Epeka Kobratzearen Arau Bereziak eta Egoitza Aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB

Epeka Kobratzearen Arau Berezia

Epeka edo prezio geroratuarekin egindako eragiketa bat osorik edo zati batean kanbio efektuak jaukiz ordaindu bada, eta efektu horrek epemugaren aurretik irmo eskualdatzen badira, eskualdaketa egin den zergaldiari egotziko zaio emaitza.


Adibidez, gauza bat saltzen da 2013. urtean (ordainketaren geroratzea gertatzen da, urte bat baino gehiago). 2 ordainketa daude atzeratuak: 2014an ordaintzeko bat (400.000€) = 150.000€ irabazi, eta 2015ean bestea (400.000€) = 150.000€ irabazi. Baina, bi zor horiek bi ganbio letran bildu dira, eta epe muga ezberdinak dituzte, batak 2014an eta besteak 2015ean. Baina titularrak dirua behar duenez, 2014ko letra bankura doa eta bertan deskontatzen du, eta orduan 150.000€ko ondare irabazi hori 2013an irabazi duenez, urte horretan tributatu behar du. 2015ko mugaeguna den letra edo du deskontatu edo endosatu eta kasu horretako irabazia 2015 urtean tributatuko da.


Heriotza Kasuak

g) Pertsona bat hiltzen bada, egotzi gabe geratu diren errenta guztiak aitortu gabe geratu den zergaldiko tributu oinarrian integratuko dira. Adibidez, pertsona batek kalte-ordain bat eskatzen du eta epaia irmoa bihurtu baino lehen hiltzen da pertsona 2005ean. Errenta hori ez da egozten epaia irmoa bihurtzen den urtean, baizik eta pertsona hiltzen den epealdian, autolikidazio osagarri bat eginez.


Egoitza Aldaketa

h) Gipuzkoako araudiaren arabera, zergadunak atzerrira aldatzen badu bere egoitza, eta horrela zergadun izateari uzten badio, egozteko daukan errenta guztia egoitza aldatu aurreko tokian zerga horrengatik aitortu behar zuen tributu oinarrian sartuko da. Beharrezkoa izan ezkero, aitorpen likidazio osagarri bat egingo da baina zigorrik, berandutza interes edo errekargurik gabe.


Errenten sortzapena gertatu zen PEFZan zergadun zenean (Espainian bizi zenean) baina kobratu ziren zergaduna ez zenean (adibidez: salerosketa epeka ordaindu denean).


Europako Auzitegiaren Epaia

Europako Tribunalaren epaia (ST SJUE) 2012ko uztailaren 12koa. Espainiako zergadun batek bere egoitza aldatu badu Europar Batasuneko beste estatu batera, ezin da behartu aitortzera kobratzezke dauden zenbatekoak erresidentea izan zen azken epealdian. Horregatik Estatuan araudia aldatu zen, zergadunak aukera badu egozteko errentak erresidente izan zen azken urte horretara, errentak kobratu ahala, autolikidazio osagarria eginez.


Horregatik Estatuan araudia aldatu zen, zergadunak aukera badu egozteko errentak erresidente izan zen azken urte horretara, errentak kobratu ahala, autolikidazio osagarria eginez.


Adibidez: zergadun batek (Espainian bizi denak) 2013ko martxoan, Estatu Batuetara aldatu du bere egoitza; 2011ko apirilean epeka saldu zuen higiezin bat 400.000€ (irabazia 100.000€). Ordainketa epeak:

  • 2011 urtean: 200.000€

  • 2012 urtean: 100.000€

  • 2013 urtean: 100.000€


Ondasun honengatik ordaindu behar zuen azken zergaldiko zerga-oinarriak aplikatuko dira. Horregatik, 2013an ordaindu behar zuena inputatuko da 2012ko oinarrietara. Nola konpontzen da hau araua aplikatuta?

2012ko PFEZ aitortuko du. Zehazki, kobratzeko gelditzen zaizkio 50.000€ren irabazia (2012ko 25.000 eta 2013tik zintzilik dauden 25.000€). gure kasuan ez da beharrezkoa aitorpen osagarria egitea, egoitza aldatu zuenean ez baitzen agortu azken epealdian (2011) aitorpena egiteko epea.

Entradas relacionadas: