Enpresen Kapitala, Akziodunak, eta Enpresa Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB


Enpresa baten kapitala:

Sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenez osatuta dago sozietatearen kapitala, eta baita ondoren egin daitezkeen kapital-zabalkuntzez ere. Ekarpen horiek pertsonek, enpresek eta enpresa taldeek egin ohi dituzte.

Akzioduna:

Akziodunak enpresaren akzio baten edo baten baino gehiagoren jabeak dira, eta, horrenbestez, enpresaren jabeak dira. Eskubide hauek dituzte, besteak beste: Sozietatearen  mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea, akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea akzio berriak jaulkitzen direnean, batzarretara joateko eskubidea, eta haietan bozkatzeko eskubidea eta Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

Sistema kapitalista:

Kapitalismoaren sortzailea Adam Smith izan zen, “nazioen aberastasuna" liburua idatzi zuenean, bertan kapitalismoaren definizioa eman zuen.

Kapitalismo, kapitala nagusitzen da lanaren aurrean eta aberastasuna sortzeko orduan faktorerik inportanteena da. Honekin batera, jabetza pribatua oso inportantea da, daukagunean mantendu behar dugulako edo posible bada handitu, eta ez dugunean

lortzeko.

Helburu estrategikoa:

Enpresa batek enpresa-helburu bat lortzeko egiten duen maniobra, taktika edo ekintza-plana.

Lehen sektorea:

Natura baliabideekin jarduten duten enpresak biltzen ditu; esate baterako, oilo-haztegi bat, nekazaritzako ustiategi bate do abeltzaintzako ustiategi bat.

Bigarren sektorea:

Transformazio-jardueretan edo industria-jardueretan lan egiten duten enpresak biltzen ditu, ekoizpen-prozesu bat duten enpresak. Horrelakoak dira, adibidez, burdingintzako fabrikak edo ehungintzakoak.

Hirugarren sektorea edo Zerbitzuak:

Talde honetan sartzen dira merkaturatze-enpresak, hots, salgaiak transformatu eta eraldatu gabe saltzen dituztenak , eta zerbitzuen enpresak, direla finantzakoak.

Enpresa pribatua:

Pertsona fisiko edo juridiko partikularren jabetzakoa da. Adibidez, El Corte Inglés.

Enpresa publikoa:

Estatuaren edo erakunde publiko baten jabetzakoa da. Esate baterako, EuskoTren eta EITB.

Enpresa mistoa:

Jabetze Estatuaren eta partikularren artean banatuta duen enpresa da. 

Enpresa baten sorreraren eskriturak

Enpresa bat sortzen denean notarioak egiten duen dokumentua da.

Ondarezko eskualdaketen gaineko zerga

Etxebizitzaren bigarren edo hurrengo eskualdaketa denean zerga hau ordaindu behar da.

  1. MERKATARITZA-ERREGISTROA

Merkataritza Erregistroa bulego publiko bat da. Probintziako hiriburu guztietan eta legez aukeratu diren hainbat hiritan dago. 

Identifikazio Fiskal Kodea

Aktibitate ekonomikoren bat gauzatzen duten elkarte guztiek beren egoitza sozialari dagokion Foru Ogasunean zentsaturik egon behar dute. Horretarako lehenengo pausoa Identifikazio Fiskal Kodea lortzea da, elkartea fiskalki identifikatzen duen zenbakia.

Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga

Jarduera bat egiteagatik ordaindu behar den zerga da eta kalkulatzeko, enpresen fakturazioa, langile kopurua eta argindar potentzia hartzen dira nagusiki kontutan.

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ere ezaguna, zerga zuzeneko, erreal, objektibo eta aldizkakoa da, ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea grabatzen dituena.

PYME

Enpresa txikia edo ertaina diru-sarreren bolumenari, langile kopuruari eta ondasunen balioari dagokionez.

  1. DEFIZIT PUBLIKOA:

Defizit publikoa estatu baten diru sarrerekin konparatuz egiten den gehiegizko gastu publikoa da.


  1. KPI

Kontsumorako Prezioen Indizea neurri estatistiko bat da non oinarritzat familia batek hilabete batean kontsumitzen dituen produktuen prezioak hartzen ditu.

DIBIDENDUA:merkataritza-sozietate batek lortutako mozkinetatik bere bazkideei emandako sariak dira

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Enpresak HTML Euskara