Ehun konjuntiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB
Azkenean, ur gehiena xilemara itzuliko da.
1.6)Iraizte-produktuak ezabatzea
Landareek ez dute iraitz-aparaturik, beraz, iraitz-ehunak eta ehun jariatzaileak dituzte.
Iraiztea
Landareek erabili ezin izan dituzten produktu eta metabolismo-hondakin substantziak kanporatzeari iraizketa deritzogu. Oro har, hostoak edota azala galtzea iraizketa da.
Jariatzea
Jariatzea, landareentzat erabilgarriak diren substantziak kanporatzea da.
Ehun jariatzaileak funtsezko metabolismoan txertatzen ez diren substantziak sintetizatzeko gaitasuna duten zelulez osatuta daude. Substantzia horiek kanpora edo bakuolo edota zelulen arteko hutsuneetan biltegiratu ditzakete. Hiru substantzia dira: nektarra, erretxina eta latexa.
-Nektarra: polinizazioan parte hartzen duten intsektuak erakartzen dituen disoluzio azukreduna da.
-Erretxina: koniferoek erretxina-hodietan gordetzen duten substantzia likatsua da. Erretxinaren helburua da landarea intsektu eta onddoetatik babestea.
-Latexa: landare batzuen latex-hodeitan zirkulatzen duen substantzia hau gluzido, alkaloide, olio, terpeno eta beste substantzia batzuen nahastea da eta erretxina bezala, funtzio babeslea dauka.
2)Landareen erlazio-funtzioa
Landareek ez dute erlazio-funtzioa egiteko sistema espezializaturik; halere, kanpo-inguruneko estimuluak hautemateko eta transmititzeko gaitasuna daukate. Landareen jarduera fisiologikoen erregulazioa barne- eta kanpo-faktoreen menpe dago. Barne-faktoreak fitohormonak dira eta kanpokoak berriz, egunaren eta gauaren iraupena.
2.1)Landare-hormonak
Fitohormonak, kontzentrazio txikietan landareen garapena sustatzen, eragozten edo aldatzen duten substantziak dira. Zelula espezializatuak sortzen dituzte eta sorten diren lekutik urrun dauden zelulengan eragina daukate. Hauek dira hormona motak: