Erreakzio endergonikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

ENTZIMAK EZAUGARRI OROKORRAK

  • Katalisatzaile biologikoak dira:

    • Erreakzio kimikoen abiadura azeleratzen dute

  • Katalisatzen duten erreakzioan, ez dituzte aldaketarik eragiten, soilik arinago gertatzea baimentzen dute

  • Katalisia amaitzean ez dute egitura aldaketarik jasatzen hori dela eta, molekula bera segundu batean hainbat aldiz jardun dezake

  • Kontzentrazio baxuetan ere oso eraginkorrak dira

  • Espezifikotasuna dute:

    • Sustratuarekiko: sustratu-mota bakar batekin lotzen dira edo antzeko ezaugarriak dituzten sustratuekin

    • Erreakzioarekiko: erreakzio mota bakarra katalisatzen dute

GUNE AKTIBOA
  • Substratura lotzen den entzimaren zonaldea

  • Berari dagokio entzimaren espezifikotasuna
    .

  • 10 aminoazidoz osotutako zona da.

  • 10 aminoazido horreek sustratuarekin batzeko espezializaturik daude, gainontzeko aminoazidoek entzimaren egitura tridimentsionala mantentzeaz arduratzen dira.

  • Gune aktiboan susbstratua eraldatzen da produktu izeneko substantzia berria sortuz.

  • Gune aktiboak hutsune edo tolestura itxura dauka. Bertan, aminoazido-hondarren bi mota daude:

    • Loturakoak: talde hidrofoboak dituzte, edo karga positiboak eta negatiboak dituztenak, eta horiek substratua posizio egokian lotzea ahalbidetzen dute.

    • Katalitikoak: substratua produktu bihurtzearen eragileak dira. Talde hauek, substratua batu ondoren, loturen eraketa edo haustura eragiten dute.

    • Kofaktorea  gune aktiboan egoten da

SAILKAPENA

OXIDOERREDUKTASAK

Oxidazio-erredukzio erreakzioak katalisatzen dituzte, hau da, elektroak eta hidrogenoa transmitzeko gai dira.


A3+ + B2+ <---> A2+ + B3+

TRANSFERASAK

Erradikalak molekula batetik bestera transmititzen dute

A - X + B <---> A + B – X

HIDROLASAK

Ura medio dela loturak apurtzen dituzte.

LIASAK

Loturak apurtzen dituzte baina ur molekula sartu barik, bai ordea beste molekula bat.

A - B + X - Y <---> X - A - B - Y

ISOMERASAK

Molekulan eraldaketak sortzen dituzte Adibidez molekula bereko erradikalak lekuz aldatuz. Isomeroak sortzen dira.

A - B - X <---> X - A - B

LIGASAK

Molekulen arteko lotura katalisatzen dute energia medio dela. Energia ematen duek molekula ATP da ADP + P-ra hidrolisatzen dena.

Entradas relacionadas: