Deskolonizazioa eta Garapen Ekonomikoa: Eraginak eta Emaitzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Kuba: Iraultzaren Eragina Ekonomian eta Gizartean

Kuban, iraultzaren aurretik, ekonomiaren oinarriak turismoa eta azukre sektorea ziren, honen zati handi bat Estatu Batuetako enpresena zelarik. 1959an iraultza bat hasi zen honako helburu hauekin: nazio independentzia, hazkunde ekonomikoa eta gizarte ezberdintasunen murrizketa. Erreforma batzuk egin zituzten helburu horiek lortzeko: sektore pribatu gehiena nazionalizatu egin zuten, nekazal erreforma egin zen ekoizpena bereizteko, industrian plangintza zentralizatua ezarri zuten eta aliantza egin zuten Sobietar Batasunarekin. Erreforma hauen ondorioz, azukre sektorea eta esportazioek atzerapena jasan zuten, atzerritar enpresak espropiatu egin ziren, eskulangile trebatuek emigratu egin zuten eta Kuba kapital eta teknologiarik gabe geratu zen. Egoera horri aurre egiteko, 1970ean Sobietar Batasunak laguntza ekonomiko eta teknikoa eman zion Kubari, plangintza zentralizatua ezarriz. Gizarte zerbitzu maila altuak lortu ziren, batez ere hezkuntzan eta osasunean.

Hirugarren Munduaren Sorrera: Deskolonizazioa eta Garapena

Afrikako eta Asia hegoaldeko herrialdeetan deskolonizazioa (1950-1980) gertatu zen eta lurralde independenteak sortu ziren. Hirugarren Munduko BPGaren hazkunde-tasak herrialde garatuenak baino altuagoak izan ziren. Datu honetatik atera dezakegu lurralde deskolonizatuen partaidetza munduko populazioan handitu egin zela baina merkatal eta finantza fluxuetan gutxitu egin zela. Beraz, lurralde deskolonizatuen arazoa ez zegoen populazioaren hazkundean, internalizazio prozesuan baizik. Deskolonizazioaren garaian, munduko merkataritzaren bolumena asko handitu zen baina Mendebaldeko Lurraldeen partaidetzak gora egiten zuen bitartean, Hirugarren munduko partaidetzak behera egin zuen. Honen arrazoia munduko espezializazioa izan zen, Hirugarren mundukoek lehengaiak esportatzen baitzituzten eta hauek pisu gutxi baitzuten munduko ekonomian. Orain produktu landuek hartu baitzuten garrantzia.

Esportazioen Bilakaera: Lehengaietatik Produktu Landuetara

Esportazioen arloan, lehengaiek pisua galdu zuten eta produktu burutuen garrantzia handitu egin zen. Nekazal produktuek hondoa jo zuten ezin baitzuten puntako teknologia inportatu. Bestalde, erregaien esportazioa handitu egin zen.

Herrialde Azpigaratuen Garapenerako Neurriak

Herrialde azpigaratuen egoera hobetzeko hainbat neurri hartu ziren:

  • Nazioarteko laguntzak:
    • Alde bikoa: jasotako mailegua lurralde emailean gastatu behar zuen.
    • Alde anitzekoa: Munduko Bankuak mailegua ematen zuen interesen truke.

Laguntza hauek ez ziren nahikoak izan.

  • Inbertsio zuzenak: laguntza publikoak jaso zituzten eta multinazionalek industrian inbertitu zuten, honekin industria teknologiaren homogeneizazioa lortu zen. Inbertsio hauen ondorioz ordea, herrialde garatuek boterea zuten azpigaratuengan.
Emaitza Ezberdinak Industrializazio Estrategiaren Arabera

Emaitza ezberdinak: Argentinan ekoizpenaren hazkundea txikitu egin zen; Mexiko, Brasil eta Indian goraka egin zuen eta Hego Korea, Taiwan, Singapur eta Hong Kongen (lau dragoi txikiak) izugarrizko hazkundea eman zuen. Lurralde denetan inportazioen ordezkatze-prozesua eman zen baina estrategia ezberdinak erabili zituzten. Argentinan eta Indian industrializazioa barne merkatuan oinarritu zen eta Mexiko, Brasil eta Lau Dragoi Txikietan esportazioan oinarritu ziren, eta industria kanpo merkatura zuzendu zen.

Ondorioa: Atzerapena industria garapenari lotuta zegoen, ez gizarte adierazleei lotuta (hirigintza, hezkuntza, osasuna).

Entradas relacionadas: