kostua txikia da.
  • IKTek asko errazten dute lana.

Elkarrizketa: Motak eta Faseak

Egituraketa mailaren arabera

a) Elkarrizketa egituratua
  • Aurrez prestatutako formulario baten bidez egiten dira (Inkesta).
  • Galderak ahoz egiten dira.
  • Irekia: Galdera irekiak dira modu ordenatuan.
  • Egituratu ez-sekuentziala: Ordena elkarrizketaren arabera aldatu daiteke.
b) Elkarrizketa ez egituratua
  • Oso irekia eta malgua da (Normalean galdera irekiekin egiten da).
  • Ardaztua: Hasierako galderak prest egotean prestakuntzaren bidez.
  • Klinikoa: Motibazio, jarrera, sentimenduetan oinarritzen da.
  • Ez gidatua.

Direktibotasun mailaren arabera

a) Gidatua
  • Gaiari buruz elkarrizketaren nondik norakoa adierazita egotea da.
  • Galderak ikertzaileak egin behar ditu elkarrizketara egokituz.
  • Modu lasai eta lagungarrian egiten da helburuak ahaztu gabe.
b) Ez gidatua
  • Elkarrizketatuak sentimendu, jarrera, iritziak aske adieraz ditzake.
  • Elkarrizketatzaileak elkarrizketatua hitz egitera bultzatu behar du.
  • Eskarmentu handia behar da, eta komunikazioa bultzatzeko gaitasuna.

Partaide kopuruaren arabera

a) Indibiduala
  • Elkarrizketa bakarka egitean.
b) Taldekoa
  • Talde bati egitean datza, eta elkarrizketatzaileak gaia jartzen du.
  • Formatua helburuen araberakoa da.
  • Eztabaida taldeak, Delphi teknika, talde ardaztuak, ideia-jasa.

Entradas relacionadas: