Erromanikoa eta Gotikoa: Arkitektura, Eskultura eta Pintura Erdi Aroan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 34,2 KB

Garai hartan, "erromaniko" hitza ez zuten erabiltzen. Geroaldian, lehen historialariek emango zioten izena garai honi. Hizkuntza erromanikotik zetorren hitza. XIX. mendean, William Burges arkitekto ingelesak erabili zuen. Hiru etapak egon ziren: lehen erromanikoa edo hastapena (X. mendeko bukaeratik 1074ra), erromaniko betea (1075-1150) eta erromaniko berantiarra (1150-1225). Nahiz eta ezaugarri antzekoak izan, erromanikoa ez da estilo homogeneoa beti, ezaugarri berak mantentzen dituena. Lokalismoak agertzen ditu; ez da berdina espainiarra ala italiarra. Baina hala ere, mintzaira plastiko komun bat agertzen du, horregatik kontsideratzen da Lehen Estilo Kristau Europarra, hau da, nazioartekoa. Lehen aldiz, kristautasunak sortzen du estilo bat nazioartekoa. Garai horretan, Europa erreinu desberdinetan zegoen bereiztuta. Gainera, Iberiar penintsula erreinu islamiarrek hartu zuten hein handian. Orduan, Europan dauden erreinu kristauak lehen aldiz sortuko zuten estilo internazional bat. Oro har, erromanikoa Antzinako Erromatar Inperioaren lurretan garatu zen, eta zabaldu zen ekialdera (Balkanetara), iparraldera, baita Eskandinabiara ere. Batasun espiritual eta formal batean zabaldu zen. Gero, kanpoko beste eragin batzuk ere izango zituen, adibidez, Bizantziar Inperioaren eragina. Erromatar Inperioa bukaeran bitan zatitzen da: Erromako Mendebaldeko Inperioa (Erroma hiriburua) eta Erromako Ekialdeko Inperio Erromatarra (hiriburua Bizantzio, gaur egun Istanbul izenaz ezagutzen dena). Mendebaldeko inperioa erori eta desagertzean, datozte godoak eta ostrogodoak, bandaloak eta bestelakoak iparraldetik, eta inperio bizantziarra mantendu egiten da 1453 arte. Hau da, Erdi Aroan zehar, inperio bizantziarrak dauka bere garapen propioa. Kristauak izaten jarraitzen dute, baina ez kristau katolikoak, kristau ortodoxoak baizik. Orduan, erromanikoak mendebaldean bizantziarren eragina dauka, eta islamiarren eragina, noski, Iberiar penintsulan adibidez. Estilo erromanikoaren batasuna azaltzen duen beste faktore bat da feudalismoa, garai hartako sistema sozial eta politikoa. Gizarte piramidala da, basailu-errege arteko erlazioa, eta aldi berean da gizarte landatar bat. Pintura, beraz, arte plastikoa, kleroarena zen. Alegia, arte plastikoak eta arkitektura erabat erlijiosoak ziren. Beraz, artea erlijio kristauaren menpe zegoen, elizgizonek kontrolatuta. Normalean, klase batean jaiotzen zirenak bertan geratzen ziren hil arte; ez zegoen ia aukerarik klasea aldatzeko. Beraz, artea eta arkitektura boteretsuenez sustatuta dago: alde batetik, Eliza Katolikoa, zeinean dauka zentroa Erroman, Vatikanoa. Helburua: jainko bakarra gurtzea eta boterea erakustea. Bestetik, botere politikoa (garai hartan ez zen termino hori erabiltzen, baina ulertzeko), hau da, monarkia eta noblezia. Horretarako, artea erabiltzen dute. Arteak, oro har, bi modalitate ezagutzen ditu erromanikoan, batez ere arkitekturan nabarmentzen dena: arkitektura erlijiosoa (elizak, bataiategiak, monastegiak, katedralak…) eta arkitektura zibila (gazteluak, jauregiak, nobleen etxeak, harresiak, hirigintza proiektuak…).

Arkitektura Erromanikoa

Arkitektura erromaniko gutxi geratzen da. Azkenean, 1000 urte pasa dira, eta erromanikoaren gainean egin zen gotikoa, gero barrokoa, etab. Hau da, gaur egun ia ez daude eliza erromaniko purorik. Eliza batera joaten zara, eta bertan dago kripta erromaniko bat, baina gero eliza da gotikoa ala beste mota batekoa. Eklitizismoa edo siklizismoa dute nagusi. Hala ere, gutxi badaude ere, arkitektura erromaniko katoliko gehiago geratu da arkitektura zibil baino. Zibila ia ez da geratu. Arrazoia: sakratua kontsideratzen den gune bat, logikoa da denbora gehiago mantentzea arkitektura zibil bat baino, botere handiengatik babestuta egoteagatik edota beste edozein arrazoirengatik. Noski, garai hartan erlijioak zuen boterearen froga.

Artista Anonimoak

Erromanikoan, artista ez da artista, artisaua baizik. Hau da, anonimoa da. Beste norbaitek eskatutako lana burutzen du. Garai hartan, "Arte Erromanikoaren" kontzeptua ez zen existitzen, artearen kontzeptua ez zelako existitzen ere. Askotan, lanetan bai agertzen ziren inskripzioak sinadura gisa, baina salbuespenak dira. Oso artelan handi eta garrantzitsuak baziren bakarrik, eta askotan hori bada ere, faktura bat edo enkargu bat dagoelako edota ospe handia duelako, baina hori oso kasu gutxitan. Askotan, hauek ziren ezagututa "maisuak" bezala, eta normalean maisuak zirenak, artisau talde mugikorretako artisauei artisautza irakasten zutenak izaten ziren.

