Energia eta Energia Sistemak: Motak, Iturriak eta Erabilera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Energia eta Energia Sistemak

Energia inguruan dugu beti: eguzkitik datorkigun argia eta beroa, haizearen indarra… Eguneroko bizimoduan energia kantitate handia erabiltzen dugu.

Energia gorputzek eta sistema materialek lan bat egiteko duten ahalmena da. Gorputzetan aldakuntza bat sortuz azaltzen da: hotz zegoen ura berotu egin da.

Funtzioaren bat betetzeko asmoz harremanetan dauden elementuen multzoei sistema materialak deritze.

Energia Motak

  • Energia zinetikoa: Higitzen ari diren gorputzek higitzeagatik berez duten energia.
  • Energia potentzial grabitatorioa: Lurrazaletik altura jakinean dauden gorputzek altuera horretan egoteagatik berez duten energia.
  • Energia potentzial elastikoa: Deformazioagatik gorputz elastikoek duten energia.
  • Erradiazio energia: Erradiazio elektromagnetikoen bidez transmititzen den energia.
  • Energia termikoa: Gorputzetan tenperatura aldaketak eragin ditzakeen energia.
  • Energia kimikoa: Atomoak era jakinean elkarturik egotearren substantziek duten energia.
  • Energia elektrikoa: Elektroiak material eroale batetik zirkulatzen dutenean ageri den energia.
  • Energia nuklearra: Atomo guztien nukleoek duten energia da.

Energiaren Aldakuntza

Energiaren Transferentzia

Energia transferitu egin daiteke sistema material batetik bestera.

Energiaren Transformazioa

Energia forma ere alda daiteke. Urtegietako urak energia potentzial grabitatorioa du.

Energiaren Kontserbazioa

Energia ez da sortzen, ezta deusezten ere; transformatu egiten da.

Energia Iturriak

Energia iturriak energia motak lortzeko erabil daitezkeen baliabide naturalak dira: ikatza, petroleoa, urtegiak, eguzkia, haizea...

Energia Iturri Ez-Berriztagarriak

Lurrean kantitate mugatuan dauden substantziak dira. Substantzia horiek erauzi, kontsumitu eta agortu egiten dira: ikatza, petroleoa, gas naturala eta uranioa.

Energia Iturri Berriztagarriak

Erauzketaren eta kontsumoaren mende ez dauden energia iturriak dira: haizea, urtegietako ura...

Energiaren Aprobetxamendua

  • Lan bat egiteko erabilitako energiaren eta lan horretatik lortutako energiaren arteko erlazioari errendimendua deritzo.
  • Zentral termikoetan ikatzaren, gasolioaren edo gasaren errekuntza baliatzen da ura berotzeko.
  • Zentral nuklearretan uranioaren fisiotik lorturiko beroa erabiltzen da, ur likidoa lurrun bihurtzeko.
  • Eguzki zentraletan eguzki izpien beroa aprobetxatzen da.
  • Zentral hidroelektrikoetan eta zentral eolikoetan uraren indarra eta haizearen indarra erabiltzen da, turbinak higiarazteko.

Energiaren Etorkizuna

Energia iturriak ustiatzeak garapen ekonomiko eta teknologiko handia ekarri du. Sorturiko ingurumen eta osasun arazoak arintzeko, energia aurrezteko neurriak gauzatu behar ditugu.

Izaki Bizidunen Energia

Izaki bizidunok energia behar dugu geure jarduerak egiteko eta organismoa bizirik edukitzeko.

Landareak gai dira Eguzkitik datorren erradiazio energia hautemateko.

Guk, jatean, konposatuen energia kimikoa hartzen dugu.

Entradas relacionadas: