Ehun motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Maila atomikoa:
materia eratzen duten elementu
Kimikoen atomoez osatuta dago. Gizakiak erabiltzen dituen elementu
Kimikoak:
Bioelementuak
Gure gorputza atomoz osatuta dago.
Maila molekularra
atomoak elkartu egiten
Dira eta molekulak eratzen dituzte. Esate baterako, bi hidrogeno atomo eta
Oxigeno atomo bat elkartzen direnean, ur molekula bat eratzen dute (H2O).
Zelula-maila:
lehen maila biziduna da. Zelula mota
Asko ditugu: odol-zelulak, nerbio-zelulak, hezur-zelulak, gihar-zelulak etab.
Ehun-maila:
jatorri eta funtzio bereko zelulak elkartzen direnean, ehunak eratzen dituzte. Adibidez, nerbio-ehuna,
Hezur-ehuna, muskulu-ehuna eta odol-ehuna.
Organo-maila:
organoak ehun mota desberdinez eratuta daude, eta
Funtzio zehatz bat betetzen dute. Organoak dira, adibidez, hezurrak, urdaila,
Bihotza, birikiak.
Sistema-maila:
funtzio bat betetzen duten eta ehun mota berdinez
Eratuta dauden organoek sistemak eratzen dituzte. Esate baterako, eskeleto-sistema,
Nerbio-sistema.
Aparatu-maila:
funtzio bat betetzen duten eta ehun desberdinez
Eratuta dauden organoek aparatuak eratzen dituzte. Adibidez, iraitz-aparatua,
Lokomozio-aparatua.
Organismo-maila:
Izaki bizidunaren osotasunari dagokio. Organo, aparatu
Eta sistema multzoaz osatuta dago eta horiek modu koordinatuan lan egiten dute
Hiru bizi-funtzioak betetzeko.