Enpresaren banaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,44 KB
1·· Zertan bereizten dira behetik gorako eta goitik beherako komunikazioa?
Goitik beherako komunikazioa:
igorlea zuzendaritza da, eta informazioak beherantz egingo du, oinarri operatiboraino iritsi arte. Aginduak, estrategiak, mezu elektroniko, konferentzia, bilera eta abarren bidez.
Behetik gorako komunikazioa: igorlea oinarri operatiboa da, eta informazioak gorantz egingo du, zuzendaritzaraino iritsi arte. Eskariak, iritziak, eta kexak komunikatzen dira, elkarrizketa, inkesta eta abarren bidez.
2·· Zer da komunikazio informala?
Komunikazio informala: Berez sortzen da pertsonen arteko harremanetan, eta batzuetan hierarkiaren mugak gainditzen ditu. Informazioa kanal ofizialetatik kanpo transmititzeko aukera ematen du, baina, batzuetan, zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko bidea izan daiteke.
3·· Zer baliabide erabiltzen ditu giza baliabideen sailak komunikazio-prozesuetan?
Enpresa barneko komunikazioan:
-Iragarki-taula, zirkularrak, barneko zerbitzu-oharrak, abisuak, posta elektronikoa, telefonoa...
Enpresaz kanpoko komunikazioan:
− Telefonoa, posta elektronikoa, arreta zuzena, eta abar.
− Interneta.
4·· Nola definituko zenuke asertibitatea?
Gure iritziak eta desioak modu atseginean, argi eta egoki adierazi, esan nahi duguna besteen aurka aritu gabe esanez.
5·· Zer da aktiboki entzutea?
Arretaz eta kontu handiz entzun, eta solaskideak helarazi nahi digun mezua osotasunez ulertzen saiatu.
6·· Last SM 75 langileko enpresa bat da; langileek lanaldi osoan lan egiten dute (egunean 8 ordu), urteko 225 lanegunetan. Hutsegite bat dela bestea dela, guztira 590 lanaldi galdu dira (horietako 220 ez zeuden justifikatuak). Kalkulatu enpresako urteko absentismoaren indizeak.
Justifikatutako absentismoaren indizea= 2960 / 135.000 X 100= %2,19
Justifikatu gabeko absentismoaren indizea= 1760 / 135.000 X 100= %1,3
Absentismo totalaren indizea= 4720 / 135.000 X 100= %3,49
7·· Zein dira absentismoaren arrazoi nagusiak?
Enpresa gehienetan, absentismo-
Indizeak lan-kondizioekin erlazionatuta daude. Ez du komunikaziorik lankideekin edo gainekoekin, laneko ordutegiak zurrunak dira, gutxi irabazten du, eta abar.
8·· Fernández y Fernández Asesores SMk prebentzio-plan bat egin nahi du enpresako absentismoaren-indizeak jaisteko. Aholkatu helburu horiek lortzeko hiru neurri zehatz. Arrazoitu zure erantzuna
Prebentzio-neurriak:
Barne-komunikazioa hobetzea: informazioa langileetatik haien gainekoengana (eta alderantziz) transmititzeko barne-mekanismo bat nahitaezkoa da.
Motibazioa hobetzea: handitu egiten da langileak hautematen duenean bere lana aintzatetsi eta balioetsi egiten dutela (gainekoek).
Ordutegi-malgutasuna hobetzea: absentismo-arazo asko eta asko laneko ordutegi zurrunen ondorio dira.
40.Orr
9·· Zer dira kalitatea kudeatzeko ereduak?
Kalitate-kudeaketaren ereduak enpresa bateko prozesu guztiei eragiten dieten sistema integralak dira, eta, kontrol-irizpide arrazionaletan oinarriturik, enpresaren etengabeko hobekuntza bermatzen dute.
10·· Zein dira etengabeko hobekuntza lortzeko lau faseak?
Plangintza: zer eta nola egin.
Garapena: planifikatutakoa gauzatu.
Kontrola: eraginkortasuna ebaluatu.
Doikuntzak: akatsak zuzendu.
11·· Zergatik izan behar dugu kontuan giza baliabideen kudeaketan egiten ditugun administrazio-eragiketek eta enpresako beste administrazio-prozesu batzuek duten erlazioa?
Bikaintasunaren bidean jarriko gaituen administrazio-kudeaketako sistema integratua lortzeko bide bakarra delako.
12·· Zein dira izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien hiru segurtasun-mailak?
Oinarrizko maila: datu pertsonalak.
Maila ertaina: arau-hauste administratibo edo penalak.
Maila altua: osasuna, ideologia, afiliazioa...
13·· Zer da «segurtasuneko dokumentua», datuak babesteari dagokienez?
Ixilpean gordetzea eta segurtasun-kopiak egitea.
14·· Zenbat denboran izan behar dituzte blokeatuta enpresek izaera pertsonaleko datuak?
4 urtetan.
15·· Zer egin dezakegu datuen kontserbazio egokia ziurtatzeko?
Fitxategi informatikoen segurtasun-kopiak egitea.
16·· Nola aurreztu daiteke energia zure ikastetxean? Uste duzu jardueraren ingurumen-inpaktua murriztuko litzatekeela?
Argi naturala erabili.
Ordenagailuak ondo itzali.
Birziklatu eta berrerabili.
Kontsumo baxuko bonbillak erabili.
Edaria hartuz gero bakoitzak bere taza erabiltzea.
Ura alferrik ez galtzea.
17·· Zertan datza 3R-en teknika?
3R teknika —murriztu, berrerabili, birziklatu—.
Murriztu: Sahiestu beharrezkoak ez diren eta hondakinak sortzen dituzten jarduerak.
