Disko urratzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

19.3. MASA OSOA ITXURAGABETZEAREN BIDEZKO KONFORMAZIO PROZEDURAK

Laminazioa:


Materiala laminazio zilindro izeneko arrabol biren artean Igaroarazten da. Arrabol bien arteko banaketa materialaren hasierako Lodiera baino txikiagoa denez, materiala zilindroen formaren arabera Itxuragabetzen da.

Trefilatzea:


Materiala Itxuragabetu egiten da gero eta estuagoa den zulo batetik igarotzean, Zulo horri ilara izena ematen zaio. Esfortzua itxuragabeturiko Materiala erakartzean egiten da.

Estanpazioa:


Formak Kolpeka lortzen dituzten sistemek hartzen dute izen hori; sistema Horiek antzinako forja askearen oinordekoak dira.

Estrusioa:


Masa Plastiko bat presionatu eta edukiontzi batetik irtenarazten da, forma Zehatza duen zulo baten bidez; horren ondorioz sorturiko soslaiak Zuloaren forma berberan izango du.

19.4.DIMENTSIO BIKO ITXURAGABETZEAK


Enbutizioa:


Puntzoiak Saktu egiten du txapa matrizetik, eta itxuragabetu egiten du. Prozesuan zehar, zapaltzaileak eutsi egiten dio txapari, zimurdurarik Ez egoteko.

19.5.LEKUAN LEKUKO ITXURAGABETZEAK


Tolestea:


Puntzoi eta matrize Egokiak erabiliz, materiala tolestu egin daiteke ertz batean zehar.

20.1.EBAKETA PROZEDURA MEKANIKOAK


Zizailaketa:


Artaezina. Kontrako indar bi Aplikatuz gero oso hurbil dauden material plano bitan, bata bestearen Gainean irristatu eta banandu egingo dira.

Puntzonaketa:


Zizailaren muga Handienetarikoa inguraketa jartzen du, zizailarekin ebaketa zuzenak Baino ezin dira egin. Hala ere, lodiera ertain eta meheko txapekin Egindako metalezko eraikuntzetan era guztietako formak lortu behar Izaten dira.

Arazoa Zizailaketaren alde onei eutsita konpontzeko, ebaketa elkarren Gaineko zuloen bidez egiten da. Halako ezaugarriak dituen zirkuludun “kateak” trazatu ugari lor ditzake zehaztasun nahiko handiarekin.


Matrizegintza:


Forma konplexuak lortu behar Direnean, neurri txiki eta ertaineko formak, prezisio handikoak eta Kantitate handietan, puntzoia nahiz bere matrizea aldatu eta lortu Nahi den piezaren formara egokitu behar izaten dira.

Ur Zorrotada:


Inguraketaren Eremuan, aspaldion ebaketa ekipo batzuk merkaturatzen ari dira; Horiek presio handiko ur zorrotada oso mehea erabiltzen dute.

Zerratzea:


Ebaketa prozedura da baina Txirbila harrotzeko metodoa ere bada. Izan ere, zerra bitarte estua Sortzeko helburua duen erreminta da, eta bitarteko horrek Materialaren alde biak banatzeko aukera ematen du; beraz, ebaketa Prozesua egiten du. Baina bitarte hori egiteko, zerraren hortzak Txirbil txikiak harrotzen dituzte.

Disko Urratzailea:


Zerrako Diskoa azken mugaraino eramanda, hortzen tamaina txikituta, disko Urratzaileak lortzen ditugu (pikor gogorren aglomeratuekin osatuak). Harroturiko txibilak askoz ere txikiagoak dira, diskoen lana nahiko Motelagoa da.

20.2.EBAKETA TERMIKOAK BIDEZKO PROZEDURAK


Oxiebaketa:


Karbono gutxiko burdin aleazioek oxigenozko atmosferan erretzeko Gaitasunak urtze puntu baxuko oxidoak sortzen dituzte. Metodo honek Materialaren zati baten errekuntza, aurretik beroturiko zati batena, Lortzeko aukera ematen du. Oxigeno zorrotada indartsuaren bidez, Erretako materiala oxigeno korronteak eramaten du zepa bihurtuta.

Plasma Bidezko ebaketa:


Oxidazio exotermikorik ez duten materialak ebaki edo urtze puntu Altuko oxidoak sortzen dituzten materialak ebaki nahi direnean Erabiltzen da. Eremu elektriko baten eraginpean, gas molekularra Ionizatu egiten da, ondorioz, energi kantitate handia zurgatzen da Iturri elektrikotik. Gasa berriro osatzean, energia bero bihurtuta Askatzen da, bero hori oso bilduta dago arkuaren inguruan. Plasma Hori bero iturri oso konzentratutza erabil daiteke, urtzearen bidezko Ebaketak egiteko.

Laserraren Bidezko ebaketa:


Industrian Erabilitakoen artean, laserra da kontzentrazio ahalmenik handiena Duen bero indarra. Argia denez gero, eta eramateko nahiz erabiltzeko Oso erraza izatean guztiz interesgarria da industriaren ikuspegitik.

Entradas relacionadas: