Errenazimentuko musikari garrantzitsuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,98 KB
John Dunstable
John Dunstable (XV. mendearen erdialdea) gehien idatzi zuen musikarietako bat izan zen. Eragin handia izan zuen Ingalaterran eta Borgoñako eskolan. Bedford dukearentzat eta Joana Nafarroako erreginarentzat lan egin zuen. Guztira 52 obra egin zituela esaten da, baina nabarmenenak obra erlijiosoak ziren, gaur egun gehienak kontserbatzen direnak, eta mezatan, moteteetan, gabon-kantetan eta horrelakoetan ikus ditzakegunak. Hiru edo lau ahotsetarako obrak dira. Dunstableren teknikek eta obrek eragin handia izan zuten Errenazimentuko lehen konpositoreengan, hala nola Guillaume Dufay eta Gilles Binchoisengan.
Guillaume Dufay
Guillaume Dufay Ingalaterran jaio zen, baina oso txikia zenean, Cambraira joan zen bizitzera. Apaiz baten semea zela jakin zen, eta musikarekin zeukan talentua ikustean, musika-ikasketak eman zizkioten. 1409an, Rogier de Hesdinekin ikasi zuen, eta 1409tik 1412ra bitarte, koru katedral batean abesten egon zen. Urte horietan, Nicolas Malinekin ikasi zuen. 1420an, Riminera joan zen, eta han, Malatesta familiarentzat lan egin zuen. 1426an, Italian zegoela, Luis Aleman izeneko kardinalarentzat lanean hasi zen, eta 1428an, apaiz bihurtu zen. Hortik aurrera, Martin V.a Aita Santuarentzat eta Eugenio IV.a Aita Santuarentzat lan egiten aritu zen. 1436an, Dufayk bere motete ezagunena konposatu zuen, Nuper rosarum flores izenekoa. 1437an, Cambraira itzuli eta unibertsitatean sartu zen zuzenbidea ikastera. 1445etik aurrera, Dufay leku batetik bestera egon zen, eta urte horietan, hainbat konposizio sortu zituen: lamentazioak, bere mezak… Cambraira itzuli zenean, Europa osoan musikari ezaguna zen. Han, beste hainbat lan egin zituen: L'homme armé deituriko meza, chansonezko meza tonala, Requiem deituriko meza (gaur egun galduta dagoena)… Dufay 1474ko azaroaren 27an hil zen. San Estebaneko kaperan lurperatu zuten, Cambraiko katedralean. Hainbat urte geroago, katedrala hondatu zenean, bere hilobia galdu egin zen, baina 1859an aurkitu zuten, eta gaur egun, Lilleko museoan dago. Dufayk hainbat aurrerapen egin zituen musikan Errenazimendu garaian; hainbat elementu berri sartu zituen bere moteteetan eta mezetan, eta lau ahotsetarako abestiak egiten hasi zen. Bere teknika berriek eragin handia izan zuten geroagoko hainbat musikarirengan, hala nola Josquin, Martini, Obrecht eta Ockeghemengan.
Johannes Ockeghem
Johannes Ockeghem 1410 inguruan jaio zen Belgikan, eta Errenazimentuko franko-flandestar eskolako musikagile nagusia izan zen, garai horretako musikagile ospetsuena eta eragin handiena izan zuena. Johannes 1423an Amberesko katedralean egon zen koruan abesten, eta bere musika-ikasketak Monsen jarraitu zituen; han, Binchois ezagutu zuen. 1443an, Amberesko katedralera itzuli zen, baina oraingoan, koruetako irakasle gisa. 1446tik 1448ra bitarte, Borbongo dukearentzat lan egiten egon zen, Moulinisen. 1452an, Parisera joan zen, eta han, Karlos VII.arekin eta Luis XI.arekin batera, irakasle aritu zen Frantziako gortean. Parisen, postu garrantzitsuak okupatu zituen Notre Damen, Saint Benoîten… 1560 inguruan, franko-flandestar polifoniako ordezkari nagusia bihurtu zen. 1470ean, Espainiara joan zen, eta 1483an, Luis XI.a hil ondoren, ez dakigu oso ondo zer egin zuen Johannesek, baina Brujasen hil zela jakin da, bere testamentua hor aurkitu baitzen. Bere azken urteetako informazioa hain eskasa denez, zaharra zenean musikatik erretiratu zela pentsatzen da. Ockeghemen lanetan, ahotsek independentzia handiarekin mugitzen ziren, mugimendu horizontalean. Cantus firmusaren presentzia tenorrean agertzen zen bere kantuetan, eta ez zituen beste ahotsak baldintzatzen. Ockeghemen musika erlijiosoa zen, eta garrantzi handia ematen zion testuari; horrez gain, kanonarekin asko jokatzen zuen bere lanetan, eta gauza erakargarriak lortu zituen.
Johannesek egindako meza guztietatik, 30 Codex Chigi deituriko eskuizkribu batean kontserbatzen dira gaur egun.
Adrian Willaert
Adrian Willaert 1490ean jaio zen, Brujasen. Gaztea zenean, Parisera joan zen legeak ikastera, baina han musika ikastea erabaki zuen. Parisen, Jean Mouton ezagutu zuen, Josquin Des Presen konpatriota. 1515ean, Willaert Erromara joan zen, eta han, Aita Santuaren koruak bere obretako batzuk abesten zituela ikusi zuen, baina Josquin Des Presek idatzi zituela pentsatuz. Willaertek gertatutakoa esan zuenean, obra horiek abesteari utzi zioten. 1515ean, Hipolito kardinalarentzat lanean hasi zen Ferreran. Hipolito oso bidaiari sutsua zen, eta Willaert leku guztietara lagundu zion. 1517tik 1519ra bitarte, Hungarian egon zen. 1520an, Hipolito kardinala hil zenean, Alfonso d'Este dukearentzat lanean hasi zen. 1525ean, Milanera joan zen, Hipolito II.arentzat lan egitera. Willaert San Markos basilikako kaperako irakasle izendatu zuten, Venezian. Hemen hasi zen Willaerten estilo polikorala, eta Europa osoko konpositoreak joaten ziren berarekin ikastera. Horiek Willaerten lanak nazioartekoak izatea eragin zuten. 1562an, Willaert hil egin zen. Konpositore flamenkoa izan zen Errenazimenduan, eta Veneziako eskolaren sortzailea. Musika profanoa idatzi zuen, estilo eta forma guztietan. Bere obretan, testuak eta musikak erlazio handia dute, eta ez zituen inolako kadentziarik erabiltzen.
Giovanni Pierluigi da Palestrina
Giovanni Pierluigi da Palestrina 1525eko irailaren 30ean jaio zen, Palestrinan. Txikia zenean, Santa Maria Nagusia basilikan sartu zen, koru batean abesten. Geroago, Julio III.a Aita Santu izendatu zutenean, honek Cappella Giulia koruaren irakasle izendatu zuen Giovanni. Hurrengo urtean, mezez beteta zegoen liburu bat argitaratu zuen. Paulo IV.a Aita Santu izendatu zutenean, Giovanniri bere kargutik kendu zioten, madrigalak idazteagatik. 1547an, Lucrezia Gorirekin ezkondu zen, eta 1555ean, San Joan Laterangoa deituriko katedraleko kaperako irakasle ordezkari izendatu zuten. Han, 1560an, Lamentationes lana idatzi zuen. 1563an, motetez beteriko lehen liburua argitaratu zuen. 1580an, bere emaztea hil egin zen, eta Virginia Dormolirekin ezkondu zen 1581ean. 1594ko otsailaren 2an hil zen.
Palestrinaren meza guztietan ez ziren kanonak agertzen, eta obra polifonikoak egin zituen musikari adierazgarriena da Kontrarreformaren garaian. Esaten da Palestrinak musika polifonikoa salbatu zuela Kontrarreformaren garaian, musikari logika eta purutasuna emanez. Berak idatzi zituen 104 mezetatik, 700 cantus firmuseko melodia gregoriarretan oinarrituta daude. Bere lanak a capella ziren, instrumentu-akonpainamendurik gabeak. Musikari tradizionala izan zen.
Orlando di Lasso
Orlando di Lasso 1532an jaio zen Monsen, Belgikan. Bere jaiotzatik 12 urte bete zituen arte, ez daukagu informazio handirik. 1544an, 12 urte zituela, Herbehereetatik eta Siziliatik bidaiatu zuen; geroago, Milanera joan zen, eta han, 1547tik 1549ra bitarte, bizitzen egon zen. 1550ean, abeslari eta konpositore gisa lanean aritu zen, Constantino Castriotarentzat. Geroago, Erromara joan zen, eta han, Florentziako artxidukearentzat lanean egon zen. 1553an, San Joan Laterango basilikako kaperako irakasle izendatu zuten, Erroman. 1555ean, Palestrinak hartu zuen postu hori, eta Orlandok, bitartean, hainbat lan argitaratu zituen Amberesen. 1558an, Regina Wäckingerrekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten, aitaren bidea jarraitu zutenak handiak izan zirenean. 1560ko hamarkadan, Lassok ospea irabazi zuen Europa osoan, eta hainbat musikagile joaten ziren berarekin ikastera. Hain ospetsu egin zen, 1570ean Maximiliano II.a enperadoreak titulu inmobilatorio bat eman ziola. Titulu horren ondoren, hainbat pertsona garrantzitsuren proposamenak jaso zituen lan egiteko, baina ez zituen onartu. 1590ean, gaixotu egin zen, baina lanak konposatzen jarraitu zuen, 1594ko ekainaren 14an hil zen arte. Konpositore franko-flandestarra izan zen erromantizismo garaian, Palestrina eta Victoriarekin batera, eta Erromako eskolako liderra kontsideratzen zaio. XVI. mendean, eragin handiena izan zuen musikari europarra da.
Tomas Luis de Victoria
Francisco Guerrero
Francisco Guerrero 1528ko urriaren 4an jaio zen, Sevillan. Sevillako katedraleko koruan sartu zen txikia zenean, eta hor egin zituen bere musika-ikasketak, Pedro Fernandez de Castillasen eskutik. 1545ean, Toledoko katedralera joan zen, eta han, Cristobal de Morales izan zuen irakasle. 17 urte zituenean, Jaengo katedraleko kaperako irakasle izendatu zuten, eta han egon zen 1549 arte. Urte horretatik aurrera, Sevillara itzuli zen, eta Sevillako katedralean umeei irakasten egon zen; horrez gain, Malagako katedraleko kaperako irakasle izendatu zuten. Espainia, Italia eta Portugal osotik bidaiatu zuen; horietako bidaia batean, piratek eraso egin zioten, eta erreskatatu egin behar izan zuten. Abentura hori El viaje de Hierusalem izeneko liburuan idatzi zuen geroago, 1590ean argitaratua. Liburu horrek oso ospetsu egin zuen, baina urte horretan, hainbat zor zituela eta, kartzelara eraman zuten 1591n. Kartzelatik atera eta Sevillako katedralera itzuli zen, irakasle gisa. 1599an, izurri beltza zela eta, hil egin zen, eta bere hilobia Francisco de Perazaren, bere lagunaren, hilobiaren alboan jarri zuten, Capilla de Nuestra Señora de la Antiguan. Franciscoren lanetan nabarmentzekoa da hainbat lan instrumental egin zituela, bere lan gehienak profanoak zirela, eta musikan hainbat emozio jartzeko gai izan zela. Hainbat motete eta meza ezagun idatzi zituen, hala nola Batalle Escoutez, Beata mater, Congratulamini mihi, Accepit Jesus panes, Alma Redemptoris mater eta Ambulans Jesus. Francisco Barrokoaren figura garrantzitsua da Mexikon.
Carlo Gesualdo
Carlo Gesualdo 1566ko maiatzaren 8an jaio zen, Italian. Elizarekin erlazio handia zuen familia batean jaio zen, eta bere anaia nagusia hil zenean, familiako titulu guztiak bereganatu zituen. Bere ikasketa musikalak aitak sortutako eskolan hasi zituen, musikari garrantzitsuen eskutik. 1586an, Maria de Ávalos lehengusinarekin ezkondu zen. 1590ean, emaztea beste gizon batekin zegoela jakin zuen, eta biak hil zituen. 1593an, Leonor de Esterekin ezkondu zen. Oraingoan, bera izan zen beste emakume batzuekin adarra jotzen zuena, eta Leonorrek dibortzioa eskatu zion. Bi seme-alaba izan zituen, lehenengoa asfixiatuta hil zena, eta Gesualdo izan zela esaten zutena. 1600ean, bere bigarren seme-alaba hil zen, eta trastoatuta geratu zen. Demonioak zituela pentsatzen zuenez, masokismoan murgildu zen, horrela demonioak aterako zirela pentsatuz. Masokismo-saio batean zegoela, hilda aurkitu zuten 1613ko irailaren 8an. Carlo Gesualdok madrigalak ondu zituen, eta horiei esker lortu zuen ospea. Madrigalez osatutako lau liburu idatzi zituen, 1594 eta 1596 urteen artean. 1611n, beste bi liburu argitaratu zituen; harmonia konplexuko oso lan modernoak dira bi liburu horietan eman zituenak. Moteteak eta erlijio-musika ere idatzi zituen.
Josquin des Prez
Josquin des Prez Errenazimentuko musikagile franko-flandestarra izan zen, Guillaume Dufay eta Giovanni Pierluigi da Palestrina arteko musikaririk garrantzitsuena. Franko-flandestar eskolaren figura zentrala kontsideratzen zaio, eta Errenazimenduan, polifonia irakasten hasi zen lehen musika-irakaslea izan zen. XVI. mendean zehar, bere ospea handitzen joan zen, eta bere teknikak mundu osoan erabiltzen hasi ziren. Hain ospetsua izan zen, bere lanak perfektuak zirela esaten zutela, eta guztira 374 obra egin zituela esaten da. Josquinen ospeak Barrokoaren hasiera arte iraun zuen, eta hainbat meza, motete, chanson eta frottole sinatuta daude bere izenarekin.
Luterok beti esaten zuen hari buruz: “Konpositoreek ahal dutena egiten dute notekin; Josquinek, berriz, nahi zuena egiten zuen notekin”. Berak moldatutako Mille regretz kanta Europa osoan hedatu zen, Karlos V.a enperadorearen kuttuna izan baitzen.
Ez dakigu gauza handirik Josquinen bizitzari buruz, Erromantizismoko beste musikariekin konparatuz, baina Belgikan jaio zela jakin da, 1450 inguruan. 1460ko hainbat erregistroren arabera, Saint-Quentin elizako koruan abesten egon zen, eta Johannes Ockeghemekin batera, kontrapuntua ikasi zuen. Ockeghem 1497an hil zenean, Des Prezek La Déploration sur la mort Ockeghem izeneko motetea idatzi zuen. 1477ko erregistro batek baieztatzen du René kaperako abeslaria izan zela. Esaten da 1480an Italiara joan zela, eta han, 1489tik 1494ra bitarte, Aita Santuaren koruko kidea izan zela. 1503an, Josquin Ferrarara joan zen, eta han, bere mezarik onena idatzi zuen, Hercules Dux Ferrariae izenekoa, cantus firmus batean oinarrituta, eta bost ahotsetarako kantuen bilduma, bere lan garrantzitsuenetako bat. 1521ean hil zen, Frantzian.
Josquin konpositore franko-flandestarra izan zen, bere garaiko garrantzitsuenetakoa. Bere ospearen jatorria kontrapuntua testuarekin nahastea lortu izana izan zen.