Ekosistema definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB
HARREMAN INTERESPEZIFIKOAK
MUTUALISMOA (+,+): Bi organismoek onura lortzen dute. Elkarren arteko erabateko menpekotasuna behar EZ duen laguntza harremanda da.Ez dute zertan elkarrekin bizi behar (cocodrilo y el pajaro)
SINBIOSIA (+,+): Parte hartzen duten organismoen elkarren arteko laguntza harremana da hau. Organismoak ezin dira euren kabuz aldenduta bizi. (lienak)
KOMENTSALISMOA (0,+): Bi izaki bizidunetatik batek onura lortzen du bestea kaltetu gabe.Adb. Marrazoak eta erromeroak
PARASITISMOA (-,+): parasitoak onura lortzen du ostalariatik honen kaltea eraginez. Normalean parasitoak ez du ostalariaren heriotza eragiten.
LEHIA (+,-): bi espezie edo gehiago (edo espezie bereko organismoak) baliabide berdinagatik borrokatzen dute: janaria, espazioa...
3. ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK
Zenbait elementu kimikok (karbono, oxigeno, nitrogeno, fosforo, sufrea, …)
ekosistema bateko biozenosian eta biotopoan zehar egiten dituzten ibilbideei deritzo. Hauetako elementu batzuk nahiko eskasak dira ekosistemetan.
4. SEGIDA EKOLOGIKOAK
Segida ekologikoa ekosistema batean denboran zehar gertatzen diren aldaketak dira. Bioaniztasun gutxiko ekosistematik abiatuta, bioaniztasun handiko batean amaitzeko joera dute ekosistemek. Egoera honi erregresio izena ematen diogu.
Ekosistema bat segida ekologikoaren azken mailara iristen denean erabat garatuta dago eta klimax komunitate izena ematen zaio.
5. BIOANIZTASUNA
Ekosistema bat segida ekologikoaren azken mailara iristen denean erabat garatuta dago eta klimax komunitate izena ematen zaio.Bioaniztasun handiagoa duten ekosistemei espezieen galerak kalte txikiagoa eragiten die, bioaniztasun txikiagoa dutenekin konparatuta.
6. MUNDUKO BIOMAK
Biomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten area geografiko handiak dira. Bioma bakoitzak landare, animaliak, lurzoru eta klima mota homogeneoak izan ohi ditu.
7. GIZAKIAREN ERAGINA EKOSISTEMETAN
Hainbat giza-jarduerek ekosistemen gaineko eragin kaltegarria izan dezakete. Eragin hau geroz eta handiagoa da, gizakien populazioa handitzen ari delako.
Ekosistemek jasotzen dituzten kalte edo inpaktuak honakoak izango lirateke.
ESPEZIEAK IRAUNGITZEA (SUNTSITZEA)
Espezie bat iraungitzea espezi hori galtzea da. Eboluzio-prozesuari loturiko iraungitzea albo batera utzita giza-jaduerak gure polanetako hainbat espezie iraungitzea eragin du. Kausak: baliabideak gehiegi ustiatu,