Erreakzio endotermikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,27 KB

ENERGIA METABOLISMOAN

Erreakzio kimiko bat berezkoa (berez gertatzen dela) den jakiteko energia askea izeneko magnitude termodinamikoa erabiltzen da. Erreakzio batean substratu edo erreaktiboek produktuek baino energia aske gehiago badute, erreakzio hori berezkoa izango da.Honen arabera erreakzioak 2 motatan bereizten dira:

1) ERREAKZIO EXERGONIKOAK edo exogenoak: Hauetan energia askatzen da, Berezko erreakzioak dira, Adib.: Katabolismoa

2) ERREAKZIO ENDERGONIKOAK edo endogenoak: Energia behar duten erreakzioak dira, Ez dira berezkoak, Sintesi erreakzioak, Adib.:

Anabolismoa

Izaki bizidunek 2 modutan lortzen dute energia: 1) Eguzki-energia zurgatuta. Organismo fotosintetikoek eguzki-energia energia kimiko bihurtzeko gai dira. 2) Erreakzio exergonikoetan askatzen den energia probestuz. Zeluletan erreakzio exergonikoetan askatutako energia ATPa sintetizatzeko erabiltzen da, hots, energia garraiatzen duen bitartekaria eratzeko.

ENTZIMAK ETA BIDE METABOLIKOAK: Zeluletan erreakzio gehienak entzimei esker gertatzen dira. Entzimak,  erreakzio espezifikoen abiadura handitzen duten biokatalizatzaileak dira. Zeluletako erreakzio kimikoen kantitatea handia dago. Hauek bide metaboliko izeneko sekuentziatan antolaturik daude: erreakzio baten produktua hurrengo erreakzioaren substratua da. Bide metabolikoak 2tik 20ra bitarteko erreakzio-segidak izan daitezke. Linealak, ziklikoak edo adarkatuak (konbergenteak ala dibergenteak) izan daitezke, sare konplexuak eratuz. Konposatu bera bide metaboliko batean baino gehiagotan egon daiteke.

OXIDAZIO-ERREDUKZIOA METABOLISMOAN: Zelulako energia-transferentzietan, molekula batetik besterako elektroien transferentzia edo elkartrukea dago. Elektroien trukea ematen den erreakzioei oxidazio-erredukzio erreakzioak edo erredox esaten zaie. OXIDAZIOA: Molekulak elektroiak galtzen ditu. Molekula hori oxidatuta geratzen da; beste molekula bati elektroiak ematen dizkionez elektroi-emaile edo erreduzitzaile esaten zaio.


Entradas relacionadas: