Elizaren Misioa eta Sakramentuen Garrantzia Kristau Fedean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
1. Lumen Gentium: Elizaren Misterioa eta Jainkoaren Herria
Lumen Gentium Konstituzioan, Elizaren misterioa eta Jainkoaren Herri izatean agerturiko nortasuna adierazten dira. Aitarekiko lotura apurtuz gero, eliztar guztien arteko anai-arreba izatea eta ardura-kidetasuna ez lirateke posible izango. Kontzilioak Jainkoaren Herriko kide izateko moduak adierazten ditu, gizadi osoari erreparatuz. Kontzilioak, Eliza sakramentua zela aipatzean, honen izaera espirituala eta soziala, giza dimentsioa eta jainkozkoa elkartuta agertu nahi izan zituen. Eliza Jesu Kristori jarraitu nahi dion elkarte konkretua da, eta honek Jainkoaren Erreinua edonon eta edonoiz iragartzen du. Jainkoari eta munduari erreparatzeak Eliza Hitzaren entzule eta gizartearen zerbitzari gauzatzen du.
2. Ebanjelizatzeko Misioa
Ebanjelizatzeko misioak hainbat prozesu ditu: gizadiaren berrikuntza, norbere testigantza, kristau-mezuaren iragarpena... Ebanjelizatzeko garrantzitsuena ez da ekimenen edukia, hauen ikuspuntua baizik, misioa nondik eta zertarako egina den jakitea.
3. Elizaren Ministerioak
Elizaren ministerio guztiek gizadiaren zerbitzari izateko helburua dutela esan nahi du. Hiru atal nagusitan banatzen da: Jesu Kristorengan gizon-emakume guztiei eskaintzen zaien salbamena iragartzea; eskaintza hori sakramentuetan ospatzea; eta guztiei, baina batez ere behartsuei, zerbitzu egitea, Jainkoak gizadiari dion maitasunaren testigu izanik. Jesu Kristok eta bere Espirituak eragiten dute Eliza osoaren misioan. Ministerioen artean daude: ordenatuak, ezarriak, tokiko eliz arduradunak edo kristau elkarte onartuak.
4. Fedea, Ezkontza eta Sakramentuak
Fedea: Jainkoarekin ezartzen den harremana da. Ezkontza: Zure ezkongaiarekin sinatzen duzun hitzarmena da. Sakramentu bakarra dago, eta sakramentu hori Jesus bera da. Kristo Jainkoa da gizaki era batean, eta gizona da era jainkotiar batean. Jesusek Jainkoaren esperientzia transmititzen digu. Edozein sakramentutan, lehen agentea eta nagusia Kristo da. Sakramentua Jainkoaren ekintza da, gizakiaren bitartez egindakoa, gizonaren salbamena lortzeko helburuarekin. Elizan sakramentuak daude, bizitza fededunak bere baitan esperientzia erabakigarri eta garrantzitsu anitz dauzkadalako, eta hauek ezin izango lirateke azaldu sinboloen bitartez izango ez balitz, hau da, sakramentuen ekintzen bidez. Jainkoaren Grazia lortzeko bidea da, baita salbatzeko eta santifikatzeko ere.
Zazpi Sakramentu Ekintzak
- Bataioa
- Sendotza
- Eukaristia
- Penitentzia edo adiskidetza
- Gaixoen Oliadura
- Ordenako sakramentuak
- Ezkontza
5. Sakramentuaren eta Salbazioaren Arteko Harremana
Sakramentuaren eta salbazioaren arteko harremana ona eta estua da. Salbazioa osasunez bizitzea, zoriontsu izatea da. Sakramentu bakarra dago. Fedea aurkitzen dugunean, Jainkoaren ekintza edo proiektu salbatzailearekin topo egiten ari gara. Mugimendu salbatzaile honen barnean, sakramentuekin topo egiten dugu. Kristok, Espirituaren bitartez, guztiontzako bidalitako salbamen zeinua da, eta, hortaz, Eliza salbaturik zeuden lekua zen.