Ehun konjuntiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,06 KB
1.Go Gaia
Zelulak: nutrizio-, harreman- eta ugalketa-funtzioak egiten dituzten unitate bizidunik txikienak, izaki bizidun guztien funtsezko osagaiak dira.
Zelulak hiru bizi-funtzioak betetzeko gai dira:
1.Nutrizio zelularra: bizi-funtzioak betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoari deritzo.
Mantenugaiak (elikagaiak, nutrienteak):
zelulak kanpotik hartzen dituzten substantziak, energia lortzeko, hazteko (egiturak sortu) eta egiturak berritzeko.
Zelula-metabolismoa: mantenugaiek zelula barnean izaten dituzten prozesu kimikoak.
Bi metabolismo mota daude:
-Katabolismoa: Substantzia organiko konplexuak konposatu txikiago eta bakunago bihurtzean datza. Energia lortzen da.
-Anabolismoa: Eratze-erreakzioa. Substantzia bakunak zelularen berezko Konposatu konplexuagoetan bihurtzean datza. Energia behar da.
Biomolekula ez organikoak:
Ura: H eta O-z (H2O) osatua. Izaki bizidunen baitako osagairik ugariena da.
Gatz Mineralak: disolbatuta edo prezipitatuta egon daitezke.
Biomolekula Organikoak:
-Gluzidoak: monosakaridoak, esaterako, glukosa; disakaridoak, bi monosakaridoz osatuak, adibidez, sakarosa eta maltosa; polisakaridoak, ehunka edo milaka monosakaridoz osatuak, adibidez, glukogemoa eta zelulosa.
-Lipidoak: esaterako, glizerolez eta gatz-azidoz osatutako koipeak.
-Proteinak: aminoazidoz osatua, esate baterako, kolagenoa, antigorputzak eta hemoglobina.
-Azido Nukleikoak: nukleotidoz osatutako biomolekula handiak, adibidez, DNA eta RNA.
GIZA EHUNAK:
Hainbat motatakoak izan daitezke:
-Epitelialak
-Konektiboak
-Gihar-ehunak
-Nerbio-ehunak
GIHAR EHUNAK:
Ehun uzkurkorrak dira. Miozito edo gihar-zuntz izeneko zelula luzangaz osaturik.
Hiru mota:
-Gihar-ehun leuna: Miozitoek nukleo bakarra dute. Ez-borondatezko uzkurtzea du. Erraietako giharretan.
-Gihar-ehun ildaskatua: Miozitoek nukleo asko dituzte. Borondatezko uzkurtzea du. Eskeleto-giharretan.
-
Bihotzeko gihar-ehuna
Miozitoek nukleo bakarra dute. Ez-borondatezko uzkurtzea du. Bihotzeko giharra.
NERBIO EHUNAK
Nerbio-ehunek informazio jaso eta bidaltzen dute organismoan zehar.
Bi zelula mota:
-Neuronak: Izar itxura dute adarkadurekin. Nerbio bulkadak transmititzen dituzte.
-
Zelula glialak
Neuronak elikatzen eta babesten dituzte.
EHUN KONEKTIBOAK:
-
Hezur ehuna
Zelulak osteozitoak. Zelularteko gaia solidoa, kaltzio eta fosforo mineralez osatua. Hezurrak osatzen ditu.
-Gantz-ehuna: Bere zelulek, adipozitoek, lipidoek metatzen dituzte. Funtzioak: organoak babestea, lipidoak metatzea eta isolatzaile termikoa.
-Kartilago-ehuna: Zelulak kondrozitoak. Kartilagoak eratzen ditu, adb: artikulaziotan.
-Ehun konjuntiboa: Zelulak fibroblastoak. Beste ehun eta organoen artean egoten da hauek lotzeko.
-Odol-ehuna: Zelulak globulu gorriak eta zuriak. Zelularteko gaia likidoa: plasma. Organismoaren zehar substantziak garraiatzen ditu.