Berrerabili: Erabili material edo produktu bat behin eta berriro.
Birziklatu: Erabili hondakinak baliabide gisa.
41.Orr
1·· Langileen administrazioarekin loturiko zereginak izendatu.
Lan-harremanaren hasierako dokumentazioa
Soldaten ordainagiriak egitea
Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko aldizkako betebeharrak betetzea
Laneko gorabeheren agiriak egitea
Hutsegiteekin eta zigorrekin lotutako izapideak egitea
Langileentzako informazioa
Lan-harremanaren amaierako dokumentazioa
2·· Enpresa-komunikazioaren mota ezberdinak biltzen dituen eskema bat egin, eta defini itzazu haiek modu laburrean.
Barnekoa
Komunikazio bertikala
Goitik beherako komunikazioa: igorlea zuzendaritza da, eta informazioak beherantz egingo du, oinarri operatiboraino. Konferentzia, bilera eta abarren bidez.
Behetik gorako komunikazioa: igorlea oinarri operatiboa da, eta informazioak gorantz egingo du, zuzendaritzaraino. Eskariak, iritziak eta abarren bidez.
Komunikazioa horizontala: Igorlea eta hartzailea maila berean daude organigraman.
Komunikazio informala: Berez sortzen da pertsonen arteko harremanetan, eta batzuetan zurrumurruak sortu eta zabaltzen dira.
Kanpokoa
Ingurunekoa: Enpresa da informazioaren hartzailea.
Korporatiboa: Enpresa da informazioaren igorlea.
3·· Zeri buruz ari gara giza baliabideen saileko barne-komunikazioaz hitz egiten dugunean? Zein da haren helburua? Zer baliabide erabiltzen dira?
Enpresako langileetaz.
− Hautaketa- edo sustapen-prozesuekin edo trebakuntzarekin erlazionatutako informazioa transmititzea, zigorrak edo kaleratzeak jakinaraztea, eta abar.
− Lan-kontratuari, nominei edo Gizarte Segurantzako kotizazioei buruzko zalantzak argitzea langileei.
Bitartekoak: abisuak, posta elektronikoa, telefonoa, eta abar.
4·· Zeinekin erlazionatzen da normalean giza baliabideen saila enpresaren alorrekin kanpo? Zertarako? Zer baliabide erabiltzen ditu?
Hautagaiekin. Estatuko Enplegu zerbitzu Publikoarekin (SPEE), Gizarte Segurantzarekin, Zerga Agentziarekin, eta abar.
− Hautaketa-prozesuak.
− Administrazio publikoen lege-eskakizunak betetzea, bereziki:
• Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari kontratazioak jakinaraztea.
• Gizarte Segurantzari kotizazioak ordaintzea.
• PFEZaren atxikipenak.
Bitartekoak:
− Telefonoa, posta elektronikoa, arreta zuzena, eta abar.
− Internet
5·· Zer estrategia edo teknika ezagutzen dituzu komunikazio eraginkorragoa lortzen lagundu dezaketenak?
Asertibitatea: Gure iritziak eta desioak modu atseginean, argi eta egoki adierazi, esan nahi duguna besteen aurka aritu gabe esanez.
Aktiboki entzutea: Arretaz eta kontu handiz entzun, eta solaskideak helarazi nahi digun mezua osotasunez ulertzen saiatu.
Ez-hitzezko portaera: Komunikazioa eraginkorragoa izateko, hitzezkoa ez den komunikazioa ere zaindu behar dugu.
6·· Zer da adierazpenezko komunikazioa? Jarri adibideren bat.
Hitzezkoa ez den komunikazioa da.
− Izan jarrera zuzen eta lasaia.
− Begiratu begietara, baina beldurra eragin gabe, betiere.
− Erabili eskuak azalpenei laguntzeko, baina exajeratu gabe.
7·· Nola definitzen da absentismoa? Azaldu itzazu ezagutzen dituzun absentismo motak, eta jarri bakoitzaren adibide bat.
Absentismoa da langilea bere lanpostuan ez egotea, dagokion lanaldiaren barnean, laneko
egun bati dagozkion orduetan.
Absentismo justifikatua: 15 egun ezkontzeagatik, gaixotasunak…)
Absentismo ez-justifikatua: garaiz ez iristea, justifikatu gabe lanera ez joatea…)
8·· Zer kostu eragiten dizkio absentismoak enpresari? Jar ezazu horietako bakoitzaren adibide bat.
Zuzeneko kostuak: ordainsariak, langileen ordezkoak…
Zeharkako kostuak: lan-karga gainerako langileentzat...
9·· Zer dira kalitatea kudeatzeko ereduak?
Kalitate-kudeaketaren ereduak enpresa bateko prozesu guztiei eragiten dieten sistema integralak dira, eta, kontrol irizpide arrazionaletan oinarriturik, enpresaren etengabeko hobekuntza bermatzen dute.
10·· Zer arauk erregulatzen dute izaera pertsonaleko datuen segurtasuna?
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak
11·· Zertan datza isilpean gordetzea?
Fitxategiaren arduraduna eta datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen dutenak sekretu profesionala gordetzera behartuta daude.
12·· Zer da 3R-en teknika? Nola aplikatzen da bulegoko lanean?
3R teknika murriztu, berrerabili, birziklatu. Eguneroko lana eta gure bizitza pertsonala gidatu beharko lituzkeen oinarri bat da. Bulego lanetan horrela aplikatu daiteke:
Murriztu: beharrezkoa soilik inprimatu.
Berrerabili: Erabili orri zikin gisa jada balio ez duten orriak.
Birziklatu: Hondakinak bereizteko edukiontziak instalatu.