Arte Liberalak eta Mekanikoak

Erdi Aroan, Tribium eta Cuatririum-aren arteko bereizketa hartu behar da kontuan. Hauek arte liberalak ziren. Tribium: gramatika, dialektika eta erretorika. Cuatririum: matematika, aritmetika, astrologia eta musika. Kontzeptu hauetaz aparte zegoen arte plastikoa. Artisauen lanak arte mekanikoak bezala kontsideratzen ziren, eta gizon liberalek bakarrik egiten zituzten.

Erromanikoaren Hedapena

Erromanikoaren hedapenean, hiru eragile nagusi egon ziren:

  1. Errenobazio monastikoa: Monastegiak kristo aurreko lehen mendeetan agertzen ziren jada. Monastegiak: pertsona erlijiosoen biltzeguneak, autosufizienteak direnak eta isolatu egiten direnak beraien bizitza kristori eskaintzeko. X. mendean, Kluniren erreforma egiten da, "Klunitarren erreforma" deritzona, kontsideratzen zelako San Benitoko erregelak ez zirela betetzen; ez ziren hain kastoak, ez ziren espiritualak, eta lujoak gustoko zituzten monjeek. Orduan, kristautasunaren baitan beti egon da debate hori, batzuk kontsideratuko dute korronte batzuk, eta beste batzuek kristoren mezua salatzen ari direla aldarrikatu. Horregatik, erreforma espirituaren berreskurapena lortzeko egin zen. Monastegiak motor ekonomiko eta kulturalak. Elizgizonak eta emakumeak bertan hobetzen zuten kultura eta ekonomia; bertan idatzi egiten zen, artea egiten zen, pentsatzen zen… aldi berean, estilo berria zabaltzeko faktorea.
  2. Aita Santutzearen boterearen indartzea (Erreforma Gregorianoa): Garai hartan, Aita Santua existitu arren, kristau desberdinak zeuden, eta hauen artean, herejeak zeuden, ez herejeak, alde egiten zutenak… Orduan, Erreforma Gregorianoa martxan jartzen du. Helburua: erritu kristaua homogeneizatu. Arrazoia: leku desberdinetan gauza desberdinak egiten zituzten, eta ez zuten kontrolik. Leon IX.ak jarri zuen, eta jarraitu zuen Gregorio VII.ak (horregatik deitu zen Gregorio). Erreforma liturgikoa da. Europa osoan kristau errituak bateratzen dira, homogeneizatu. Horrek arkitekturan du eragina, homogeneizatzeko arkitektura mota bat behar da. Horrek dakar erromanikoa oso ongi egokitzea errituetan eta Europa osotik zabaltzea. Erritu zaharrak erromanikoekin aldatu ziren. Gainera, Aita Santuak klunitarrak lagundu zituen, eta homogeneizatu zituen bi taldeetan: klero erregularra (monastegietan bizi direnak): monjeak eta klero sekularra (herriko elizgizonak): abadeak.
  3. Peregrinazioak: Gizataldeen mugimenduak ziren. XI. mendetik aurrera, gizatalde mugimendu handiak sortzen hasi ziren Europa osoan, eta horrek ekarri zuen pentsamenduaren internazionalizazioa: herrialdeak komunikatzen hasi (merkataritza, ekonomia…). Batez ere bi arrazoirengatik: alde batetik, erromesaldia: peregrinoak lurralde santuetara doaz; Erroma (elizaren lehen aita santua: San Pedro), hara joaten zirenak ziren erromeroak. Lurralde santuetara joaten zirenak: Jerusalem, ziren palmeroak. Gero ere, Santiago de Compostela da (katedrala: Santiago Apostolua bertan zegoelako). Hara joaten zirenak jakobeoak. Eta bestetik, gurutzadak: 1095. urtetik aurrera. Urbano II.a garaiko Aita Santuak bultzatutako lehen gurutzada gertatu zen, eta gero saiakerak egin ziren musulmanek geratutako lurraldeak berreskuratzeko (ez zuten lortu, baina diru kanpainak eta abar egin ziren "gerra santuak" egiteko). Santiago bidea da Iberiar penintsulako erromanikoaren zabalkundearen arrazoirik garrantzitsuenetariko bat. Jendea joaten zen bere biziak eskatzera, milagroak eskatzera ala bekatuak garbitzera.

Arkitektura Erromanikoaren Ezaugarriak

Arkitektura erromanikoen ezaugarri formalak hauek dira:

  • Eraikin erlijiosoak dira, nahiz eta arkitektura zibilak ere agertu. Baina batez ere erlijiosoak.
  • Sendoak eta trinkoak dira.
  • Otoitz eraikinak ala liturgia eraikinak dira.
  • Materialen artean, harlandua eta zilharria dira nagusiak. Adreilua ere erabili daiteke, pisu gutxiago eta merkeagoa dena, edo marmola (batez ere Italian).
  • Oinplanoa: gurutze latindarra da ohikoena (oinplano basilikalaren jarraipena).
  • Tamaina desberdinetakoak izan daitezke.
  • Nabeak alboko nabeak baino txikiagoak.
  • Trantzeptua da (bi besoetako erdiko nabea).
  • Gurutzadurak daude: bi besoak eta erdiko nabea aurkitzen diren tokia.
  • Apsidean eta absidioloan: errituak ala liturgiak gertatzen dira.
  • Deanbulategia: buelta emateko funtzioa.
  • Altxaera: erdiko nabea normalean altuagoa eta zabalagoa izaten da alboko nabea baino. Beti inpareak dira.
  • Eliza handietan, tribuna bat agertu daiteke. Ez dago oso argi zertarako egiten ziren ("peregrinoak pasatzeko ala hauek egoteko").
  • Dorreak: kanpai-dorreak sarritan. Adibidez: Pisako dorrea. Solte ala elizetan txertatuta.

Euskarriak

Euskarri ezberdinak zeuden:

  1. Muroak ala pareta sendoak: lodiak, zulo edo leiho gutxirekin. Trinkotasunaren sentsazioa. Barnetik iluntasuna.
  2. Arkuak, batez ere erdi puntuko arkuak. Leihoak edo ateak irekitzeko, nabeak eta bestelako elementuak sostengatzeko, nabeen arteko bereizketa. Arkitektura erromanikoan elementurik paradigmatikoenetariko bat.
  3. Pilareak: zirkularrak (salbuespenak), konposatuak (ohikoenak): karratuak/errektangularrak, polilogulatuak eta semikolumnatuak (lore forma).

Estaldurak

Bobedak edo gangak:

  • Kanoi ganga: egurrarekin semiarkuak, gainetik bete eta egurra kendu.
  • Labe ganga: kupula semiesferiko baten erdia. Adibidez: basilika erromatarretan. Apsidea estaltzen da. Normalean, fresko pinturak zeuden.

Kupulak: petxina edo tronpekin kupula zirkularra enkajatu.

Zinborrioa: gurutzadurari zerbait fisikoa ematea: dorrea. Funtzio dekoratiboa: barruko kupulari monumentaltasuna kanpotik. Normalean, argisarrerez apainduta: leihoak…

Fatxada: gehien apainduta dagoen elementua. Fatxada simetrikoa eta eskultura arkitekturaren menpe zeuden.

Eskultura Erromanikoa

Lehen erromanikoan ia ez daude eskulturarik, beraz, arkitektura nahiko biluzik agertzen zen. Dekoratiboa baino ez ikonografikoa; begetala, geometrizatzailea. Fatxada soil eta sobrioak. Denborarekin, giza irudiak agertzen joango dira. Arkitekturarekin batera, eskultura joango da aberasten. XII. mendetik aurrera, eklosioa gertatzen da, aurreko mendeetatik galdutako teknikak berreskuratzeko prozesua: erromatarren garaitik; antzinako sarkofagoak, miniaturagintza… Eskultura arkitekturaren markoaren menpe agertuko da beti. Arkitektura eta eskulturaren maisuak elkar lan egiten zuten. Erliebe eskultura, zizelkatua egiten zen, eta batzuetan trepanoa erabiltzen zen harriak zulatzeko. Arkitekturari bizia ematen dio, dekoratu egiten du. Harrizko eskultura da. Funtzioa: arkitektura dekoratu, eta didaktiko, pedagogiko, adoktrinatzailea. Biblio pauperum (pobreentzako biblia). Analfabetismo tasa handiak zeudenez, erlijioa helarazteko nahia zegoen. Ez dauka autonomiarik arkitekturarekiko, ez du ikonografiarik. Artista/artisauek ez dute inolako askatasunik, bakarrik ereduak errepikatu eta esandakoa exekutatzen zuten. Iruditegiaren atzean apaiztegia dago; hauek aukeratzen dute ikonografia eta zer errepresentatu. Antzinako ereduak jarraitzen dira, baina modu zakarrean; naturalismo eza. Gorputzaren edertasunak ez du kabidarik. Figurazioaren berreskurapena jaso arren, ez dago kanonik, ez edertasun idealik; ez dute interesik, bakarrik ideiak transmititzeko nahia zuten. Hieratikoak, arketipikoak. Frontalak, lauak eta desproportzionatuak. Irudi kontzeptualak dira, metafisikoki beste esparru batean dauden gizakiak errepresentatzen dira, izaki zelestialak. Irudiak normalean espazio eta leku sakratu batean gertatzen dira. Ez dago paisaiaren erreferentziarik. Ez da errealitatea errepresentatu nahi, bakarrik ideiak transmititu. Perspektiba frontala, eskematiko antinaturala. Horror vacui: hutsunearekiko beldurra, dena estali nahi dute, isozefalia. Figura guztiak kontaktuan daude, abigarratua. Hala ere, konposizioari dagokionean, eskema geometrikoak mantentzen dira. Normalean, portadetan, fatxadetan, kapiteletan, frisoetan… Gaur egun askotan nabaritzen ez bada ere, polikromatuak ziren, kolore biziz. Koloreak denborarekin galdu egin dira. Erliebeez gain, marko arkitektonikora egokitzen dira, eskema geometrizatzailea. Mukulu biribileko eskultura. Gaiak: kristo gurutzatua eta ama birjinia. Hieratismoa da nagusi. Kristo lasai agertzen da, normalean 4 iltzerekin (zurruna, hieratikoa, antinaturala, inexpresiboa). Ama birjiniak ez du espresiorik, urrun dago, ez dago beraien arteko konexiorik.

Gotikoa

Saint Denis, Paris, izan zen hedapuntua, XII. mendean, eta XVI. mendera arte hedatuko zen lekuaren arabera. Garai hartan, bizitzaren, erlijioaren eta gizartearen artean aldaketak egon ziren aurreko garaiekiko. Gainera, hirien hazkundea gertatzen ari zen. Burgesia, garai hartan klase sozial berria, sortu zen, eta artisten hazkundea zegoen. Garai hartan, katedrala zen hiriaren bihotz paradigmatikoa: berria, anitza, elementu komunekin: behirateak, miniaturak, eskulturak… Jainkoaren alderdi espirituala handitu zen. Erromanikoko jainkoa bera zen (pantokratos), baina aurrekoarekin konparatuta, erlijioa ulertzeko modu espiritualago bat bilatzen da: tenpluan argia sartzea bilatzen zuten, bai espiritualki, bai fisikoki. Jarraipen gisa, gotikoa erromanikoaren ondorio bat zen, baina aldi berean berria. Desberdintasun batzuk ditu arkitekturari dagokionez: behirateak, arbotanteak, arku zorrotzak, gurutze gangak… Arte figuratiboan: natura eta giza errepresentazioak protagonismoa izango dute. Errepresentazio naturalistak gailendu ziren gotikoan. Europako Erdi Aroaren bukaeran, hurrengo mendeetan markatuko diren hainbat ezaugarri agertuko dira:

  1. Hiriaren jaiotza: lehen unibertsitateak… Astiro-astiro, hezkuntzaren zabalkunde bat garatzen joan zen (teologia, baina sekulazioranzko prozesuan). Erreferenteak urbe berriak ziren.
  2. Gotikoa burgesiaren eta hiriko agintari erlijiosoen gidaritzapean egindako hiriko artea da.
  3. Politikoki, hurrengo mendeetan garatuko ziren oinarriak jarri ziren: boterearen errepresentaziorako baliabide bat, eta merkataritzaren berpizkundea, hiriak indartzearen ondorioz. Horri esker, ezagutzak zabaltzen joan ziren, eta manifestazio laikoak zabaldu ziren ere: merkataritza lonjak edo Europako iparraldeko udaletxeak.
  4. Geografikoki, gotiko estiloko lehen eraikinak Frantzia eta Paris inguruan oso azkar zabaldu ziren Europa guztitik, progresiboki erromanikoa ordezkatuz. Hurrengo bi mendeetan (XIII-XIV), Europako paradigma artistikoa aldatu zuen. Grezian eta halako lekuetan, kristau ortodoxoak zirela eta, ez ziren katedral gotiko asko eraiki. Eraikin gotikoak hirietan agertzen ziren, erlijiosoak edo laikoak: katedralak, monastegiak, jauregiak, lonjak, udaletxeak…

Katedral Gotikoak

Katedralak hiriaren boterearen ikurretzat hartzen ziren. Harria erabiltzen zuten, teknika garatuagoa. Teknologia aurrerakuntzak egon ziren. Altuera irabazi zuten, bertikaltasuna helburuarekin. Horma estu eta lirainak ziren. Kanpoan, arbotanteak, pinakuluak, eskulturak zeuden. Baho ugari eta zabalak zeuden, beiratez estaliak. Ondorioz, argitsuagoak ziren erromanikoa baino. Oinplanoa gurutze latindarra zen orokorrean. Arku zorrotzak ziren, eta altuera handiko eraikinak estaltzeko gurutze gangak zeuden. Hiru nabeetan daude banatuta, eta erdikoa zabalagoa eta seguruenik altuagoa. Elementu dekoratiboagoak zeuden, hala nola, gargolak, pinakuluak (kutsu bertikala ematen diote eraikinari). Arkuaren angelu zuzenak (bi kurbak), angelu zorrotz batekin elkartzen dira, eta indar gehiago dauka pisuak mantentzeko. Gotikoaren arkurik paradigmatikoena da. Hainbat mota daude, arku zorrotzaren bariazioak, esaterako, Tudor arkua eta arku kanopiala edo flamigeroa. Gurutze-ganga: arku zorrotzen arteko intersekzio bat da. Pisua nerbioetara doa. Ondorioz, kanoi ganga bat baino arinagoa da (ertz-ganga baten antzekoa, baina arku zorrotza erabilita, erdi puntukoaren ordez). Arkitektura gotikoko bereizgarria da. Gurutzea edo elkartzeari giltzarria deritzo. Bariazio asko daude, alde gehiago izan ditzakelako. Adibidez: sei aldeko ganga (gurutze ganga sinple bat beste bi arku gehiagoren bidez helduta, hau da, lau ordez, sei alde); tertzelete ganga (arkurik ez dutenak); izar ganga; eta palma ganga (dekoratibotasunaren eta egituraren arteko elkarketa dena). Teilatu azpian gurutze gangak daude, azpian egurrezko gangak, mihi zuri bateko teilatu bat duena. Gero, arbotanteen bitartez pisua kontrahormetara joaten da, eta hauek oso sendoak ziren, baina pixkanaka finagoak eta lirainagoak izaten joaten dira. Arkitekturak pentsaera bati erantzuten dio: kontzepzio espiritualaren erantzun bat, espirituala eta naturala, efektu sinbolikoa duena (jainkoaren etxea). Argia beirateetatik sartzean lortzen zen. Funtsean, katedrala jainkoaren etxea zen. Bertan, kosmosean sortutako armonia eta espiritualtasuna birsortzen zen. Beirateek bi funtzio zuten: baho handiak estali ura ez sartzeko, eta argi espiritual eta sinbolikoa sartzeko, ikonografia.

Frantziako katedralak lehenak izan ziren, eta Europako katedralen abiapuntua bihurtu ziren. Denborarekin, aldaera esanguratsu batzuk jasan zituen. Batez ere Espainian eta Inperioan zabaldu ziren. Britania Handian, bereizgarri propioak izan zituen. Abiapuntua Paris (Saint Denis) zen, XII. mendean, "Suger" 1140 inguruan. Tendentzia antierromaniko eta klunitarrek katedral erromanikoei aldaketak ezarri zizkieten (gotikoa). Chartres-eko katedrala, Saint Denis, Sens: gotikoaren eta gotiko frantsearen katedralik paradigmatikoenak. Gotiko distiratsua zen: aurreko etapan zehaztu ziren formen garapen logikoa. Beirate handiak, rosetonekin, garatuko dira. Gotiko flamigeroa: korronte desberdineko fusio bat da. Frantzian bakarrik ez, nazioartean zabaldu zen. Terminoak esangura dauka "flama"-rekin. Orduan, sugar baten formari egiten dio erreferentzia. Orduan, bereizten da bere izaera ornamental eta dekoratiboarengatik. Ingalaterrara iristean, jarraian lortu zituen ezaugarri propioak, irla bat izaki, isolamendua eta denboran jarraipena lortzeko aukera zutelako. Marra zuzenak ziren, eta bertikaltasuna nagusitzen da. Burualde eta sarrera batzuk lauak dira. Ez zeuden girolarik. Azken fasean, perfil gardenak eta marra zuzenak gurutzatzea zen ohikoa. Oinplano basilikala da. Nabe bakarra dago, diafanoa da. Hau da, ez du pilarerik, ezta arbotanterik.

Italiako arkitekturaren ezaugarrien artean, hauek daude: koloretako marmolak, kutsu polikromatua dute (orientala bezala), mosaiko eta horma pinturen erabilera nabaria da, fresko pinturak agertzen dira… foku flamigeroa Italian (Venezian) izango zen, betiere elementu bizantziar eta orientalekin (erlijiosoak ez ziren bi jauregi). Venezian jauregi asko daude. Merkatari eta nabegatzaileen jauregietan: galeriak, logiak, arku zorrotzak, saretak…

Eskultura Gotikoa

Erromanikoaren jarraitu zuten. Naturalismoaren inguruko apostua egiten da, eta kristau ezagutza irakastea izango da helburua. Eskultura gehienak, erromanikoan bezala, eraikinetan egiteko dira. Hau da, arkitekturaren menpe daude. Irudiak naturalagoak eta errealistagoak dira. Zizelkatutako pertsonaiak, gehienetan erlijiosoak, jantzietan, etab. Benetako gizakiekin konparatzean, naturalistagoak dira. Progresiboki, mugimendua lortzen joango dira. Gai gehienak erlijiosoak dira, baina pixkanaka bestelakoak ere agertzen dira: elizetako tinpanoetan, Kristo Pantokrator-a, Ama Birjinia haurrarekin. Baina orain, irudiek gotikoko ezaugarriak dituzte: mugimendua, naturaltasuna, sentimentaltasuna… Eskultura mota berriak agertzen dira, erretaula adibidez. Erromanikoan ez zegoen erretaularik, baina honakoan, egitura duen egurrezko elementu bat kokatzen da. Gotikoan ohikoa da aurrealdeko dekorazioan, askotan baldakinoarekin, eta astiro-astiro, hasieran triptikoa zena, joango dira handitzen horma dena estaleraino, arkitektura bera estaltzeraino. Eskultura eta pinturarekin dekoratuta egon daiteke: egurrezko pieza polikromatuak, erretaula pinturarekin. Basilika, egurrezko erretaula bat du, polikromatua. Beraz, gotiko berantiarra. Eszena erlijiosoak, kale desberdinetan osatzen diren kutsatiletan osatuta daude. Urreztadurak ere ohikoak dira erretaula gotikoetan. Hilobiak, indibidualak zirenean, eskulturak zizelkatzen ziren. Normalean, jende xehea elizetan hilobiratzen zen, barruan ala kanpoan, baina goi-mahaiko kleroa, noblezia, hilobiratzeko eskulturak egitea ohikoa zen gotikoan. Portal bakoitzean jartzen ziren eskulturak, giza eskala baino askoz handiagoak, monumentalak. Erromanikoaren jarraipena eta garapena da. Forma eta jantzi zurruneko figurak desagertzen dira.

Italian, bere iraganarengatik, bide propio bat jarraitu zuen. XIII. mendean, frantsesetik desberdina den eredu propio bat sortuko du. XIV. mendea: trecento. XV. mendea: quattrocento. XVI. mendea: cinquecento. Trecento-an, jada artistak identitate bat dute, haien lanak identifikatzen hasten dira, onartzen dira. Teknika brontzezkoa, dekorazioak egiteko moduan aldaketak. Eszena desberdinak agertzen dira: eszena bataiategia, ikonografikoki San Joan Bataiatzailearekin bat egiten du. Forma kuadrilateroetako eszenetan daude antolatuta, eszena kuadrangularrak. Kristo bataioa jasotzen ari den momentua agertzen da. Sakontasunaren efektua zegoen, eta figura proportzionalak ziren. Eszenatoki errealista, inguru batean kokatzen da. Nahi bat dago egiazkotasun kontzeptu batean aurkezteko pertsonaia hauek.

Nazio edo erreinu desberdinak transzenditu eta nazioarteko bihurtuko den gotikoaren azken etapari egingo dio erreferentzia, non mintzaira homogeneo bat izendatzen duen. Estilo homogeneo eta internazionala.

Margogintza Gotikoa

n XIII-XV mendeetan garatzen da. Helburua: erlijio kristauaren irakaspena zen. Kokapena: hormetan (gero eta gutxiago: beirate gehiago daudelako); euskarri mugikorrak; edo erretaulak ziren. Naturaltasuna,Mugimendua eta Sentimenduen adierazpena nabarmentzen ziren. Gai nagusiak: erlijiosoak ziren. Hala ere, Gai ez-erijiosoen agerpen eta garapena egongo da. Margogintza zibilak presentzia hartuko dute, hau da, Pintura erlijiosoak egongo dira baina baita nobleen gaiak ere. Erretratuaren agerpena ere egongo da. Koloreak sutilagoak dira, errealistagoak eta naturalistagoak. Kolore aberatsen erabilera; urreztadurak: Eszena kokatzea lortzen du espazio naturaletan, zerutiarra eta luxu itsura. Pan de oro teknikarekin, eskuz xafla finak pegatu, horrela dirudi urrezkoa dela. Lehen paisaien agerpena gertatuko da, Andrea Pissanoren esku. 

Marrazkiaren lerroen garrantziarengatik deitzen da. Kolore bizia eta kontraste handiak. Arte miniaturagintza. Liburuetan eta pergaminoetan egiten ziren: ilustrazioak. Liburua eta testuaren arteko erlazioa sortzen da. Naturalismoarekiko eta detalismoarekiko interesa dago. Errepresentazioan iada dago gainjarketa bat, detalismo miniaturista bat, paisaiak… Paisaia kontzeptualak dira, eskematikoak, idealizazioak = Fantasiak.

Tradizio klasikoaren mantenketa. Duoccento eta treccento (XIII-XIV mendeak) Ezaugarri propioak agertzen ditu beste kontinenteko herrialdeekin konparatuta, besteak beste, Sakontasun espaziala, Giza gorputzaren eta anatonomiaren arteko lehen saiakera, Gama kromatikoak armonia bat dute, Mantenduko da fresko pintura tenpluetan, Margolari handiak agertuko dira izenez. Duccio, Giotto, Cimbaue…, Kristoaren emozioaren espresioa, Figuren bolumena: Degradatuen bidez bolumina lortzeko nahia, Bolumetriaren sentsazioa lortzeko saiakera, Kutsu bizantziarra, orientala, Primitibo italiarrak: gotikoak izan harren hurrengo mendeetan ekarriko duten naturaltasunetik errenazimenduaren oinarriak nabarmentzen direlako, Genero biografikoaren sorrera, arte-historiaren oinarria: Miguel Angel. Aro modernoko margogintzaren aitzindariatzat dago hartuta. Erdi aroko artista guztiak ez bezala, naturan inspiratzen zen, errealitateko ereduetan. Aurreko konbentzioaren haustura. (Besteak imitatzearen konbentzioarena). Koloreen modelatze bat: gorputztasun bat lortzen du; bolumetria, dotorezia eskultoriko bat. Gorputztasun bolumetria bat. Bolumen sinpleko dotorezia eskultoriko bat. Espazio naturaletan kokatzen dira, eszena koherenteak. Ekintza teatralak. Kristoren bizitzaren pasarte desberdinak, biblian agertzen ez diren eszenak. Ez dira hain famatuak baina garrantzi bat izan dute. 

Iberiai penintsulan, Bartzelona, aragoi, valentzia, gaztelan…pintore garrantzitsuak zeuden. MARGOGINTZA FLANDESTARRA XV. Mendean Herbehereak, Flandesen. Hiri aberatsa eta populatuetan: Brujas eta Dante bezalako hirietan arte elkarteak sortuko dira. Europako arte foku garrantzitsuenetakoak da. Ez da ematen Italian ematen diren hainbat gauza. Italian: artearekiko kontzientzia intelektuala, teoriak idatzi etab. Italian mundu greko-erromatarra berpizten da, baino flandesen ez, erdiaroko artearekin kointziditzen du. Flandestarrek olio teknikaren perfekzionamendua lortzen dute. aurrekaririk gabeko… Arkitekturaren eta espazioaren esperimentazioa, sakontasun intuitiboa, oraindik ez dute perspektiba matematikoa ezagutzen italiarrek bezala. Errealitatea begiak ikusten duten bezala errepresentatzeaa dute helburu. Erretratuak: trataera zehatzak, detaileak, material propioetan zainketa, oso ondo kontserbatzen dira, gaur egun ere atzo eginda egongo balira bezala dirudi (oso material onak erabiltzen zituzten). Soziologikoki Erdi Aroko produkzio artistikoa. teknikoki oleo pinturaren bidez emaitza errealistak lortzen dituzte eta arkitekturaren bidez sakontasuna lortzen dute.


XVIII. mende erdian, Ilustrazioaren garapenarekin, arte klasikoa birplanteatzen da. (Barrokokoek arte klasikoa traizionatu). Artearen sustrai klasikoa interpretatzeko modua ezbaian. Joera arkeologista: Ahurriak ala ruinak aztertzen hasi ziren, famatuena J.J. Winckelmann, Antzinatearen Historia (1764) izan zen publikatua (artista eta arqueologoa). Pompeya eta Herkulanoren indusketak, estaliak izan ziren kristo osteko 1. mendean Besubio mendiaren leherketaren ondorioz. Garai honetan deskubritzea gertatu zen. Erromako aztarnategi inportanteena kontsideratzen da Pompeya. Zientziaren defentsa egiten da, aurreko mundu absolutu, ilun eta erlijiosoaren eta hezkuntzaren defentsa egiten da. Ilustrazioak argia jarriko du (ilustrazioa argiaren mendea) Mundu justoago eta progresistago. Filosofia ilustratuaren ondoriotako bat Frantziako Iraultza. Erlijioaren boterea alde batera utzi eta laikoa. Estilo berri baten jaiotza: neoklasizismoa. Lehen ilustratzaile eta iraultzaileen estilo artistikoa eta segituan Europako monarkiarena ere, baita Napoleon Bonaparterena ere. Erreformismo borbonikoa. Izaera ofiziala. Espainian Karlos III.aren nahi erreformatzaile eta konstruktiboekin bat sartu ziren postulatu artistiko berriak. Napoleonen inperioak estiloa Europan zabalduko du. Europako eta munduko enperadore izan nahi zuen. Paris hiriburu izango zuen erroma berri bat. Neoklasifismoak, ez zuen ikuspegi originalik. Dena arte greko-erromatarretik kopiatuta. Estilo zurrun eta hotza. Arte Ederren Akademiak sortu: Herrialde bakoitzeko instituzio ofizialak (Espainian San Fernandoko akademia), monarkiak sortzen zituen eta estiloa kontrolatzen zuten. Akademiako arauen oinarria da neoklasizismoa da. 


Neoklasizismoan, Forma klasikoetara itzuli zuten, Fatxadak, tenplu greko eta erromatarren ereduekin. Ordena klasikoak zen eta ko`pulak erabiltzen zituzten. Oinplantak errektangularrak edo zentralizatuak ziren. Elementu dekoratiboen desagerpena, hornamentazioaren aurka. Elementu konstruktiboen purutasuna. Europan zabaldu: uniformetasuna. Arte plastikoetan: jarrera lasaiak, marren purutasuna, keinu neurritsuak. Pariseko “Garaipen arkua”, Garaipen arku baten kopia, baino tamaina handiago batean. Dimensio monumentalak, pilaretako aurpegi bakoitzean erliebe alegorikoak. Pariseko zabalkundearen errotonda handi bat da. Arkitektura sinboliko gisa (kanpos eliseos) eta funtzionala (kotxeak buelta emateko eta azpitik pasatzeko). jacques-louis david, Iraultza Frantseseko pintorea bihurtu. Historiaren eta mitoaren erdian kontatzen den historioak pintatzen zuen. Antonio Canova, Neoklasizismoaren ordezkari nagusia eskulturan. Venezian eta Erroman jaso zuen formakuntza eta berehala hasi zen enkargu esanguratsuak egiten. 

XVIII. mendearen bukaeran, ilustrazioaren  ideiekin eta idea utopistekin, nahiko proiektu interesgarriak proposatuziren, hala nola, Hauetatik Étienne-Louis Boullée. Lehen aldiz progresuaren ideia proposatzen du ilustrazioak. Konsiderazten da bizitza hobetu daitekeela eta Gizarte hobeago batean pentsatuz, klasizismotik aldentzen dira pixkat eduki sinboliko argiko eta espazioaren analisia eskaintzeko. Ez ziren lan asko erasiki, lan bisionario bat zen. Oinarria arkitektura klasikoan , baina abiapuntu modernoa, pentsamendua aurreratuagoa. Zerotazioak, Newtonentzako. Zientziarekiko ikuspegi berria. Liburutegian Kolumnatak, kanoi gangak, … Lehen aldia mundu guztiarentzako aukera dagoela museo batera joateko eta ezagutza publikoa izateko. Oro har Iraultza Frantsesak aldaketa pilo bta ekarri zituen. Artistek zuzenean ikusi zituzten, eta protagonistak izan ziren. 

Francisco de Goya, Erromantizismoaren abiapuntua da, modernitatearen aitzindarietako bat. Urte asko bizi zituen, (86urterekin hil) eta Espainian 5 erregeren bizipenak ikusi zituen. Fernando VII.a eeregetza errestaurazioan hasi zen, eta hari hainbat koadro egin, baita beste erregeei ere.Industria iraultzak industrializazio basati batera. Horren guztiaren testigo izan zen. (1871): Erromara joaten da ikastera, bueltatzen da Zaragozara eta fresko pinturak egiten hasten da, gero Madriletik deitu zioten artista izateko. Olioa mihise gainean. Tapizeak gorteetako paretetan jartzen ziren. Pintura alaiak, gai atseginak, jolasak, majo eta majak, ehiza eszenak… Monarkiaren gustukoak. Paleta argia eta alaia, Monarkia eta nobleziaren gustoen arabera. Eskuinean erretratua: Karlos IV.a eta bere emaztea eta semeak, bere burua ere agertzen da marrazten. Ilustrazioa defendatzen du inkisizio batean dagoen Espainia ilun batean. Frantsesek Espainia inbaditzen dute eta eramaten du desengainu nabarmenak: konturatzen da ilustrazioak eta iraultzak promesa egiten ziola errepublikaren, justiziaren, argitasunaren eta zientziaren aldeko diskurtso horren emaitaren Hjun etab…tragikoa. Harren testigo izan zen. Aldaketei irekitako pertsona bat, bere idealak Frantziarekin bat egiten zuen eta itsaropena zuen inkisizioan eta sineskerietan eta industrialki atzeratuta zegoen Espainia esnatzea. Errealitate krudelak esnatu zuen eta desengainoa bizi zuen, horrek produkzio aldaketa eragin zuen: paleta ilundu, pinturaren erabilera tentsoagoa, … 1808an Goyak izandako gertaera baten sentipen bat errepresentatzen du. Foko teatralak, azpimarratu nahi duen pertsonai ala gertakizuna nabarmentzeko. Fondoak ilundu, Goyaren ikuspena munduarengan aldatzen da. Napoleon Bonapartek Espainia okupatu zutenetik, Madrilgoek altxaera bat egiten dute Frantsesen kontra: independentzia gerra. Errebolta saiakera hau izan zen erreprimitua oso modu odoltsuan. Zaldien eta pertsonaien mugimendua konposizioari ematen dio dinamismo handia, oso errealismo handia: Aurpegietan tentsioa, odolam lehorra, … Protagonsimo osoa figuretan. Erromantizismoan irekitzen da, expresionismoa. Altxamendua maiatzaren 2an gauean. Maiatzaren 3an ejertzito Frantsesak errebolta saiatu zuten gelditzen herritarren fusilaketarekin. berak ez zituen zuzenean ikusi, baina bertan zegien. Madrileko hanibat zonaldeetan diskriminizatuki erreboltariak asesinatzen zituzten. Ikerketa bat egin zuen eta irudikatu nahi zian zuen bere lanetan. Herritar talde bat ilaran hiltzeko itsaroten, banan banan. Besoak gorantz, jesukristo laiko bat bezala, zuritasuna, inozentizaren kolorea, eta aurpegi desenkajatua, desesperazioa. Argi fokoa, soldaduetatik datozten. Ejertzitoa hiltzeko makina anonimoa. Militarismoaren ikuspegi deshumanizatua. Iluntasunarekin bat egiten dute. Biktimizazioa salatzen duen lana. Politikoki argia den pintura, boterearen kontrakoa den lehena izan zen. Horren ondorio bere pintura beltzak 1820-23. Zuzenean olioan manzanares ibaiaren ondoan erositako etxe bateko paretetan. 23an Frantziara joatera exilioan bere bilobari eman zion. Frantziak alde egin zuenean Fernando VII.a bueltatu zen eta Goyak derrigortua ikusi zuen bere burua alde egiteko. Goya modernitatearen abiapuntuetako bat, nahiz eta modernoa ez izan bere kronologian, oso modernoa zen. Pintore izateaz gain, garbazio bikainak egiten zituen, akuafuerte desberdinak. Bere Espaniarekiko bizio pesimista askoz gehiago islatzen du, bakoitza lema desberdin batekin. Borondatez Burdeos hiria joan zen, bertan berreskuratu zuen bizitzeko grina eta alaitasuna. Eta bere lanetan paleta ere pixka bat argitzen dira.


Erromantizismoa izan zen mugimendu bat XVIII. mendearen bukaeran sortua eta hiru hamarkada iraun zuen. Estilo bat baino gehiago da, definitzeko zaila. Artistaren suibjetibotasuna. Bere barne bizitzaren espresioan eukiko du arreta. Frantzia Iraultzaren porrotak, neoklasizismoarekiko jarrera kritikoa. Gizakiaren jarrera subjetiboan, subjetu indibiduala. Pasioak, sentimenduak, espresioa. “Medusaren boltsa” izeneko koadroa, Erromantizismo Frantsesaren obrarik paradigmatikoena da. Gertaera erreal bat kontatzen du. Medusa izeneko itsasontzi bat ondoratu zen Afrikako kostaldean, eta balsa inprobisatu batean geratu ziren. Erdi hilda zeudenean, barku militar bat ikusi zuten eta hauek ez zuten haien oihuak entzun. Horrek izugarrizko iskanbila eragin zuen Frantzian. “Angelusa” Pintura errealista, Gizon eta emakume anonimoak, egiten dutenak deskantsua errosarioa errezatzeko. Ikuspegi errealista bat. Pintura soziologikoa, errealitatea deskribatu. Pertsonai anonimoei garrantzia. Duintasun punto bat. Umearen eta emakumearen esplotazioaren salaketa. Atentzioa prestatzen dute eguneroko bizitzan. Azkenik, Moneten “Inpresioa eguzkia sartzen”, Portuan egindako koadroa. Parisen lehen presentazio inpresionista. Erromantizismoaren ikuspegi subjetibo/sentimentaletik eta aldi berean eguneroko errealitate bat. Pintatzeko modua: pintzelkada solteak, atmosfera harrapatzeko nahia. Artelan honek, Modernitatearen ateak ireki zuen.

Entradas relacionadas: