Erromatar Erlijioa: Ezaugarriak, Garapena eta Kultuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB
Erlijio Erromatarra: Ezaugarri Orokorrak eta Garapena
Erromatarrek ahalmen handia erakutsi zuten menderaturiko beste populazioen kultura bereganatzeko. Hau dela eta, Erroman, Italia eta atzerriko kultu eta sineskerak nahastu egin ziren. Erromatarra inoiz ez zen mistikoa izan. Jainkoengan jartzen zuen bere burua haien faborea lortzeko eta zigortua ez izateko.
Hasierako Erlijioa
Lehenengo erromatarrak hainbat indarretan (naturakoak, nekazarien populazioa...) sinesten zuten. Indar horiei numen izena jarri zieten, ez ziren jainkoak baizik eta gauzetan dauden indar misteriotsuak. Numen bakoitzak izen eta funtzio desberdinak zeuzkaten eta erromatarrek pentsatzen zuten: ulertezinak ziren gauzak numenek sortzen zituztela. Ekintza guztientzako zeuden. Hasierako hauetatik nekazal jainkoak jaio ziren.
- Jano: Italiako jainkoen artean zaharrenetarikoa, bi aurpegirekin irudikatzen zuten eta gauza guztien hasiera da. Ateen zaindaria denez, eskuan makulua eta bestean giltza eramaten ditu. Berari eskainitako tenpluek gerra garaian ateak zabalik eta bakean itxita egoten ziren.
- Saturno: Hazi eta lurren jainkoa, nekazaritzaren babeslea. Bere agindupean sortutako askatasun garaiari urrezko aroa deitzen zitzaion eta jai saturnaletan ospatzen zen. Jai hauetan esklabuak jabe eta jabeak esklabu bihurtzen ziren. Denboraren sinbolu bihurtu zen, eskuan igitaia eta arezko erlojua eramaten zituen.
- Fauno: Artaldeen jainkoa.
- Marte: Gerrarena.
- Flora: Udaberriarena.
- Silvano: Basoarena.
- Pomona: Fruituena.
Greziaren Eragina
Greziako erlijioa ezagutzean, erromatarrek greziar mitologia bereganatu zuten, eta bere jainkoak greziakoekin bat egin zituzten. Adb: Jupiter-Zeus.
Ekialdeko Erlijioaren Eragina
Ekialdeko hainbat inperio zabaldu ziren Erroman, erlijio hauen artean Isis, Mitra eta Cibeles jainkosen kultuak zeuden. Erlijio misteriotsuak ziren eta bertako kide izateko kultua eta ospakizunak sekretuan gorde behar zituzten.
Enperadorearen Kultua
Ekialdeko erlijioaren eraginez enperadorea hiltzen zenean, Senatuak jainko bihurtzen zuen eta erromatarrek gurtu egiten zituzten, bere kultura guztien betebeharra izan zelarik.
Kristautasuna
Kristau erlijioa K.O. 1. urtean zabaldu zen Erroman. Azkar hartu zuen indarra gizartearen behe mailakoen artean, gizaki guztiok berdinak garela eta hil ondorengo bizitza aldarrikatzen zuelako. Ezin zituzten beste jainkoak gurtu. Kristautasunak zabaltzen jarraitu zuen eta azkenean, Teodosio enperadoreak 318. urtean erlijio ofizial izendatu zuen.
Erlijio Antolakuntza: Kultuak
Kultu Pribatuak
Kultu pribatuak garrantzi handikoa ziren, familia bakoitzak bere jainkoak gurtzen zituen bere etxean. Errituak burutzen zituena pater familias (aita) izaten zen: jainkoen sakrifizioak eskaintzen zizkion familiarentzat babesa eta aberastasuna eskatuz Genius, Lares, Penates eta Manesiren familiako jainkoak.
- Genius: Pater familias-koen arima irudikatzen zuen, honek hil arte familiari laguntzen dio.
- Lares: Etxearen eta bertakoen ardura zuen. Tunika motz batzuk jantzita eta eskuan libaziozko ontzi batekin irudikatzen zen.
- Penates: Despentsa babesten zuen.
- Manes: Hildakoen arimak ziren, eztia, loreak... eskainiz lortzen zuten bere faborea. Eskaintzak txarrak izanez gero, mamu bihurtzen ziren eta gizakiak beldurtzen zituzten.
Kultu Publikoa
Hiritar multzoa babesten duten jainkoetan oinarritzen zen. Otoitz eta sakrifizioen bidez babesa eta bakea lortzen zen. Kultu publikoan sakrifizioak, otoitzak eta purifikazioak egiten ziren santutegi, tenplu...-etan. Sakrifizioetan errito batzuen bitartez egiten zituzten, jainkoen ohorez animaliak sakrifikatu egiten ziren, ondoren hil eta haragia banatu egiten zuten, eta gero erraiak erretzen zituzten. Anormaltasunen bat egotekotan erraietan, berriz errepikatu beharko zuten. Beste sakrifizioak ez zire odoltsuak, Libazio izenekoa, ardoa, eztia... eskaintzen zizkioten. Purifikazioan berriz sakrifizioen bidez lortzen ez bazen jainkoak asarretu zirelako seinalea zen. Halakoetan augures eta aruspices izeneko orakuluengana joaten ziren. Augures: jainkoen nahiak igartzen zituen. Aruspices, geroaldia aurresaten zuten.