Enpresaren Antolaketa eta Komunikazio Eraginkorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,28 KB

1. Gaia: Enpresaren Antolaketa

Enpresak denborarekin eboluzionatu egin dira. Gaur egun, enpresak helburu asko ditu, ez soilik dirua irabaztea.

Helburuak

  • Ekonomikoa: Etekinak ateratzea, diru-sarrerak gastuak baino handiagoak izatea. Beste asmo bat izan ala ez, hori da helburu nagusia.
  • Hazteko helburua: Ondasunak, zerbitzuak eta langile kopurua handitzea, enpresa handituz.
  • Soziala: Enpresak gizartearekiko eta ingurunearekiko ardura izatea, giza eskubideak, bezeroen segurtasuna eta osasuna errespetatuz.

Elementuak

  1. Giza faktorea: Kapitala eta lana; bazkide kapitalistek, enpresa-foroek eta langileek osatzen dute.
  2. Kapitala: Enpresaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen multzoa.
  3. Antolamendua: Enpresaren elementu guztiak koordinatzea beharrezkoa da; horretarako, zuzendariek jarduera-arlo bat baino gehiago ezarri, planifikatu eta kontrolatzen dituzte.
  4. Ingurunea: Kokapenaren arabera, bi motatakoa izan daiteke:
    1. Orokorra: Politika, ekonomia eta gizartearen araberakoa.
    2. Espezifikoa: Lehiakideen, hornitzaileen eta antzekoen araberakoa.

Komunikazioa: Pertsonen artean informazioa trukatzeko prozesua da, igorlearen eta hartzailearen artean mezu bat helaraziz. Idatziz edo ahoz, sentimenduak, informazioa, salmentak eta abar komunika daitezke.

Komunikazioaren Elementuak eta Urratsak

  • Elementuak: Igorlea, mezua, kodea, kanala, hartzailea, erantzuna.
  • Urratsak:
    1. Helburuak finkatu: Zer komunikatu nahi den zehaztu.
    2. Norengana zuzendu nahi den argi izan.
    3. Estrategia bat ezarri, hartzaileak mezua uler dezan.
    4. Esaldiak modu koherentean antolatu.
    5. Erabilitako hitzak hartzailearen hizkuntza-mailara egokitu.
    6. Esaldien egiturari arreta jarri.

2. Gaia: Ahozko Komunikazio Ez-Presentziala

Ahozko komunikazio ez-presentziala igorleak mezu bat eman eta hartzaileak jasotzean datza, alderdi guztiek ezagutzen duten hizkuntza (kodea) erabilita eta airearen bitartez (kanala). Ezaugarri nagusia da igorlea eta hartzailea ez daudela leku berean (adibidez, telefono edo bideokonferentzia bidez).

Motak

  • Entzunezko komunikazioa: Airea, telefonoa, audio-mezuak (entzumenaren bidez hautematen direnak).
  • Ikus-entzunezko komunikazioa: Airea, argia, bideokonferentzia (ikusmenaren eta entzumenaren bidez hautematen direnak).

Ezaugarriak

  • Bi norabideko komunikazioa (igorle bat eta hartzaile bat).
  • Kanalen presentzia.
  • Testuinguruaren arabera, ahotsaren modulazioa egokitzea.
  • Baterako ekintza edo iraunkorra izan daiteke.
  • Pertzepzio selektiboa.
  • Feedbacka edo atzeraelikadura.

Telefono Bidezko Komunikazioaren Ezaugarriak

  • Komunikazioan formaltasun handiagoa lortzen da (konfiantza baldin badago, izenez deitu daiteke).
  • Hartzaile bat eta igorle bat.
  • Kodea: Ahozko hizkuntza.
  • Kanala: Airea.
  • Ez da denboran iraunkorra, grabatzen bada izan ezik.
  • Mezua arreta handiz transmititu behar da, zehatza izan behar du.

Egitura

  1. Mezua sortzea eta prestatzea: Deitu baino lehen, argi izan zer esan nahi den.
  2. Deia egitea eta mezua prestatzea.
  3. Solaskideen beharrak aintzat hartzea.
  4. Ondorioa eta agurra.

Esamolde Egokiak eta Kortesia

  • Ahozko elementuak: Hizkera edo hiztegia egokia erabili.
  • Elementu bokalikoak edo paralinguistikoak:
    • Argi eta zehaztasunez hitz egin.
    • Bolumen egokia erabili.
    • Abiadura neurtu.
  • Kortesia:
    • Irribarrea (nahiz eta telefonoz izan, nabaritu egiten da).
    • Gorputz-jarrera egokia.
    • Telefonoko mikrofonoa distantzia egokian jarri.
    • Hitz egokiak erabili.

3. Gaia: Ahozko Komunikazio Presentziala

Ahozko komunikazio presentzialean, solaskideak leku berean daude. Kanala airea da. Feedbacka errazagoa eta arinagoa da.

Ezaugarriak

  • Bi norabidekoa.
  • Kanal naturalak erabiltzen dira.
  • Testuingurua: Ahozkoa eta gorputz-hizkuntza.
  • Hitzik gabeko hizkuntza (espresioak, keinuak).
  • Aldi baterakoa.
  • Pertzepzio selektiboa.
  • Feedbacka berehalakoa.

Elementu Paralinguistikoak

Ezinbestekoa da ahotsa ondo erabiltzea.

  • Bolumena:
    • Altua: Autoritatea, haserrea.
    • Baxua: Lotsa.
    • Neurrizkoa: Lasaitasuna.
  • Tinbrea: Pertsona bakoitzaren ahotsaren soinuaren forma partikularra.
  • Tonua.
  • Erritmoa: Arina edo motela.
  • Enfasia: Ahotsari bizitasun handiagoa ematea.
  • Modulazioa.
  • Etenak eta isiluneak.

Oinarrizko Printzipioak

  • Helburua garbi adierazi.
  • Mezua modu ordenatuan eman.
  • Hiztegia egokitu.
  • Enpatiaz jokatu.
  • Ahozko elementu paralinguistikoak zaindu.
  • Entzute aktiboa praktikatu.

Zehaztu zer diren ingurumen-hesiak komunikazioan. Adibide batzuk:

Inguruan gertatzen diren zaratak dira, komunikazioa oztopatzen dutenak. Adibidez, trafikoaren zarata, obretako hotsak, musika altuegia, etab.

Zer da organigrama?

Organigrama antolaketa-eredu bat da enpresa mota desberdinetarako, bakoitzak bere ezaugarriekin.

Azaldu zure hitzekin enpresaren kontzeptua.

Enpresa lehen erakunde bat zen irabaziak lortzeko helburuarekin. Gaur egun, ordea, produktu bat merkaturatzeko, hura garatzeko, enpresaren hazkundea lortzeko eta beste hainbat helburutarako ere balio dezake.

Zer alde ikusten duzu antolamendu hierarkikoaren eta funtzionalaren artean?

Antolamendu funtzionalean, langileak espezializazioaren arabera bereizten dira, eta edozein nagusik eman diezaieke agindua. Antolamendu hierarkikoan, berriz, agintari bakoitzak bere departamentuko langileei baino ez die agintzen.

Entradas relacionadas: