EAEko Industria Enpleguaren Banaketa: Bilakaera eta Krisiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Aurrean daukagun mapa sinbolo proportzionalen mapa bat da, eta modu argi batean azaltzen du informazioa. Legendari esker, zirkulu bakoitzaren balioa zein den dakigu, nahiz eta mapa egin zeneko urterik inondik ez den agertzen. Dagokion kasuan, EAEko industria-enpleguaren banaketa adierazten du. Mapa hauek industria-aktibitatearen eta industria-kokapenaren adierazle gisa erabili ohi dira.

Industria-banaketa EAE-n

Erkidegoari dagokionez, hiriburuak nagusi dira, bertan ematen baita enplegu-kontzentrazio handiena. Era berean, kostaldeko eta barnealdeko probintzien artean alde handiak daudela ikus daitezke. Donostia eta Bilbo industriaguneak lotuta daude, lurraldearen barnealdetik doazen Durangoalde eta Deba haraneko beste industria-ardatz txikiago batzuen bitartez. Aldiz, bi gune hauek ez daude Gasteizko industri-ehunarekin jarraikortasunik, industria-komunikabideen hutsune bat baitago.

  • Bizkaia: Industria Bilbo Handian kontzentratzen da.
  • Gipuzkoa: Industria-banaketa antolatuagoa eta sakabanatuagoa da.
  • Araba: Enplegu-indize handienak hiriburuan daude, nahiz eta Amurrio eta Laudio salbuespenak izan.

Industrializazioaren garapena

Industria-banaketa hau industrializazioaren hasieratik finkatzen joan zen. Industrializazioaren lehen zantzuak EAEn Bizkaian eman ziren, XIX. mendearen azken laurdenean, eta siderurgia-industrietan oinarritu zen batez ere, ontziola eta transformadore metalikoekin batera. Gipuzkoako industrializazioa askoz ere progresiboagoa izan zen, eta XX. mendetik aurrera eman zen; sektore nagusienak metalurgia, papergintza eta ehungintza ziren. Arabako industrializazio-prozesua beste biak baino berantiarragoa izan zen, metalurgia eta elikadura-enpresak Ebro bailaran jarri ziren arte. 1950ean, industria bilakatu zen probintziako sektore ekonomiko nagusiena.

Desarrollismoa (1959tik aurrera)

Desarrollismoa 1959tik aurrera eman zen EAEn. Epealdi autarkiko honetan, industriak hazkunde bat izan zuen, harturiko neurri protekzionistei esker. Bizkaian, lehen esan bezala, Bilbo Handian kontzentratu ziren industria handiak eta langile-aglomerazioak, Ibaizabal itsasadarreko ezkerraldean batez ere. Gipuzkoan, 4 gune azpimarratu behar dira: Deba Garaia eta Urola bailarak, Donostiako aglomerazio industrialarekin batera. Araban, garai honetan hasi zen industria egonkortzen. Industria Araba probintziatik ez zabaltzearen arrazoi ezberdinak daude.

1975eko Industria-krisia

1975eko industria-krisiak EAE osoan eragin zuen, baina Bizkaia izan zen kaltetuena, ontzigintza eta metalen eraldaketa izan baitziren krisiak gogorren astindutako azpisektoreak. Honek Bilbo Handiaren gainbehera eragin zuen. Eusko Jaurlaritzak industriaren berregituratze- eta promozio-programak jarri zituen martxan, eta hauen bitartez parke teknologikoak eratu zituen. Gipuzkoako industriak Bizkaikoak baino txikiagoak dira, eta krisiak gutxiago astindu zuen. Bertan ere, jarrera berritzaileak hartu ziren krisiaren ostean. Industria modernizatze hauek ondo jasoak izan ziren izaera kooperatibista zuten enpresengandik. Araban, berregituratze-planak Laudion eta Gasteizen zentratu ziren; zonalde hauek izan dute eta dute dinamismo industrial handiena. Industria-ardatza atlantikotik Ebro ardatzera mugitu zen, eta honek eragin positiboa izan zuen. Gainera, itsas ertzeko industri-lurrak garestitu egin ziren, eta Gasteizek ez dauka lur-espazio murriztuen arazorik. Araba osoko industria-enpleguaren % 80 Gasteizen dago.

2008tik aurrerako krisia

2008tik ondorengo krisiaren eragina 2013an nabaritu da gehienbat. Azpeitiko Corrugados enpresa itxi zen, baina, batez ere, Fagor itxi zen. 12.000 lanpostu galdu daitezke, baina zeharka ere galerak izugarriak izan daitezke. Datorren urteetako datuak izan arte itxaron beharko dugu ekonomian izan duten eraginaz jabetzeko.

Entradas relacionadas: