Erromatar Errepublika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB
ERREPUBLIKA (K.a. 509 - 27)
Monarkia sistema erortzean, Erroman, patrizioek kontrolatutako errepublika oligarkikoa finkatzen da, K.a. 27. urtera arte luzatzen dena, Senatuak Oktaviori "Augusto" titulua ematen dionean.
Erregeak eskuetan zituen aginte guztiak banatuko zituen gobernu sistema sortzen saiatu zen. Hala ere, patrizioek erregearen botereak mantentzen jarraitu zuten. Errepublikaren historia aginte politikoa eskuratzeko patrizioen eta plebeiuen arteko borroka ere bada; lehenengoak, pribilegioak mantendu nahian, eta bigarrenak, justizia handiagoa eta zapalkuntza gutxiago lortzeko.
Errepublikaren aginte banaketa:
- Magistratuak: urtebetez irauten zuten kargu publikoak ziren. Magistratura bakoitza bi kidek osatzen zuten, baten batek tiraniaz jokatzeko ekiditeko. Gainera, karguak betetzen ari ziren bitartean ez zuten soldatarik jasotzen, goi mailako giza taldekideak baitziren. Magistratu gorenak kontsulak ziren, botere zibil eta militarra zutenak. Comitietan edo herri asanbladetan aukeratuak ziren.
- Senatua: Erromako gobernu organorik garrantzitsuena zen. 300 kidek osatzen zuten, izaera biziartekoaz.
- Comitia edo herri asanbladak: erromatar herriak politikan parte hartzeko izaten zuen baliabidea.
Lurralde hedapena:
Azken erregea kanporatu ostean, Erromak lurralde hedapenari ematen dio hasiera.
- Guda defentsiboak: Latium (509-338): ondoko herriak menderatuz (etruskoak, sabindarrak, volskoak...).
- Konkista gudak:
- Italiar penintsula (K.a. 343-274)
- Erdiko eta mendebaldeko Mediterraneoa: Cartagori, Mediterraneoko potentzia handiari, aurre egitera eramaten du, Guda Punikoak direlakoetan (K.a. 264-146).
- Ekialdeko Mediterraneoa: konkistatutako lurraldeen erdian, Mediterraneo itsasoa laku bihurtzen da, hortik Mare Nostrum eta Mare Internum izenak.
- Galietako konkista.
Guda Punikoak:
Mediterraneo itsasoa menderatzeko, erromatarrak eta kartagoarrak aurrez aurre jarri zituzten gudak dira.
Barneko gatazkak:
Garaipenez gain, Erromak barnean arazoak zituen. Hauetako batzuk hauek dira:
- Grakotarren nekazaritza erreformak (K.a. 131-121): Tiberio Graco, hasieran, eta Cayo Sempronio, gero, lur banaketa zuzenago bat egiten saiatzen dira. Lehenengoa eraila izan zen, eta bigarrenak bere buruaz beste egin zuen.
- Lehenengo triunviratoa: arazo guzti hauek Senatuak erabaki bat hartzera bultzatu zuten: aginte batzuk lehenengo triunviratoa osatu zuten hiru agintariri ematea (K.a. 60): Julio Zesar, Ponpeio eta Kraso. Haien arteko akordio pribatua besterik ez zen izan, beraien interesen arabera gobernatzeko eta Senatuaren fakziorik kontserbadoreenaren kontra, optimates-en kontra, egiteko.
- Galien konkista: 8 urtez, Julio Zesarrek militar kanpaina arrakastatsua garatu zuen Galietan. Hala ere, bere boterea gero eta handiagoa zen, eta Ponpeiok optimates-en alde jartzea nahiago izan zuen. Zesarrek legioak lizentziatu behar zituen eta Galiaco gobernadorea izateari uko egin.
- Guda zibila: K.a. 49. urtean, Senatuak Ponpeiori Erromako defentsaz arduratzeko eskatu zion Zesarren aurrean. Honek Ponpeioren eta Zesarren arteko guda zibila hastea suposatu zuen. Farsalian (K.a. 48), lehenengoaren porrotarekin amaituko da.
- Botere absolutua eta Julio Zesarren heriotza: Zesarrek Erromako agintea eskuratu zuen eta karguak bereganatu zituen. Errepublika bere eskuetan arriskuan zegoen. Neurrigabekeria honen aurrean, Caius Junio Bruto eta Caius Casio Longino senatariek konspirazio bat antolatu zuten; K.a. 44. urtean, martxoaren 15ean, Julio Zesar erail zuten Senatuaren atean bertan, 23 sastakada jasoz.
Bigarren triunviratoa eta Errepublikaren amaiera:
- Julio Zesarren ondorengoa: Zesarren testamentuak guztiak harritu zituen, oinordeko Oktavio gaztea utzi baitzuen. Zesarrek ez zuen semerik eta ilobaren semea adoptatu behar izan zuen. Hala eta guztiz ere, oso gaztea bazen ere, Oktaviok bere adimena agerian utzi zuen agintea osoa bereganatu zuenean. Optimates-en fakzioaren senatariek maneiatuko zutela pentsatu zuten. Berak, aldiz, Erroma esku sendoaz gidatu zuen.
- Bigarren triunviratoa: Oktaviok etsai handi bati aurre egin behar izan zion: Marco Antoniori. Zesarren ordezkari bat izan zen eta Zesar ordezkatu behar zuela uste zuen. Biek, berriz, Zesarren hiltzaileak akabatzeko elkarrekin lan egin zuten. Beranduago, agintea banatzen saiatu ondoren, Octaviok, Marco Antoniok eta Lepido Caesarrek osatzen zuten triunviratoak porrot egin zuen.
- Cleopatraren eta Marco Antonioren arteko liskarra: Marco Antonio, Cleopatraren maitale eta aliatua, Octaviok garaitu zuen Accioko batailan, K.a. 31. urtean. Hortik aurrera, Octavioren gobernu pertsonala hasiko da.