Descartesen Egitasmo Filosofikoa: Ezagutza, Metodoa eta Errealitatea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,18 KB
Descartesen (1596-1650) Egitasmo Filosofikoa
Aurreko filosofiari kritika: zalantzagarria, oinarri ziurrik ez.
Asmoa: Filosofia ziurra, sistematikoa, ordenatua, zientifikoa eraikitzea, zalantzarik gabeko egiatik beste proposizio batzuk deduzituz.
Lehen printzipio edo egiak apriorizkoa izan behar du: Arrazoiak bakarrik, errealitatearekiko esperientziarik gabe, lehen egia izatea du. Arrazoia egiaren irizpide oinarrizkoa eta ezagutzen iturri nagusiena da. Lehenengo printzipio edo egia argia eta bereizkorra da (sortzetikoa). Lehen egia honetatik filosofiaren proposizio guztiak deduzitzen dira, filosofia ziurra lortuz (dedukzioan matematika garrantzia du). Filosofia bere proiektuan zientzia guztiak batean elkartu nahi ditu (zientzia batasuna), guztiak jakituriaren adierazpenak direlako, guztietarako metodo bakarra proposatuz, guztien artean unitate organizatiboa sortuz.
Biraketa (Filosofiaren subjektuak)
XVII. mendean, Aroaren erdi ikuspuntua aldatu zen (antropozentrismoa). Ezagutza-ulerkuntza aldatu zen: Filosofiaren arabera, Descartesek ideien bidez ezagutzen du, hauek pentsamendu edukinak eta moduak izanik. Subjektuaren garrantzia. Ideien bidez errealitatea ezagutu (filosofia aktiboa). Epistemologiaren garrantzia. Ezagutza mailatik ontologiara (ideietatik gauzetara). Errealitateak orden arrazionala du. Aro modernoko idealismoa (filosofia idealista): ideietatik errealitatera.
Epistemologia
Ideiak pentsamenduaren edukinak dira. Balio ontologikorik ez, soilik epistemologikoa. Ezinbestekoak dira ezagutzeko.
Ideia motak (jatorriaren arabera)
- Adbertizioak: Esperientzia sentikorretik eratorriak.
- Faktizioak: Beste ideia batzutatik eratorritako irudimenezko ideia berriak.
- Sortzetikoak: Adimenak bere argiaz, esperientzia sentikorretik ondorioztatu gabe, dituen ideiak.
Ziurra izateko, filosofiak zein ideiatatik bilatu behar du? Egia ziurra bilatu behar du, gero guztiak hauetatik ondorioztatzeko. Filosofia ziurra arrazoian oinarrituta egon behar da.
Intuizioa: Adimenezko intuizioan oinarria, filosofiaren abiapuntu ziurra lortzeko. Lehen egia antzematen duen arrazoizko operazioa da.
Dedukzioa: Lehen egiatik honen derrigorrez erlazionatuta dauden beste proposamendu batzuk ateratzeko balio duen arrazoizko operazioa da.
Metodoa (...)
Zalantza metodikoa (kartesiarra) (...)
Lehenengo egia (...)
Egiaren irizpidea
Egia erabiltzeko, ideia bat egiazkotzat edo faltsutzat jotzeko neurgailua behar dugu. Lehen egiaren ezaugarria nabaritasuna da (matematikaren ezaugarria). Nabaritasunaz antzematen dugun guztia ziurtasunez baieztatuko dugu. Lehen egia baieztatzean, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko zubia dugu. Ni pentsatzailea substantzia bezala intuitzen dut. Res cogitans substantzia da. Res terminoak substantzialtasuna adierazten du. Egia nabarietan oinarriturik eraikitzen da metafisika kartesiarra. Oinarrizko kontzeptua substantzia da.
Ontologia
Errealitatea, sortzetiko ideietatik baieztatzen diren hiru substantzien bidez egituratzen da: Ni pentsatzailea (Res cogitans), Jainkoa (Res infinita) eta gorputza (Res extensa). Substantzia (res): Existitzeko izatearen besterik behar ez duen gauza existitzea da. Substantziak desberdintzen dira atributuen bidez, hauek dira: Res cogitans - pentsamendua, Res infinita - perfekzioa edo infinitasuna, Res extensa - hedadura.
Res cogitans = Pentsatzailearen existentzia = Arima. Substantzia pentsatzailearen existentzia baieztatzen du. Gorputzak baino lehenago eta kanpoko errealitateak baino ziurrago ezagutzen ditu. Bere atributua (esentzia) pentsamendua da (kontzientziaren aktibitate bezala), beti pentsatzen du, bestela ez da existitzen. Pentsamenduaren moduak: Ideia desberdinak, jarduera kontzienteak. Arima bakarra, bakuna eta zatiezina da.
Res infinita (...)
Res extensa
Nire pentsamendua analizatuz bi errealitateren existentzia finkatzen dut: Jainkoarena eta gorputz edo pentsatzailearena. Kanpoko errealitatearen ideietatik, errealitatera abiatzen naiz, Jainkoaren ontasunean oinarrituz. Hirugarren substantzia dugu, Res extensa (materia), gorputz edo kanpoko errealitatearen existentzia. Bere atributua hedadura da. Moduak: Mugimendua eta figura.
Mekanizismoa (...)
Naturaren legeak
Mugimendua espazio betean dauden gorputzek elkar jotzearen ondorioz azaltzen da. Jatorria: Jainkoaz baliatzen da. Hau da mugimenduaren lehen kausa. Mugimenduaren luzeera konstante mantentzen da. Jainkoa aldaezina da eta bere lana ere ez da aldatzen. Aldaezintasun horretatik hiru lege ondorioztatzen dira:
- Gauzak dauden egoeran mantentzen dira, ezer ez bada aldatzen.
- Mugitzen den edozein gorputz lerro zuzenean mugitzen jarraitzen du.
- Mugitzen den gauzak, beste sendoago batekin topo egitean ez du mugimendu gaitasuna galtzen, gorputz ahulago batekin topo egitean, berak bultza dezake, galdu duen mugimendua igorriz (mugimendua ez da galtzen, igorri baizik).
Unibertsoa
Espazioa materia-hedaduraz beterik dago, beraz, edozein gorputzen mugimenduak, beste guztien desplazamendua suposatzen du. Elkarrekin mugitzen diren gorputzek eraztun bat osatzen dute. Hiru materia klase daude: Argia (Eguzkia), gardena (eterra) eta opakoa (Lurra).
Fisiologia
Landare, animalia eta giza gorputzen ikuskera mekanizista: Makina konplexuak dira, lege finko aldaezinez jokatzen dutenak. Gizakiok gorputzaz gain arima dugu, beraz, askatasunez jokatzen dugu.
Antropologia
Gizakia (...) + Substantzia infinitua: Jainkoa.
Gizakiaren ikuspuntu dualista
Arima eta gorputza substantzia direnez, ez dute elkarren beharrik existitzeko. Arimaren independentzia, gizakiaren askatasuna da. Arazoa: bien arteko harremana (garunean dagoen guruin pinealaren bitartez). Bata bestea gabe existitu daiteke, batasuna akzidentala da.
Praktika
Arrazoiaren garrantzia
Ongi jokatzeko arrazoiaz baliatu behar da, pasioak kontrolatuz. Pasioek ariman eragiten dute, gizakiaren askatasuna kolokan jarriz. Autokontrola aldarrikatzen du. Ez da pasioen kontra joan behar, arrazoiaren bidez kontrolatu behar dira. Arrazoiak ongia eta egia zer den adierazten du.
Askatasuna (...)
Behin-behineko morala: Bizitzeko eta ekintzak burutzeko agindu batzuk kontuan hartu behar dira. Behin-behinekoa da ezagutzaren arloan egia lortu arte. Hiru agindutan oinarritzen da:
- Legeak eta ohiturak jarraitu, neurritasunez jokatu.
- Ekintzak burutzean irizpide trinkoak jarraitu.
- Mundua konforme onartu eta honekin bizi.