Esan al daiteke historia zientzia bat dela?
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB
Testu hau ahozko literaturako genero lirikoan koka dezakegun kantu lirikoa da.
Hori adierazteko, ezaugarri batzuetan oinarritzen gara:
Lehenik eta behin, testu hau hiru ahapalditan banatuta dagoela esan daiteke, estrofa hauek lau lerro eta 13-13-13-13 silabako lerroek osatzen dituzte. Erritmoa lortzeko ahapaldi hauek bere errima dutela esan dezakegu, lehen estrofan “ an “, hain zuzen, “batean”, “sahatsean”, “neguan” eta “munduan” hitzetan agertzen delarik.
Bigarrenik, testu honen gaia maitasuna dela eta frustrazioa adierazten duela esan
daiteke. Horren lekuko diren esaldiak honako hauek dira: alde batetik, ” haren parerik ez da bertze bat munduan “ eta bestetik, ” lorerik ez du galtzen, udan ez neguan “.
Kantu lirikoen beste ezaugarri bati erreparatuz, metafora erabiltzen duela esan beharra dago, hau da, “lilia” hitza testuan, neska edo emakume maitemindua adierazteko erabiltzen du.
Azkenik, kantu liriko guztiek bezala, honek zerbait irakatsi nahi du, hau da, kantu honek, “gauaz ibiltzen dena ez da zuhur ari” irakasten du.