Enpresa Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,82 KB
Finantza Kontzeptuak
- Ordainketa: Enpresatik dirua ateratzea da.
- Gastua: Ekoizpen faktore baten kontsumoa da.
- Kostua: Enpresak ekoitzitako produktuari dagozkion gastuak dira.
- Inbertsioa: Enpresak egiten duen ondasun ibilgetu baten erosketa da.
- Ibilgetuak: Enpresak luzaroan erabiliko dituen ondasunak dira. Ekoizpen jardueran galtzen duen balioari amortizazio deritzo.
Ekoizpen Kontzeptuak
- Ekoizpena edo produkzioa: Enpresak egiten duen prozesua da, ekoizpen faktoreak erabiltzen dituen produktuak sortzeko.
- Lanaren produktibitatea = produkzioa / lan unitatea (lan orduak)
- Erabateko produktibitatea = salmenta prezioa / ekoizpenaren guztizko kostua
- Efikazia: Helburua betetzea, bakarrik baliabide normalekin.
- Efizientzia: Ahalik eta baliabide gutxienekin helburua lortzea (errendimendua ateratzea).
Izakinen Kudeaketa
- Izakinak: Biltegian dituen materialak dira, produkziorako edo bezeroari saltzeko.
- Inbentarioa: Biltegian dauden materialen balorazioen zerrenda.
- Izakinen balorazioa: Biltegian dauden materialak Kontabilitate Plan Orokorraren arabera baloratu behar dira.
- Artikuluen irteerak: Biltegian produktu beraren sorta bat baino gehiago daude, prezio desberdinetan erosiak, kostu desberdinetan ekoitziak. Zaila da saldu edo atera behar diren lehenengo biltegian denbora gehiago daramatenak ala sartu diren azkenekoak zehaztea.
- BPH (Batez besteko Prezio Hztapena): Batez besteko prezioa zenbateko guztiaren eta unitate kopuruaren arteko zatiketaren emaitza da. Salneurria aldatu egiten da beste sarrera bat gertatzen den bakoitzean.
- FIFO (First In, First Out): Biltegitik ateratzen diren izakinak beti dira zaharrenak eta sartu diren azkenak gelditzen dira biltegian.
Erosketa Prozesua
- Eskaera: Enpresa batek erosketa bat egin nahi duenean dagokion eskaera egin beharko dio saltzaile edo hornitzaileari.
- Albarana: Bezeroak erosketaren eskaera egin ondoren, saltzaileak artikuluak prestatzen ditu. Artikuluak saltzailearen biltegitik aterako dira entrega gauzatuko den lekuraino. Artikulu hauek albarana deritzaion agiri batekin joaten dira.
- Faktura: Salerosketa eragiketa ziurtatzen du, bi kopia izango dituelarik: bata eroslearentzat eta bestea saltzailearentzat.
Truke Letra
- Truke letra: Balore titulu bat da eta honen bidez pertsona batek beste pertsona bati diru kopuru bat ordaintzeko agintzen dio. Ordainketa beste pertsona baten agindurako leku zehatz eta ezagun batean egiten da.
- Igorlea: Agiria bete, sinatu eta igortzen duen pertsona da.
- Igorpendua: Agirian azaltzen den kantitatea mugaegunean ordaindu behar duen pertsona da.
- Hartzailea: Letra bere agindurako igortzen da eta mugaegunean kobratzeko eskubidea du. Normalki bitartekaria bankua izaten da.
- Adibidez, merkatari batek beste bati salgai bat erosi dio. Erosleak eskudirutan ordaintzeko dirurik ez badu, letra bat igortzeko eskatzen dio saltzaileari mugaegun zehatz baterako. Mugaeguna betetzen denean, saltzaileak erosleari aurkeztuko dio berak ordain dezan.
- Onarpena: Igorpenduak letra mugaegunean ordaintzeko sinatzen duen konpromisoa da.
- Mugaeguna: Letraren mugaeguna desberdin kalkulatu daiteke:
- Ikustean: Aurkezten den egunean ordaindu behar da.
- Ikustetik epe batera: Epea egunetan edo hilabetetan zehazten da eta onarpenaren hurrengo egunetik aurrera kontatzen da.
- Data finkora: Agirian agertzen den egunean ordaindu behar da.
- Datatik epe batera: Agiria sortu edo igorri den hurrengo egunetik aurrera kontatuz.
- Ordainketa eta helbideratzea: Ordainketa mugaegunean egingo da igorpenduaren helbidean.
- Abala: Letraren ordainketarako bermea da.
- Endosua: Endosua letraren jabetza beste pertsona bati transferitzea da.
- Ordaindugabeko letrak. Protestoa: Notarioaren aurrean betetzen den agiri bat da, letra ez bada ordaintzen.
- Truke letraren funtzioak:
- Berme funtzioa: Letra baten igorpenak mugaegunean ordaindu egingo dela suposatzen du, sinatzen duten guztiak lagunkideak direlako bere ordainketan.
- Ordainketa funtzioa: Besteei ordainketak egin daitezke tituluaren eskualdaketaren bidez.
- Kreditu funtzioa: Truke letra kreditu tresna bat da.
- Finantza funtzioa: Letraren edukitzaileak banku batera eraman dezake bertan deskontatzeko. Bankuak berehala letraren efektiboa emango dio.
Txekea
- Txekea: Ordainketa egiteko agiri bat da.
- Txeke motak:
- Eramaileari: Kobrantzara aurkezten duen edonork kobratu dezake.
- Nominatiboak agindura: Txekean zehazten den pertsonak bakarrik kobra dezake.
- Nominatiboak ez agindura: Txekean zehazten den pertsonak bakarrik kobra dezake.
- Txeke bereziak:
- Gurutzatutako txekeak: Txekeak hirugarren batek kobratu ez dezan gurutzatzen dira.
- Txeke konformatua: Banku igorleak txekean agertzen diren datuak egiaztatzen ditu.
- Txekearen ordainketa: Txekea ikustean ordaintzen den agiri bat da, aurkezten den momentuan. Epea edukitzen ditu:
- 15 egun estatu honetan.
- 20 egun Europan.
- 60 egun Europatik kanpo.
- Abala: Txeke baten ordainketa abal batekin bermatu daiteke, bai zenbateko osoarengatik edota zati batengatik. Abala txekearen atzealdean zehazten da, eta abal-emaileak sinatu egin behar du.