Erromatarren Aurreko Herriak eta Erromanizazioa Iberiar Penintsulan
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB
Erromatarren Aurreko Herriak
Erromatarrak etorri aurretik, Iberiar Penintsulan herri hauek zeuden, lau taldetan banatuta:
Hegoaldekoak
Almeriatik Cadizera eta Guadalquivir inguruko turdetarrak eta bastetarrak, antzinako Tartesoko kulturarekin lotuak. Sistema politiko eta kultural garatu eta konplexua zuten, ekialdeko feniziarren eraginez.
Mediterraneoko Itsasertzekoak
Cartagenatik iparraldera, iberiarrak, greziarren eragina jaso zuten eta idazkera sistema ia berdina zuten, nahiz eta talde barruan desberdintasunak egon.
Barrualdekoak
Bi mesetak eta Lusitania betetzen zituzten: vacceo-ak, beronak, zeltiberoak, lusitanoak... Beraien arteko desberdintasunak kontuan hartu gabe, tribuen araberakoak zirela esan daiteke. Abeltzaintza, bidelapurreta eta laborantzari lotuta zeuden.
Atlantikoko Itsasertzekoak
Galiziakoak, asturiarrak, kantabriarrak, autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak eta baskoiak. Desberdinak ziren, baina ezagunak dira erromatarrek berandu konkistatu eta erromanizatu zituztelako. Mendialdekoak zirenez, abeltzaintza eta bidelapurreta zituzten oinarri, baita laborantza ez oso garatua ere.
Baskoiak
Erromatarren aurreko herria, gaur egungo Nafarroa eta Arabako Errioxako lurraldeak okupatzen zituena. Euskararen erabilpena. Izena erromatarrek jarri zioten, ongi moldatu baitziren berandu arte. Erromatarren babesari esker, hedapen nabarmen bat izan zuten, bitan banatutako lurraldeetan:
- Saltus Vasconum: mendialdeko abeltzaintza.
- Ager Vasconum: hegoaldeko lautadako laboreen ustiapena.
Erromanizazioa
Erromatar zibilizazioak hainbat herriren inguruan izan zuen eragin sozial, ekonomiko, kultural eta juridikoa. Prozesu hau erromatarrek indigetekin lehenengo harremana dutenetik abiatzen da, honako aldi eta elementuetan oinarriturik: okupazio militarra, kolonizazioa, banaketa juridikoa, administratiboa eta hirigintza. Aztarna nagusiak latina eta zuzenbidea dira. Esan daiteke euskaldunek eragina jaso zutela guztiz erromanizatu gabe.
Erromatar Probintziak
Italiatik kanpo, administrazio erromatarraren pean zeuden lurralde banaketei "probintzia" deitzen zitzaien. Horrela, erromatarrek hobeto kudeatzen zuten penintsula ekonomikoki eta politikoki. Lehenengo, K.a. II. mendean, bi probintziatan banatu zuten Hispania: Citerior (iparra) eta Ulterior (hegoa). Mende bat geroago, Augustok hirutan zatitu zuen penintsula: Lusitania (mendebaldea), Tarraconensis (iparra, erdialdea, ekialdea), Baetica (hegoaldea). Azkenik, K.o. III. mendean, banaketa berria egin zuen Dioklezianok: Baetica, Lusitania, Carthaginensis, Gallaecia, Tarraconensis, Mauritania Tingitana. Gero, IV. mendean, Balearica gehitu zitzaien. Gobernadoreak zeuden, eta horrela baliabideak hobeto aprobetxatzen zituzten.
Andelos
Mendigorria ondoko Burdin Aroko hiri erromanizatua. K.a. I. mendetik K.o. I. eta II. mendeetara oso garrantzitsua izan zen, Pompaelo baino gehiago. Erromatar hirien ohiko forma zuen: erdian zerbitzuak eta alboetan etxebizitzak. Gaur egungo aztarnei esker, jakin daiteke goi mailako patrizioen etxeak, urtegi handia, ur depositua eta mosaikoz beteriko etxebizitzak zeudela. Ura garraiatzeko sistema ikusita, oso aurreratuak zeuden. III. mendeko krisialdiak gogor jo zuen.
Monarkia Bisigodoa
Erakunde dinastikoa. VI. mendean (507-711), erromatarren beherakadaren ostean, Hispaniara iritsitako herri germaniarrak zuen gobernu mota, nahiz eta ez zuen penintsula osoa konkistatu (baskoiak ez, adibidez). Hiru batasun lortu zituen: lurralde batasuna (penintsulatik bizantziarrak, sueboak, bandaloak eta alanoak bota zituen), lege batasuna (Fuero Juzgo) eta erlijio batasuna (kristautasuna). Toledon jarri zuten egoitza nagusia. Monarkia ez zenez heredagarria, nobleen arteko barne borroka etengabea zegoen, eta, horrela, bisigodo familia batek beste baten aurka borrokatzeko musulmanak deitu zituen. Baina azken horiek penintsularen konkistari ekin zioten 711. urtetik aurrera.
Kordobako Kaliferria
929. urtetik 1031. urtera arte iraun zuen kaliferri independentea. Abd al-Rahman III.a izendatu zuten kalifa, independentzia erlijiosoa lortu ondoren. Urte hauetan, Kordoba Europako hiririk handiena eta garrantzitsuena izan zen, kanpo-politika, merkataritza eta kulturaren gune bihurtu zen. Taifa erresumak agertzean bukatu zen.
Taifa Erresumak
1031. urtetik (Kordobako Kaliferria desegitean) 1492. urtera arte, Al-Andalusen izan zen lurraldeen banaketa administratiboa. Birkonkista zela eta, kristauek erresumak konkistatzen hasi ziren; azkena Granada izan zen. Erresuma garrantzitsuenak Granada, Sevilla, Valentzia, Badajoz, Toledo eta Zaragozakoak izan ziren. Kristauek botere militar handiagoa zutenez, pariak kobratzen zizkieten musulmanei. Epe honetan, bi aldiz saiatu ziren penintsula batzen almorabideek eta almohadeek, baina alferrikakoa izan zen.
Mozarabiarrak
Musulmanek Iberiar Penintsula 711. urtean konkistatu ondoren, beraiek konkistatutako eremuetan bizi ziren kristauak, zergak ordainduz. Beren ohitura, sinesmen eta legeak mantentzen uzten zieten, baina XI. mendetik aurrera askok kristauen aldera emigratu zuten. Hori dela eta, eragin kultural, tekniko, artistiko eta zientifikoa izan zen kristauen aldean. Almohadeek mozarabiarren kanporaketa agindu zuten XIII. mendean.
Errekonkista
Prozesu historiko bat da, lehen kristauak ziren lurraldeak berriro menperatzea. 721. urtean hasi zen, Covadongako guduarekin, eta 1492. urtean bukatu, Granadako konkistarekin. Birpopulatu kontzeptuarekin lotzen da Errekonkista. 1085. urtean Toledo konkistatzean, oso pauso garrantzitsua eman zuten. Pixkanaka, XIII. mendetik aurrera, iparraldeko kristau erresumek (Asturias, Gaztela, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia) nagusitasuna lortuko dute musulmanen aurka.