Digestio-aparatua: Funtzionamendua eta Atalak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB

Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko hondakinak kanporatzen ditu.

Digestio-aparatuaren Atalak

Ahoa

Elikagaiak digestio-hodira sartzeko barrunbea da. Ahoan, mihia eta hortzak daude. Mihia organo gihartsua da, eta elikagaiak mugiarazi eta listuarekin nahasten ditu. Hortzek elikagaiak mastekatzeko balio dute. Listu-guruinek listua sortu eta ahora botatzen dute. Hemen almidoiaren apurketa hasten da.

Faringea

Digestio-aparatuaren eta arnas aparatuaren hodia da. Elikagaiak faringean zehar joaten dira ahotik hestegorrirantz. Epiglotis izeneko tolestura dauka; tolestura horrek ez die elikagaiei arnasbideetara pasatzen uzten.

Hestegorria

Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker, elikagaiak urdailera iristen dira.

Urdaila

Digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailaren sarrerari kardia esaten zaio eta irteerari piloroa. Urdailean, elikagaiak digeritzen hasten dira, urin gastrikoari esker; urin gastrikoa urdailaren barruko paretako toles ugaritan sortzen da. Proteinak hemen apurtzen hasten dira.

Gibela

Behazuna sortzen duen guruina da. Behazuna behazun-xixkuan pilatu eta duodenora isurtzen da. Behazunak koipeak disolbatzen laguntzen du.

Pankrea

Pankrea-urina sortzen duen guruina da. Urin hori duodenora isurtzen da, eta haren bidez, elikagaiak erabat digeritzen dira.

Heste meharra

6 metro inguruko hodia da. Sabelaldeko barrunbean dago, tolestuta. Barruko paretek heste-bilo izeneko tolesak dituzte. Heste meharrean, elikagaiak erabat digeritu eta elikagaien substantzia elikagarri gehienak xurgatzen dira; gero, odolera pasatzen dira substantzia horiek. 3 zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona. Gibelak eta pankreak duodenora isurtzen dituzte sortutako substantziak.

Heste lodia

Digestio-hodiaren azken zatia da. Uzkian amaitzen da eta huraxe du, hain zuzen, kanpoaldearekiko lotura. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bilakatzen dira heste lodian. 3 zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea. Heste itsutik babes-sistemako luzapen bat ateratzen da, apendize beriformea.

Digestio-funtzioak

  • Ahoratzea
  • Digestioa
    • Mekanikoa: elikagaiak txikitu.
    • Kimikoa: elikagaiak eraldatu eta konposatu soilagoak sortu (aldaketa kimikoak).
  • Xurgapena: Digestioan lortutako mantenugaiak digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute odol-hodietan zehar, heste meharrean.
  • Egestioa

Hortzak

Atalak: koroa, lepoa eta sustraia.

  • Esne-hortzak: 20 pieza (2.1.2).
  • Behin betiko hortzak: 32 pieza (2.1.2.3).

Digestio-prozesua

Mastekatzea

Ekintza mekanikoa da, eta hortzen eta mihiaren bidez elikagaiak txikitu egiten dira.

Listuztatzea

Elikagaiak listuarekin nahasten dira, eta listuak kimikoki eragiten die. Listua hiru guruin-pare hauek sortzen dute: parotidek, masailpekoek eta mihipekoek. Mihia izeneko organo gihartsuak errazten ditu prozesu hauek.

Irensketari esker, faringean eta hestegorrian behera joaten da elikagai-boloa. Mugimendu peristaltikoen bidez (hestegorria uzkurtzen denean), urdailera eramaten da elikadura-boloa. Elikadura-boloa kardiatik sartzen da urdailean, eta digestio gastrikoa hasten da.

Digestio gastrikoa

  • Ekintza kimikoa: Urin gastrikoek egiten dute. Azido klorhidrikoak (HCl) kimikoki eragiten die elikagaiei.
  • Ekintza mekanikoa: Urdailaren mugimendu peristaltikoek egiten dute ekintza mekanikoa. Izan ere, elikagaiak mugiarazi eta urin gastrikoekin nahasten dituzte.

Digestio gastrikoaren ondorioz, kimo izeneko ahi erdi likidoa sortzen da. Duodenoan, behazunarekin, heste-urinarekin eta pankrea-urinarekin nahasten da kimoa. Gero, kilo izeneko ahi zurixka sortzen da.

Urin gastrikoen osagaiak: HCl, ura eta gatz mineralak, proteinak apurtzeko entzimak eta mukia.

Xurgapena

Digestioaren ondorioz, mantenugaiak lortzen dira. Prozesu horri xurgapena deritzo. Substantzia gehienak jejunoan eta ileoan xurgatzen dira. Heste-biloak eratzen dira. Zelula guztietara eramaten dituzte odol-hodiek.

Egestioa

Xurgatu gabeko substantziak heste lodira pasatzen dira mugimendu peristaltikoei esker. Ia ur eta gatz mineral guztiak xurgatzen dira, eta hondarrak gero eta solidoagoak bilakatzen dira, gorotzak osatuz. Heste lodian bakterio sinbionteak daude. Hariztu eta deskonposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarrak. Zenbait bitamina sintetizatzen dira (B12 eta K bitaminak), xurgatu ez direnak. Gorotzei usain txarra ematen dieten gasak sortzen dituzte. Gorotzak ondestean pilatzen dira. Egestioaren bidez, uzkian zehar kanporatzen dira.

Digestio-aparatuaren Gaixotasunak

Gaixotasunen sorburuak: estresa, dieta desegokiak, tabakoa, alkohola...

Txantxarra

Bakterioek hortzen ehun gogorrei egiten diete kalte (esmalteari, dentinari eta zementuari), azidoak sortzen dituzte, eta azido horiek zuloak egiten dituzte hortzetan.

Idorreria

Zailtasunak kaka egiteko, heste lodiak ur gehiegi xurgatzen duelako, estresagatik, zenbait sendagaiengatik eta zuntz gutxi hartzeagatik.

Ultzerak

Digestio-hodiaren barrualdeko paretetako zauriak dira. Urdailean eta duodenoan izaten dira, estresagatik eta Helicobacter pylori bakterioak eraginda.

Gastroenteritisa

Urdaileko eta heste meharreko inflamazioa da. Hesteak ur eta gatz mineral gutxi xurgatzen ditu; horregatik, gorotzak oso likidoak dira.

Entradas relacionadas: