Emakumeen Aurkako Indarkeria: Egoerak, Tratu Txarrak eta Babes Neurriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,56 KB
Emakumeen Aurkako Indarkeria: Egoerak eta Formak
EMAKUMEA: Egoerak indarkeriarekin: Familia, etxea/Gizartean/Estatuak edo horren agintariek eragindako edo onartutako indarkeria/Gatazka armatuko egoeretan. Emakumeen aurkako indarkeria arlo familiarrean eta afektiboan.
Etxe Barruko Indarkeria
Emakumeen aurkako etxe barruko indarkeria: Indarkeriazko jarrera duena bikotekidea edo ohia ez bada eta jasotzen duena neska koskorra edo emakume adindua bada.
Indarkeria Matxista
Indarkeria matxista: Indarkeria eragiten duena bikotea edo ohia bada eta jasotzen duena emakumea. Etxe barruko indarkeria jarraituki erabiltzen bada tratu txar bihurtuko da. Tratu txarrak sexualak edo ekonomikoak izan daitezke.
Tratu Txar Fisikoak
Tratu txar fisikoak: Emakumearen osotasun fisikoarentzat arriskutsuak izan daitezkeen erasoak dira. Gehienetan nahita izaten dira eta errepikakorrak. Objektu, arma edo substantzia arriskutsuak erabiliz tratu txarrak ematen dituenak mendean hartu, inmobilizatu edo kontrolatu in dezake biktima eta min handia edo txikia eragin.
Tratu Txar Psikologikoak/Emozionalak
Tratu txar psikologikoak/emozionalak: Emakumea ezeztatzea, umilatzea edo bere ekintzak, portaerak, jarrerak, sinesmenak eta erabakiak kontrolatzea helburu duten egintzak edo ez egitea. Era askotan agertzen dira: kritikak, deskalifikazioak, mespretxuak, mehatxuak, erasoak, etxetik kaleratzea… Balio galtzea eta sufrimendua eragiten du.
Tratu Txar Sexuala
Tratu txar sexuala: Bikotekideak emakumea sexu-intimitate behartu bat bultzatzen badio. Txiste eta broma sexualak, telefono dei iraingarriak, bortxaketa, exhibizionismoa, haurdunaldi behartua...
Hiru Motatako Sexu Indarkeria
- Sexu erasoak: Indarkeria/larderia dauden erasoak. Kasu argiena bortxaketa.
- Sexu abusuak: Erasotzaileak gailentasunez edo iruzurrez baliatuz egiten dituen erasoak.
- Sexu jazarpena: Sexu izaerakoak dira: hitzezkoak, fisikoak eta gehienetan lan inguruetan gertatzen da.
Tratu Txar Ekonomikoak
Tratu txar ekonomikoak: Emakumearen jarrerak, erabakiak eta ekintzak kontrolatzea zuzentzen duten ekintzak edo ez egiteak dira. Dirua gordetzea, bere ondasunetan parte hartzea saihestea, xantai ekonomikoa…
Indarkeriaren Zikloa
Tentsio pilaketa: Gorabeherak eta gero sortzen dira. Hitzezko eraso fisiko arineko portaera gisa. Xedea biktima ezegonkortzea da.
Eraso biziaren aldia: Tratu txarrak ematen dituenak deskargatu egiten du gogorki aldi honetan. Ondorio garrantzitsuenak aldi honetan ematen dira biktimarentzat. Erruduntasunaren transferentzia gertatzen da, erasotzaileak lortzen du emakumea gizonaren indarkeriazko portaeren arduradun sentitzea.
Lasaitasuna, adeitasuna eta maitasun aldia, damua edo maitaleen barealdia: Ezaugarri garrantzitsuena da erasotzailearen adeitasuna eta jarrera maitakorra. Emakumearen erabateko biktimizazioa gertatzen da. Erasotzaileak uste du bere burua kontrolatzeko gai dela, emakumearen familian gerturatzen da bere barkamena lortzeko baita laguntza eta bere babesa behar duela sinistarazten dio.
Ziklo berrabiaraztea: Denborak aurrera egin ahala maitaleen barealdia laburragoa da, tratu txarrak gero eta gehiagotan gertatzen dira eta gogorragoak. Emakumeak baliabide psikologiko gutxiago ditu. (Egoera disoziatiboa: Biktimak erasotzailearen portaera ukatu, justifikatu, minimizatu eta arrazionalizatu egiten du.)
Zikloko Biktimen Erreakzio Ohikoenak
- Tentsio pilaketa: Arazoa ukatzea, bere burua engainatzea biktima dela ukatuz, gizonaren indarkeriazko portaera justifikatzea, bikotekidearen alderdi positiboak aipatzea.
- Eraso gogorrak: Bikotekidearen portaera aldatuko denaren itxaropen handia, errudun-ustea.
- Lasaitasuna: Harremanarekin jarraitzea justifikatzea eta mendekotasun emozionala erakustea, etsipena.
Tratu txar emaileak minimizatu, arrazionalizatu eta justifikatu egiten ditu emandako tratu txarrak. Minimizatu: Erasotzailea urrundu egiten da eragiten duen kalteetik. Arrazionalizatzea: Norberak bere buruari gezurra esaten dio portaera onargarri bat zer den aztertzen hasita. Justifikatzea: Egin zuena zergatik zegoen ondo azaltzen du. Tratu txarrak ematen dituzten pertsonen ezaugarria distortsio kognitiboak dituztela da.
Tratu txar emaileak biktimarengan duen nagusitasun hori gauzatzeko eta tratu txarren erantzukizunetatik askatzeko manipulazio emozionala erabiltzen dute: biktimari erru-ustea sortzea, nahasmendua sortzea, depresioa sortzea, lotsa eragitea, mendekotasuna sortzea.
Ondorio Kaltegarriak Haurrengan
Haurrek amak jasandako tratu txarren lekuko direnean ikasten dute maitatzen gaituztenak direla tratu txarrak ematen dizkigutenak, amari tratu txarrak ematea onargarri dela eta tratu txarrak justifikagarriak direla kasu batzutan.
HOFF: “Emakumeek ahalegin handiak egin dituzte beren seme-alabek aitaren indarkeria ikustea saihesteko.”
SARASUA ETA ZUBIZARRETA: “Semalaben ondorio psikologikoak ezaugarri pertsonalen, tratu txarren baldintzak eta amaren irudiak eta familia inguruneak umearen gainean gauzatzen duten babesaren arabera izango da. Gehien antzematen diren erreakzioak antsietatea eta depresio sintomak dira.”
Etxeko Emakumeen Aurkako Indarkeria eta Sexu Indarkeriaren Biktima Diren Emakumeei Arreta
Indarkeriaren adierazleak: Tratu txarren diagnosia egiteko kontuan hartu behar diren alderdiak: Sismorako eta diagnosirako irizpide argiak prestatzea, zer testuingurutan gertatzen den adieraztea eta prozesu gisa portaera psikologiko aktibo eta pasibo guztiak mailakatzea, tratu txar sexualaren kontzeptua mugatzea.
Mugikortasun murriztua duten emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak: Komunera eta bainua hartzen ez laguntzea, ezintasuna umilatzeko erabiltzea, ez diete mugitzen edo garraioa erabiltzen laguntzen, preso birtuala bihurtzen da, behar dituzten botikak/jakiak ez ematea.
Esku Hartzea Tratu Txarrak Jasaten Dituzten Emakumeentzako Harrera Zentro Batean
Ondorioak: Ezaugarri komunak dituzte emakume hauek: Autoestimuan galera, gizartetik isolatzea, eraso egingo dioten etengabeko beldurra, antsietatea banaketan aurrean zein bakardadeari aurre egin behar dio eta seme-alabak mantendu, somatizazioak, segurtasun ekonomikoan gabezia, tratu txarrak egiten dizkionarekiko sentimendu anbibalenteak.
Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Agindua
Indarkeriari aurre egiteko eta biktimak babesteko dago diseinatua. Hau nahi da lortu: Izaera zibileko bisita erregimena kentzea eta penako behin-behineko espetxaldi neurriak berehalako ebazpen bakarrean bateratzea. Biktima erabat babesteko mekanismoak martxan jartzea, honako babes neurriak hartzen ditu: Babes fisikoa (biktimarengana hurbiltzea eragotzi), babes juridikoa (familia etxebizitzaren atribuzioa), gizarte babesa (Administrazioek biktimen aldeko gizarte zerbitzuak aktibatzen dituzte).
Harrera Etxean Sartzea eta Bertako Egonaldia
Esku hartze honek gizarte-eragileen jarduera integral eta koordinatua eskatzen du. Gizarte zerbitzuetan hauez baliatzen dira, info, aholkularitza, larrialdi sozialeko egoerari arreta, laguntza programak eta arreta soziala eta gizarteratzea. Helburuak: Behin-behineko egonaldia errespetu eta atsegikortasun giroan, lan munduan txertatzea eta gizarteratzea, autoestimua hobetzea, emakume eta seme-alabek jaso ditzaketen zerbitzuei eta laguntzei buruzko aholkularitza eta info ematea, seme-alaben heziketa prozesuan laguntzea.
Harrera Prozesua
Zentroan sartzen diren emakumeen profila: Tratu txar fisiko, psikiko edo sexualak jasan dituztenak. Ez baliabide pertsonal, sozial edo senitartekorik egoerari aurre egiteko. Harrera etxean gehienez 6 hilabete egon daitezke.
Emakumea Harrera Zentrora Iristea eta Han Egonaldia
Emakumea harrera zentrora iristean harrera eta egokitzapen protokoloa jartzen da martxan. Funtzionamendua bizikidetza komunitarioan oinarritzen da. Emakume bakoitzak zentroan bizi diren pertsonekin koordinatuta antolatzen du bere bizitza eta seme-alabena. Zentro bakoitzak bere funtzionamendu plana du eta beste zerbitzuekiko koordinazioa, gainera ahalegina egin beharko dute etxearen funtzionamendua egokia izan dadin.
Esku Hartzean Metodologia
Arreta pertsonalizatua bermatzea eta emakumearen errehabilitazioa ahalbidetzea da helburua. Batez ere autoestimuari, autonomia sozialari, seme-alaben zaintza eta garapenari dagokionez.
Hobekuntza Plana
Alor nabarmenenak: Norberaren autonomia, etxera egokitzea, tratu txarren ondorioen bilakaera, harreman sistema, lan egoera eta lan munduan sartzea, lege arazoak eta laguntza juridikoa, etxebizitza, seme-alaben oinarrizko alderdien zaintza, ikastetxearekin lotutako alderdiak, aisialdiko jarduerak, kanpokoak eta barrukoak.
Alor bakoitzean helburuak eta ebaluaketa finkatuko dira errealitateari gero aurre egiteko gai izan dadin.
Emakumearen Identitatea Indartzea
Autoestimua indartzen eta biktimak bere buruaz duen irudia berreraikitzen ahalegintzen dira, bere eskubideez jabetu dadin. Emakumearen zeregina: Gizarte patriarkalak emakumearen jarrera, jokatzeko moduak eta sexu bakoitzari dagozkion sentimenduak zehaztu ditu. Emakumeen identitatea mito eta kultura ohituretatik eta arauetatik eratzen da sozialki. Horregatik emakumeak askatasuna eta duintasuna galtzen du. Orduan agertzen dira pasibotasun jarrerak eta mendekotasuna.
Esku hartzean ekintzak: Norbere ahalmenak eta gaitasunak piztu eta sustatzea, bere buruarekiko konfiantza eta segurtasuna garatzea, bere eskubideen ezagutza eta adierazpena bultzatzea, bere agintea berreskuratzea.
Esku Hartzeko Teknikak
Bakarkako elkarrizketak: diziplina arteko taldeak egiten ditu prozesu terapeutiko guztian zehar, orientabidea eskaintzen du: Alderdi psikologikoak (Emakumearen eta seme-alaben gainean egingo diren jarduera terapeutikoei egiten die erreferentzia). Alderdi sozialak (Emakumeak eskura ditzakeen baliabide sozial guztien berri ematen datza). Alderdi juridiko-legalak (Aholkularitza eskaintzen zaie etxeko indarkeria salatzeko edo ofiziozko abokatuarengana joateko).
Autoestimua Indartzeko Tailerrak
Taldeko esperientziatik eta elkarren laguntzatik abiatzen dira. Lantzen diren edukiak: Isolamenduaren haustura (Taldeak banakoaren isolamendua eteten laguntzen du, leku segurua eta erosoa ere. Arazoari aurre egiteko esfortzu handiagoa egiten da). Norberaren esperientzien identifikazioa eta komunikazioa (Taldean pribatua zena publiko egin dezake, sendatzeko aukerari ekiten dio). Bere buruarekiko konfiantza indartzea (Egoerari aurre egiteko bere burua menderatze lotura horretako parte dela onartu beharko du tratu txarrak ematen zizkionarengandik independentizatzeko eta bere buruan konfiantza lortzeko). Hainbat alderdi (Mezuen bitartez zirkulatzen duen emakumeari buruzko ideia soziala, familiako rolak bakoitzaren azterketa egin eta gero, bikotearen sexualitatea, seme-alaben heziketa, norberaren beharren onarpena eta balorazioa, kokapen sozial berria).
Harrera Zentroko Baja Posibleak
Hobekuntza plana bete duelako. Bere borondatez, hobekuntza plana bete ez duelako, egonaldiaren epe muga bukatu zaiolako.
Babespeko eta Laguntzako Etxebizitzetara Bidaltzea
Harrera etxetik irtetean bere etxera edo senitartekoen etxera itzul daiteke. Hala ere, harrera zentrotik ateratzean babespeko edo laguntzako etxebizitzetara bideratzen da. Denboraldi baterako izaten dira eta hasitako lan planari jarraipena ematea eta ebaluatzea ahalbidetzen dute.