Ekonomia eta Politika XVI-XVII. Mendeetan: Krisia eta Aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

EKONOMIA

XV. eta XVI. mendeetan: Oparotasun ekonomikoa

Nekazaritzan

Lur berriak ustiatzeak produkzioa handitu zuen, nekazal produktuen eskaria handituz.

Artisautzan

Lanen eskaerak gora egin zuen eta manufaktura-jarduerak garatu ziren. Artisau-ekoizpena biltzen zuten. Portu garrantzitsuak zituzten hiriak potentzia ekonomiko handiak izan ziren.

Arrazoiak

Merkataritza garatu zen: Mediterraneoa berriz ireki zen eta aurkikuntzari esker merkatua zabaldu zen.

Tresna ekonomiko berriak

Merkataritza-konpainiak: Irabaziak eta galerak banatzeko. Arrisku handiak zituztelako, adibidez: itsasontziak urperatu edo piratek erasotu egiten zituzten.

Txekeak / kanbio letrak: Bankariek kredituak eman zizkieten merkatariei eta horrela hasi zen haien erabilera. Horiei esker merkataritza-eragiketak egin zitezkeen eskudiru gabe.

Banku-jarduera: Geroz eta garrantzitsuagoa zen. XV. mendetik aurrera, banku publikoak sortu ziren. Zenbait familia nabarmentzen hasi ziren.

XVII. mendea: Krisi ekonomikoa, demografiko eta soziala

Nekazaritza

Krisialdi sakona, klimak okerrera egin zuen. Nekazaritza-produktuen eskariak behera egin zuen, prezioak ere jaitsi egin ziren. Laborantza teknikak garatu gabe, lurrak agortu ziren.

Artisautza/Eskulangintza

Krisialdia hirietan. Gremioetan antolatu, berrikuntza: etxeko sistema.

Merkataritza

Probintzi Batuek eta Ingalaterrak hegemonia eskuratu eta inperio kolonialak eratu zituzten.

POLITIKA

XVI. mendean: Monarkia autoritarioak

Erregeak boterea inposatu zien jauntxo feudelen gainean. Monarkiak nobleziaren, elizaren eta udalerriaren boterea mugatu zuten, estatusari eusteko, eta norberekeriaz gobernatu zuten. Gobernu hori Monarkia autoritarioa deritzo.

Estatu modernoak

Frantzia, Inglaterra, Espainia, Portugal, Errusia.

Errege autoritarioek zenbait neurri hartu zituzten beren boterea sendotzeko:

  • Administrazio zentralizatua sortu.
  • Errege-armada iraunkorrak eratu.
  • Batzar ordezkatzaileen jarduera mugatu.
  • Zergak igo.
  • Diplomazia-lanei ekin.

Europako estatu autoritarioak

  • Frantzia, Inglaterra, Espainia, Portugal, Errusia.

XVII. mendean

Frantzia

Monarkia mota berria: MONARKIA ABSOLUTUA. Jainkoak emandako mugarik gabeko erregea da, monarkak estatuaren botere guztiak kontrolatzen ditu: Legeak onartzen ditu, gobernatu egiten du eta epaile gorena da.

Boterea finkatzeko egindakoa

  • Boterea pertsonalki erabili zuen, ministroz inguratu zen baina horiek ezin zuten erabakirik hartu erregearen onespenik gabe.
  • Nobleak gortera erakarri zituen karguak eta diru laguntzak banatuz.
  • Zentralizazio politikoa bultzatu zuen eta erresumako legeak eta zergak bateratu zituen.
  • Legalki erlijio bakarra jarri.

Monarkia absolutua: erregeak erabakiak. Parlamentarioan: Parlamentukoek erabakiak.

Entradas relacionadas: